Vali (Islam)

Wali» orritik birbideratua)

Valia (arabieraz والي wāli) zenbait estatu musulmanetan, probintzia edo eskualde bateko gobernadorea da[1]. Bere ardurapean dagoen unitate administratiboak valierri du izena.[2]

Emirrak edo kalifak izendatua, Al-Andalusen administrazio zibila zuen ardurapean eta buruzagi militarrak edo caid izendatzen zituen.

Otomandar Inperioan sultanak izendatzen zuen bere probintziak gobernatzeko. Egun oraindik titulua erabiltzen da: Aljerian bere 48 probintzia gobernatzen dituzte, Marokon bere 16 eskualde, Irango Lorestan probintziaren gobernadoreak titulu hori dakar, eta abar.

Erreferentziak

aldatu
  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Vali. .
  2. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Valierri. .

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
  NODES
admin 2