Udareondo (espeziea)
Udareondoa[1] (Pyrus communis) —madariondo, udare, udare-arbola eta udaretze izenez ere ezaguna— Pyrus generoko zuhaitz espezie bat da, udare edo madariak ematen dituena. Jatorriz, Europako erdialde eta ekialdekoa eta Asiako hego-mendebaldekoa da. Fruta-arbolatzat ustiatzen da, beraz.
Udareondoa | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Rosales |
Familia | Rosaceae |
Leinua | Maleae |
Generoa | Pyrus |
Espeziea | Pyrus communis Linnaeus, 1753 |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | udare, udare-zur, pear seed (en) , pear juice (en) eta pear wine broth (en) |
Batez beste 65 urte hartu ohi ditu, baina badira 400 urte dituztenak ere.
Deskribapena
aldatuItxura
aldatuHosto erorkorreko zuhaitza da, eta 20 m garai izatera irits daiteke. Adaburua obala da; adaxkak arre-gorrixkak, ilegabeak eta distiratsuak dira. Zurtoina zuzena da, eta azala grisa eta zartatua du.
Hostoak
aldatuUdareondoaren hostoak obalatuak edo eliptikoak, meheki zerradunak eta berde ilun distiratsua dute. Pezioloa horia da eta batzuetan hostoa bezain luzea da.
Loreak
aldatuMartxotik maiatzera loratzen da udareondoa, hostoak baino lehenago. Loreak 3 eta 7 arteko korinbotan elkartuta daude eta zuriak edo arrosak dira.
Fruituak
aldatuUdareondoaren fruituak udare edo madariak dira, pomo erakoak, mamitsuak eta gozoak.
Habitata
aldatuUdareondoa planeta osoan kultibatzen da klima epeletan, baratze eta lur ureztatuetan. Udareondoaren jatorria ez da ezaguna beste espezie kultibatu batzuekin gertatzen den bezala, baina zenbait espezie europar eta asiarren hibridazioz sortu omen da.
Erabilera
aldatuErreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Botanika.wikispaces.com webgunetik hartu da, CC BY-SA 3.0 lizentziapean.
- ↑ «Udareondo». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2021-5-18.)