Wikidata

Modu kolaboratiboan editatutako ezagutza datu base askea

Wikidata elkarlanean sortutako datu-base eleanitz bat da, Wikimedia Fundazioak kudeatua. Wikidataren xedea da iturri bateratu bat eskaintzea zenbait datutarako (adibidez, pertsonen jaiotegunak eta jarduerak, edo Wikipediako artikulu bat nola den beste hizkuntzen Wikipedietan (hizkuntzen arteko loturak). Informazio hori Wikimediaren proiektuetan erabiltzen da gero, adibidez Wikipedian.[1][2] Wikipediako artikulu askotan goian eskuinaldean hainbat daturekin agertzen den infotaula, kasu askotan automatikoki sortu izan da artikulu horri buruz Wikidatan dagoen informazioarekin.

 Wikidata
Jatorria
Sortzailea(k)Wikidata editoreak eta Wikimedia Deutschland (mul) Itzuli
Egilea(k)Wikimedia community (en) Itzuli eta Wikidata editoreak
Sorrera-urtea2012
Honen izena daramawiki eta datu
Ezaugarriak
Hizkuntzaeleaniztuna
Software motoreaWikibase eta MediaWiki
Egile-eskubideakcopyright, egile-eskubideen titularrak jabari publikoari eskainia eta copyrightduna
LizentziaCC0, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Moldatugabea eta Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa (CC BY-SA 4.0)
Deskribapena
Honen parte daweb semantiko
Linked Open Data cloud diagram (en) Itzuli
Kokapena
JabeaWikimedia Fundazioa
Ekoizpena
GaratzaileaWikimedia Deutschland (mul) Itzuli eta Wikimedia Fundazioa
Fikzioa
Erabiltzen dumezu pribatu, Wikibase eta semantic technology (en) Itzuli
Argumentu nagusiaDatu Lotu Irekiak
Historia
Gertaera nabarmenak2015eko urriaren 29a
urteurren
QID milestone (en) Itzuli
2016ko urriaren 29a
urteurren
aurkezpen Berlin
Jasotako sariak

wikidata.org
Facebook: Wikidata Twitter: wikidata Mastodon: wikidata@wikis.world Telegram: wikidatachat LinkedIn: wikidata-wf GitHub: Wikidata Edit the value on Wikidata
BideoaYouTube

Wikimediatik kanpo ere edonork kontsulta dezake Wikidata, baita informazio hori erabili gero domeinu publikoko CC0 lizentziarekin.

Wikibase softwarea erabiliz funtzionatzen du Wikidatak.

Antzekoa da Wikimedia Commons zerbitzua, kasu honetan osagaiak ez dira datuak, argazki eta multimedia baizik, Commonsen gordetzen baitira Wikimedia proiektu guztietarako eskuragarri dauden argazki, dokumentu, irudi, infografia, audio eta bideo fitxategiak.

« Gizakiok irakur eta uler dezakegun formatu batean argitaratu ohi dugu ezagutza, Wikipedia bezalako entziklopedia batean, esaterako. Edozein entitateren inguruan dakiguna hor dugu eskuragai. Datu Lotuak (Linked Data), aldiz, web semantikoa deritzon horretan erabiltzen dugun formatua da, gizakiok nahiz makinek ulertzen dutena. Pil-pilean dagoen gaia dela esan daiteke, alor gero eta gehiagoko datuak web semantikoaren bitartez eskuragarri baitaude. Orain dela hamar urte, Wikidata sortu zen, Wikipediaren ahizpa, eta, azken hori ez bezala, makinek irakur eta interpreta dezaketen baliabidea da. Entitateen deskribapenak biltzen ditu Wikidatak, formatu egituratu eta estandarizatu batean, eta elkarrekin lotu; lotura horiek grafo gisa irudika daitezke, eta horregatik ezagutza-grafo deitzen diogu horrela sortutako datu-multzoari. Beste hainbat baliabidetan ezagutza egituratzeko teknologia berberak ditugu, baina Wikidatak bi ezaugarri ditu, beste guztietatik bereizten dutenak: alde batetik, ezagutza-grafo librerik handiena da gaur egun, eta bestetik, edozein sar daiteke edukiak osatu edo aldatzera. »

David Lindemann: "Euskaraz Wikidataz aritzeko lehenengo ahalegin koordinatua da ikastaro hau", 2023ko uztailaren 7a[3]


Iruditegia

aldatu


Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) Wikidatako orri nagusia
  2. (Ingelesez) «Data Revolution for Wikipedia», Wikimedia Deutschland, 2012-03-30.
  3. «David Lindemann: "Euskaraz Wikidataz aritzeko lehenengo ahalegin koordinatua da ikastaro hau"» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).

Ikus gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Done 1