Van Morrison (Belfast, 1945eko abuztuaren 31), sortzez George Ivan Morrison, irlandar musikagile, musikari eta abeslaria da. Estilo ugari landu izan ditu, hala nola, rock, soul, rhythm and blues, folk, blues, jazz eta countrya. Belfasteko lehoia ezizena ematen zaio.

Van Morrison
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGeorge Ivan Morrison
JaiotzaBelfast1945eko abuztuaren 31 (79 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Ezkontidea(k)Michelle Rocca (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaElmgrove Primary School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakgitarra-jotzailea, poeta, musikagilea, abeslaria, piano-jotzailea, kantugilea, disko-ekoizlea, egile abeslaria, estudioko musikaria eta saxofoi-jotzailea
Jasotako sariak
KidetzaThem
Izengoitia(k)Van Morrison
Genero artistikoarock
jazz fusion (en) Itzuli
blue-eyed soul (en) Itzuli
musika zelta
Musika instrumentuagitarra
saxofoia
aho-soinua
ahotsa
saxofoi altua
gitarra akustikoa
gitarra elektrikoa
12-string guitar (en) Itzuli
musika teklatua
pianoa
DiskoetxeaDecca Records (mul) Itzuli
Warner Bros. Records
Bang Records
Mercury Records (mul) Itzuli

vanmorrison.com
IMDB: nm0607341 Allocine: 91427 Allmovie: p103594
Facebook: vanmorrisonofficial Twitter: vanmorrison Instagram: vanmorrisonofficial MySpace: vanmorrison Youtube: UCEaleBSrSBDmm3VFKgpDsgA Souncloud: vanmorrisonofficial Spotify: 44NX2ffIYHr6D4n7RaZF7A iTunes: 253638 Last fm: Van+Morrison Musicbrainz: a41ac10f-0a56-4672-9161-b83f9b223559 Songkick: 156780 Discogs: 255411 Allmusic: mn0000307461 Deezer: 2798 Edit the value on Wikidata

Diskografia zabalaren egilea da. Abesti arrakastatsuen artean "Gloria", "Brown Eyed Girl", "Moondance", "Domino", "Have I Told You Lately", "Someone like You" eta "Days Like This" ditugu. Behin baino gehiagotan eman ditu kontzertuak Euskal Herrian, batik bat Donostian.

Bizitza

aldatu

George Ivan Morrison Belfasten jaio zen, 1945eko abuztuaren 31n. Haren gurasoak eskoziar jatorrikoak eta Jehovaren lekukoak zirenez, hasieratik arrotz sentitu zen katoliko eta protestanteen artean banatutako gizarte batean.[1]

 
Them taldea.

Hamabost urte zituela, eskola utzi eta The Monarchs rhythm and blues taldean sartu zen saxofoi-jotzaile gisa. 1963an, Them taldea osatu zuen. Lehenbiziko aldiz, berak konposatutako abesti bat diskoratu zuen: "Gloria"; hemeretzi urte besterik ez zuen. Talde horrekin bi disko kaleratu ondoren, bakarkako bideari ekin zion.[2]

1967an, Them taldearen ekoizle berak, Bert Bemsek, kontratu bat eskaini zion. Bemsek, Morrisonen baimenik gabe, Blomin your mind LPa kaleratu zuen. Apenas entzun zen inon, gogorregia zen, mingarriegia, artean ere ilean loreak zeramatzan gazteriarentzat. Hurrengo urtean, bere diskorik onenetarikotzat hartua izan dena osatu zuen, Astral Weeks. Garai hartan Boston hirian bizi zen eta, alkoholaren morroi, gauetan irratietara deitu ohi omen zuen John Lee Hookerren kantuak eskatzeko.[oh 1] Egoera horretan, berrogeita zortzi orduz grabatu zuen aipaturiko diskoa.[2]

 
Van Morrison 1972an.

Hurrengo lanetan konstantea izan zen "Kaledonia izpiritua" agertu zen Astral Weeks albumean, Morrisonen ukitu propioa, jazza, bluesa, soula eta musika tradizionala nahasiz. Arrakasta handirik izan ez bazuen ere, kritika espezializatuak ongi baino hobeki hartu zuen eta, urteak igaro arren, ez du gaurkotasunik galdu.[2]

1970ean, Moondance LPa plazaratu zuen, eta banda propioa osatu. Talde hartatik sortu zen, urtebete beranduago, Caledonia Soul Orchestra. Urte berean, His Band and the Street Choir lana eman zen argitara, eta Tupelo Honey 1971n. John Platania, Jack Schroer, Jeff Labes —hari atalekoak —, Ronnie Montrose, Ron Elliot —gitarra-jotzaileak—, Leroy Vinnegar, David Hayes —baxu-jotzaileak—, Gary Mallaber, Connie Kay, Rick Schlosser —bateria-jotzaileak—, Mark Naftalin, Mark Jordan —pianistak— eta Nathan Rubín —biolin-jotzailea— igaro ziren orkestra hartatik, 1974 arte.[2]

Saint Dominic's Preview (1972), Hard Nose the Highway (1973) eta It's Too Late to Stop Now (1974) izan ziren hurrengo lanak. Ondoren, taldea deuseztu, Janet Rigsbee emaztearengandik banatu, Amerika utzi, eta bere sorterrira itzuli zen. Veedon Fleece (1974) albumak ireki zuen Morrisonen aro berria. Disko mikatza eta arraroa da, oraindik ere obsesionaturik Kaledoniaren edo izpiritu-bakearen bila dabilena.[2]

 
Ringo Starr, Neil Diamond, Joni Mitchell, Neil Young eta Bob Dylanekin The Last Waltz-en (1976).

