Weimar Alemaniako hiri bat da, Turingia estatuan eta izen bereko barrutian dagoena, Ilm ibaiaren ertzean.

Weimar
Weimar
medium regional center (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Turingia
AlkateaPeter Kleine (en) Itzuli
Izen ofizialaWeimar
Jatorrizko izenaWeimar
Posta kodea99423, 99425 eta 99427
Udalerri kodea16055000
Geografia
Koordenatuak50°58′52″N 11°19′46″E / 50.9811°N 11.3294°E / 50.9811; 11.3294
Map
Azalera84,48 km²
Altuera208 m
MugakideakWeimarer Land (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria65.611 (2023ko abenduaren 31)
−9 (2022)
alt_left 34.012 (%51,8) (%48,2) 31.599 alt_right
Dentsitatea777 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia03643, 036453
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakBlois, Hämeenlinna, Siena, Treveris eta Zamość
MatrikulaWE
weimar.de

Saxonia-Weimar dukerriko antzinako hiriburua, bere ondare kulturala zabala da. Bertan, Lehen Mundu Gerra eta gero, herrialdeko lehendabiziko Konstituzio demokratikoa sinatu zutenez, sistema hari Weimarko Errepublika deitzen diote. Hala ere, ordurako, hiria nahikoa ezaguna zen batez ere alemaniar Ilustrazioaren hiriburua izan zelako. Weimarko klasizismoa bertan jaio zen, eta baita Bauhaus mugimendua ere. Hori zela-eta, UNESCOk hiriko gune historikoko leku asko Gizateriaren Ondare izendatu zituen 1998an.

Ekonomia

aldatu

Industria (nekazaritzarako makineria, tresneria elektrikoa eta mekanikoa, doitasun-tresneria, portzelana) eta turismoa dira ekonomia-jarduera nagusiak.

Aipagarriak dira, besteak beste, XV. mendeko kolegiata (XVIII. mendean berritua), Goetheren esanetara berritutako gaztelua (1790-1803), XVI. mendeko gaztelu gorria eta gaztelu berdea (XVIII. mendean eraberritua), Belvedere etxeko jauregia (XVIII. mendea) eta XVIII. mendeko hainbat etxe eta jauregi, Goethe eta Schiller idazleena artean.

Historia

aldatu

975. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz, Wimare izenaz. 1254. urtean hiri-gutuna jaso zuen eta, 1247-1372. urteetan Weimar-Orlamünde kondeen mende egon ondoren, 1547an Saxonia-Weimarko dukerriko hiriburu bihurtu zen. Era berean, 1815-1918 bitartean Saxonia-Weimar-Eisenacheko Dukerri Handiko hiriburua izan zen.

1918-1919. urteetako iraultzaren ondoren, Alemaniako Biltzar Nazionalak errepublika berria aldarrikatu zuen hiri honetan (1919) eta gaur egun Weimarko Errepublika izenaz da ezaguna. 1920-1948. urteetan Turingiako hiriburua izan zen, eta Bigarren Mundu Gerran kalte handiak jasan zituen. Weimartik hurbil, Etters mendietan, Buchenwaldeko kontzentrazio-esparru handi bat eraiki zuten Bigarren Mundu Gerran (1937); 56.000 lagun inguru hil ziren bertan. Hortaz,Lehen Mundu Gerra galdu ondoren, Alemaniako gobernualdiari ematen zaion izena da 1919an Alemaniako Biltzar Nazionalak Konstituzio berria idatzi zenetik Hitlerrek Alemaniako aginpidea eskuratu bitarteko (1933).

Ondasun nabarmenak

aldatu
Weimarko eraikin klasikoak1
  UNESCOren gizateriaren ondarea
 

Goethe eta Schillerren estatuak Weimarko antzokiaren aurrean

Mota Kulturala
Irizpideak iii, vi
Erreferentzia 846
Kokalekua   Alemania
Eskualdea2 Europa/Ipar Amerika
Izen ematea 1998 (XXII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Goian aipatu bezala Weimarko klasizismoa bertan jaio zen eta eraikin hauek babesteko 1998an Gizateriaren Ondare izendatu zituen UNESCOk. Hurrengo urtean, 1999an Weimar Europako kultura-hiriburua ere izendatu zuten. Honako hauek dira UNESCOren babesean dauden eraikinak:

Kodea Eraikina
846-001 Goetheren etxea
846-002 Schillerren etxea
846-003 Eliza, Herderren etxea eta institutu zaharra
846-004 Hiriko jauregia
846-005 Alargunaren jauregia
846-006 Ana Amalia dukesaren liburutegia
846-007 Printzeen hilobia eta hilerri historikoa
846-008 Ilmeko parkea eta etxe erromatarra, Goetheren basetxea
846-009 Belvedere jauregia, orangerie-a eta jauregiko parkea
846-010 Tiefurt jauregia eta parkea
846-011 Ettersburg jauregia eta parkea

Auzoak

aldatu
  • Ehringsdorf
  • Gaberndorf
  • Gelmeroda
  • Holzdorf
  • Legefeld
  • Niedergrunstedt
  • Oberweimar
  • Possendorf
  • Schöndorf
  • Süßenborn
  • Taubach
  • Tiefurt
  • Tröbsdorf

Herri eta hiri senidetuak

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Demografia

aldatu
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.


Kanpo estekak

aldatu


  NODES
Done 1
eth 5