Wanda Rutkiewicz
Wanda Rutkiewicz (Płungiany, 1943ko otsailaren 4a - Kanchenjunga, 1992ko maiatzaren 12 edo 13a) alpinista poloniarra izan zen.
Wanda Rutkiewicz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Plungė (en) , 1943ko otsailaren 4a |
Herrialdea | Polonia |
Heriotza | Kanchenjunga, 1992ko maiatzaren 13a (49 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Wrocławeko Unibertsitate Politeknikoa Maria-Magdalenen-Gymnasium (en) |
Hizkuntzak | poloniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | mendigoizalea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Sekcja Grotołazów Wrocław (en) |
Jaioterriak gaur egun Plungė izena hartzen du, Lituanian kokaturik dagoelarik. Munduko Bigarren Gerraren ostean, bere familiak erabaki zuen Poloniara alde agitea, eta Wroclawera joan zen bizitzera, bertako unibertsitatean graduatuz ingeniari elektriko moduan.
Inoizko emakume alpinistarik onenen artean egonda, Everestera ailegatzen munduko hirugarren emakumea eta lehenengo poloniar eta europarra izan zen. Halaber, zortzi zortzimilako tontor igo zuen, holakorik lortzen historiako hirugarren emakumea izanda, Gerlinde Kaltenbrunner eta Edurne Pasaban ondoren.
Zortzimilakoak
aldatu- 1978 – Everest
- 1985 – Nanga Parbat
- 1986 – K2
- 1987 – Shishapangma
- 1989 – Gasherbrum II
- 1990 – Gasherbrum I
- 1991 – Cho Oyu
- 1991 – Annapurna
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Wanda Rutkiewicz |