Untsin

Euskal Herriko ibaia

Untsin[1], Lapurdiko kostaldeko ibai txikia da, ibilbide laburra duena.

Untsin
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera10,5 km
Geografia
Map
Koordenatuak43°19′40″N 1°42′57″W / 43.327778°N 1.715833°W / 43.327778; -1.715833
KokapenaEuskal Herria
Hidrografia
Arro hidrografikoaUhabia
IturburuaUrruña
Bokalea
()
Bizkaiko golkoa (Ziburu
Urruña)

Geografia

aldatu

Xoldokogaina (486 m.) mendiaren iparraldean jaiotzen da ibaia, Biriatutik ekialdera, 392 metrotako altueran. Ura Xoldokogainako urtegian pilatu eta ibaiaren haranean zehar igarotzen da, zati bat Lapurdiko kostaldeko A-63 autobidearen alboan. Donibane Lohizuneko badian isurtzen da Bizkaiko Golkora, hondartzatik eta Zokoako fortetik hurbil. Badia horretara Urdazuri ibaia ere heltzen da.

Zeharkatutako udalerriak

aldatu

Ibai laburra izanik, bi udalerri bakarrik zeharkatzen ditu: Urruña eta Ziburu.

Ibaiadarrak

aldatu

Untsin ibaiak, aipagarria den ibaiadar bakarra du[2]: Arrolako erreka. 8 kilometrotako luzera du eta eskuinaldetik isurtzen da Untsinera. Honek ere ibaiadar bakarra du: Anduretako erreka, 2,5 kilometrokoa.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Lapurdiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
  NODES
Idea 1
idea 1
os 3