Velenje
Velenje (vɛˈlɛːnjɛ ahoskatua, alemanez: Wöllan), Esloveniako bosgarren hiria da, Savinja eskualdeko hiri handiena. 2014ko erroldaren arabera 32.862 biztanle ditu.
Velenje Velenje Velenje | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
hiria | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Herrialdea | Eslovenia | ||||||||||
Eskualdea | Savinja | ||||||||||
Alkatea | Srečko Meh | ||||||||||
Izen ofiziala | Velenje | ||||||||||
Jatorrizko izena | Velenje | ||||||||||
Posta kodea | 3320 | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 46°22′N 15°07′E / 46.37°N 15.12°E | ||||||||||
Azalera | 83,5 km² | ||||||||||
Altuera | 398 | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 25.594 (2020ko urtarrilaren 1a) 0 (2020) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 2.031 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Sorrera | 1889 | ||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||||||||||
Hiri senidetuak | Esslingen am Neckar, Vienne, Split, Udine, Piotrków Trybunalski eta Neath Port Talbot | ||||||||||
Matrikula | CE | ||||||||||
http://www.velenje.si www.velenje.si |
Geografia
aldatuLjubljana hiriburutik 85 kilometro ipar-ekialdera kokaturik dago, Celjetik 25 kilometrotara. Hainbat aintzira ditu inguruan, Velenje, Družmirje eta Škale.
Historia
aldatuXIII mendean hainbat alditan aipatzen da Celje eta Karintiaren arteko bidean kokaturik zegoen gaztelua, Weln, Welan eta Welen izenekin. XVI mendean Wagen von Wagensberg familiak hartu zuen gaztelua eta pizkundeko estilora berriztu zuten.
Velenjeren alde zaharra dena 1899an gazteluaren azpian kokaturik zegoen 364 biztanleko merkatu-herri txikia baino ez zen. XX mendea hastearekin batera lignito meategiak ireki ziren eta herria zabaltzen hasi zen.
Bigarren Mundu Gerraren ondoren hiriak garapen handia izan zuen eta hiri modernoa bihurtu zen. Erdiko plazan Titoren munduko estatua handiena ezarri zuten, 10 metroko altuerakoa. 1981ean herriari izena aldatu zioten eta Titovo Velenje ("Titoren Velenje") bihurtu zen. Esloveniak independentzia lortzean berriz ere Velenje izena hartu zuen.
Kirolak
aldatuVelenjeko kirol talde arrakastatsuena RK Gorenje eskubaloi taldea da. Hiru aldiz irabazi du Esloveniako Liga eta 2009an Europako EHF Kopako finalista izan zen.
Bi aldiz antolatu da bertan Europako Kros Txapelketa, 1999 eta 2011 urteetan.
Ondasun nabarmenak
aldatu- Velenjeko gaztelua: XIII mendean eraikia.
- Velenje aintzira.
- Ikatz meategiaren museoa.
Iruditegia
aldatu-
Velenje aintzira.
-
San Martin eliza.
-
Ikatz meategia (1958).
Hiri senidetuak
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Eslovenieraz) (Ingelesez) Webgune ofiziala