Dionaea muscipula landare intsektujalea da, droseraceae familiakoa, Estatu Batuetako ekialdeko kostaldeko hezegune subtropikaletan hazten dena, Ipar Karolinan eta Hego Karolinan zehazki. Intsektu eta araknido txikiak harrapatzeko gauza da, baraila antzeko tranpa baten bitartez.[1] Dionaea generoko espezie bakarra da.

Venus eulijale
Iraute egoera

Kaltebera  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaCaryophyllales
FamiliaDroseraceae
GeneroaDionaea
Espeziea Dionaea muscipula
Ellis, 1768
Banaketa mapa

Ezaugarriak

aldatu

Landare txikia da, 3 eta 10 zentimetro artekoa, oinaldean hosto-erroseta duena. Hostoek maskor ireki baten antza daukate, eta ertza hagin itxurako 15-20 luzapenez inguraturik dago. Intsektu bat gainean geratzen bada, ile batzuk kitzikatuko ditu, eta hostoa itxiko da. Mugimendu hori azkarra da, eta zelula batzuetatik ura aterata gertatzen da. Ondoren, intsektua hil eta landareak digestio-entzimak jariatuko ditu, apurka-apurka elikagaiak xurgatzen hasteko.[1] Dena dela, hosto horien mugimendua oso mugaturik dago. Oso gutxitan egin dezakete mugimendua bizitzan zehar. Mekanismoa ez da etengabe irekitzeko eta ixteko modukoa.[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Orobengoa, Olatz. Landare haragijaleen mundu ezezaguna. Elhuyar aldizkaria, 177. zenbakia, 2002ko ekainak 1, CC-BY-SA-3.0, aldizkaria.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2020-5-7).
  2. Roa Zubia, Guillermo. Landarea da, minbera da. Elhuyar aldizkaria, 269. zenbakia, 2010eko azaroak 1, CC-BY-SA-3.0, aldizkaria.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2020-5-10).

Kanpo estekak

aldatu
  NODES