Zulo beltz bati egindako lehen argazkia

Zulo beltza, astronomiaren arloan, espazioan dagoen eskualde bat da, sekulako erakarpen-indarra (grabitate-indarra) duena. Erakarpen-indar handi horren ondorioz, ezerk ezin du eskualde horretatik ihes egin.

Zulo beltzaren erakarpen-indarra ikaragarria da: espazioan dagoen materia ez ezik (atomoak), argia ere xurgatzen ditu. Zulo beltza zenbat eta handiagoa izan, orduan eta indar handiagoz erakartzen du inguruan dagoena.

Nola sortzen dira zulo beltzak?

aldatu

Segur aski, modu bat baino gehiago egongo dira zulo beltzak sortzeko.

Nolanahi ere, oso bolumen txikian materiaren kontzentrazio handia dagoenean sortzen dira zulo beltzak.

Adibidez, masa handia duen izar bat lehertzean. Leherketa horren ostean, izarraren energia eraldatu egiten da, eta, bat-batean, inguruan dauden planetak, izarrak eta abar beregana erakartzen hasten da.

Zer dago zulo beltzen barruan?

aldatu

Oraingoz, ez dakigu barruan zer dagoen. Hainbat teoria daude horren inguruan.

Nola ikus ditzakegu zulo beltzak?

aldatu
 
Irudi honetan zulo beltz batek argia nola desbideratzen duen ikusten dugu.

Teorian, zulo beltzak ezin dira ikusi, ez dutelako argirik egiten.

Orduan, nola jakiten dute astronomoek zulo beltzak non dauden? Ba, argiak haien ondotik igarotzean izaten dituen eraldaketak behatuz (argiak desbideratu egiten du bere norabidea, argiaren kolorea aldatu egiten da...).


  NODES
Idea 1
idea 1