1976an, Martin Scorsesek The Last Waltz filmean jasotako The Band taldearen azken kontzertuan aritu zen, Bob Dylan, Neil Young, Joni Mitchell eta beste zenbaitekin batera. Ondorengo lanak A Period of Transition (1977), Wavelength (1978) eta Into the Music (1979) izan ziren; azken horretan, besteak beste, Ry Cooderrek, Toni Marcus biolin-jotzaileak, Pee Wee Ellis saxofoi-jotzaileak eta Mark Isham tronpeta-jotzaileak hartu zuten parte.[2]

Jehovaren Lekukoen erlijioan hezia, urteekin eliza ezberdinetara hurbildu zen, eta haren diskoetako batzuk mistizismoz eta espiritualtasun handiz jantzirik daude.[1] 1982an, Zientziologiaren Elizako kide egin zen. Garai hartan, lau lan kaleratu zituen eta laurak Irlandatik inoiz baino gertuago daude: Beautiful Vision (1982), Inarticulate Speech of the Heart (1983), Live at the Grand Opera House, Belfast (1984) eta A Sense of Wonder (1985). 1986an utzi zuen Zientziologia; hurrengo lana horren lekuko izan zen: No Guru, No Method, No Teacher ("Ez gururik, ez metodorik, ez irakaslerik").[2]

 
Shana alabarekin Berkeleyn, 2006an.

Berriro ere Caledonia Soul Orchestrako zenbait kiderekin elkarturik, Poetic Champions Compose eman zuen argitara 1987an; lan oinazetua da, lasaitasunaren eta ezinegonaren arteko orekan segitzen duena.[2] 1988an, Irish Heartbeat grabatu zuen The Chieftains Irlandako musika tradizionaleko taldearekin. 1990eko hamarkadaren hasierako lanak top 5era iritsi ziren Erresuma Batuan: Enlightenment, Hymns to the Silence bikoitza eta Too Long in Exile. 1994an, A Night in San Francisco zuzeneko diskoa karrikaratu zuen.

Diskografia

aldatu
  1. Blowin' Your Mind! (1967)
  2. Astral Weeks (1968)
  3. Moondance (1970)
  4. His Band and the Street Choir (1970)
  5. Tupelo Honey (1971)
  6. Saint Dominic's Preview (1972)
  7. Hard Nose the Highway (1973)
  8. It's Too Late to Stop Now (1974)
  9. Veedon Fleece (1974)
  10. A Period of Transition (1977)
  11. Wavelength (1978)
  12. Into the Music (1979)
  13. Common One (1980)
  14. Beautiful Vision (1982)
  15. Inarticulate Speech of the Heart (1983)
  16. Live at the Grand Opera House, Belfast (1984)
  17. A Sense of Wonder (1985)
  18. No Guru, No Method, No Teacher (1986)
  19. Poetic Champions Compose (1987)
  20. Irish Heartbeat (1988); The Chieftains taldearekin
  21. Avalon Sunset (1989)
  22. Enlightenment (1990)
  23. The Best of Van Morrison (1990)
  24. Hymns to the Silence (1991)
  25. Too Long in Exile (1993)
  26. The Best of Van Morrison Volume Two (1993)
  27. A Night in San Francisco (1994)
  28. Days Like This (1995)
  29. How Long Has This Been Going On (1996)
  30. Tell Me Something: The Songs of Mose Allison (1996)
  31. The Healing Game (1997)
  32. The Philosopher's Stone (1998)
  33. Back on Top (1999)
  34. The Skiffle Sessions - Live In Belfast 1998 (2000); Lonnie Doneganekin
  35. You Win Again (2000)
  36. Down the Road (2002)
  37. What's Wrong with This Picture? (2003)
  38. Magic Time (2005)
  39. Pay the Devil (2006)
  40. Van Morrison at the Movies - Soundtrack Hits (2007)
  41. Keep It Simple (2008)
  42. Born to Sing: No Plan B (2012)
  43. Duets: Re-working the Catalogue (2015)
  44. Keep Me Singing (2016)
  45. Roll with the Punches (2017)
  46. Versatile (2017)
  47. You're Driving Me Crazy (2018)
  48. The Prophet Speaks (2018)
  49. Three Chords & the Truth (2019)
  50. Latest Record Project, Volume 1 (2021)
  51. What's It Gonna Take? (2022)
  52. Moving on Skiffle (2023)

Oharrak

aldatu
  1. 1976an, Van Morrison Hookerren Never get out of the these blues alive diskoan hartu zuen parte.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Lizarralde, Mikel. Van Morrison, Lehoia jauregian. Euskaldunon Egunkaria, CC BY-SA 4.0, 2002ko martxoak 21, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-1-13).
  2. a b c d e f g h Agirre, Lorea. Van Morrison, inor ez balitz bezala bizitzeko erabakia hartu zuen gizona. Euskaldunon Egunkaria, CC BY-SA 4.0, 1992ko uztailak 2, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-1-13).

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Done 2
eth 3
orte 1