Wikipedia:Txokoa

Latest comment: duela 6 egun by Theklan in topic Urtea amaitu aurreko erronka bat

Ongi etorri Wikipediako Txokora. Hemen aurkituko duzu eztabaidatzeko, proiektuak sortzeko eta galderak egiteko leku on bat. Orri hau Wikipedia honetako mota guztietako hizketaldi eta galderetarako da. Hala ere, artikulu jakin bati buruz edo beste wikilari batekin eztabaidatzeko, erabil ezazu artikulu horren edo wikilari horren eztabaida orria; Txokoa hainbat orriri eragiten dioten eztabaida orokorretarako da.

Wikipedian berria bazara, hobe duzu lehenik eta behin maiz egiten diren galderak irakurtzea.

Artxiboa

2024: Urtarrila  • Otsaila  • Martxoa  • Apirila  • Maiatza  • Ekaina  • Uztaila  • Abuztua  • Iraila  • Urria  • Azaroa  • Abendua
2023: Urtarrila  • Otsaila  • Martxoa  • Apirila  • Maiatza  • Ekaina  • Uztaila  • Abuztua  • Iraila  • Urria  • Azaroa  • Abendua
2022: Urtarrila  • Otsaila  • Martxoa  • Apirila  • Maiatza  • Ekaina  • Uztaila  • Abuztua  • Iraila  • Urria  • Azaroa  • Abendua
2021: Urtarrila  • Otsaila  • Martxoa  • Apirila  • Maiatza  • Ekaina  • Uztaila  • Abuztua  • Iraila  • Urria  • Azaroa  • Abendua
2020: Urtarrila  • Otsaila  • Martxoa  • Apirila  • Maiatza  • Ekaina  • Uztaila  • Abuztua  • Iraila  • Urria  • Azaroa  • Abendua
2019: Urtarrila  • Otsaila  • Martxoa  • Apirila  • Maiatza  • Ekaina  • Uztaila  • Abuztua  • Iraila  • Urria  • Azaroa  • Abendua
2018: Urtarrila  • Otsaila  • Martxoa  • Apirila  • Maiatza  • Ekaina  • Uztaila  • Abuztua  • Iraila  • Urria  • Azaroa  • Abendua
2017: Urtarrila  • Otsaila  • Martxoa  • Apirila  • Maiatza  • Ekaina  • Uztaila  • Abuztua  • Iraila  • Urria  • Azaroa  • Abendua
2016: Urtarrila  • Otsaila  • Martxoa  • Apirila  • Maiatza  • Ekaina  • Uztaila  • Abuztua  • Iraila  • Urria  • Azaroa  • Abendua
2015: Urtarrila  • Otsaila  • Martxoa  • Apirila  • Maiatza  • Ekaina  • Uztaila  • Abuztua  • Iraila  • Urria  • Azaroa  • Abendua
2014: Urtarrila  • Otsaila  • Martxoa  • Apirila  • Maiatza  • Ekaina  • Uztaila  • Abuztua  • Iraila  • Urria  • Azaroa  • Abendua
2013: Urtarrila  • Otsaila  • Martxoa  • Apirila  • Maiatza  • Ekaina  • Uztaila  • Abuztua  • Iraila  • Urria  • Azaroa  • Abendua
2012: Urtarrila  • Otsaila  • Martxoa  • Apirila  • Maiatza  • Ekaina  • Uztaila  • Abuztua  • Iraila  • Urria  • Azaroa  • Abendua
2011: Urtarrila  • Otsaila  • Martxoa  • Apirila  • Maiatza  • Ekaina  • Uztaila  • Abuztua  • Iraila  • Urria  • Azaroa  • Abendua
2010: Urtarrila  • Otsaila  • Martxoa  • Apirila  • Maiatza  • Ekaina  • Uztaila  • Abuztua  • Iraila  • Urria  • Azaroa  • Abendua
2009: Urtarrila  • Otsaila  • Martxoa  • Apirila  • Maiatza  • Ekaina  • Uztaila  • Abuztua  • Iraila  • Urria  • Azaroa  • Abendua
2008: Urtarrila  • Otsaila  • Martxoa  • Apirila  • Maiatza  • Ekaina  • Uztaila  • Abuztua  • Iraila  • Urria  • Azaroa  • Abendua
2007: Urtarrila  • Otsaila  • Martxoa  • Apirila  • Maiatza  • Ekaina  • Uztaila  • Abuztua  • Iraila  • Urria  • Azaroa  • Abendua
2006: Urtarrila  • Otsaila  • Martxoa  • Apirila  • Maiatza  • Ekaina  • Uztaila  • Abuztua  • Iraila  • Urria  • Azaroa  • Abendua
2005: Urtarrila  • Otsaila  • Martxoa  • Apirila  • Maiatza  • Ekaina  • Uztaila  • Abuztua  • Iraila  • Urria  • Azaroa  • Abendua

  Gehitu gai berria


Eskaera: bot bidezko aldaketa

aldatu

Arratsalde on! Kategoria honen izenean "zientzilarien" beharrean "zientzialarien" izan beharko litzateke. Izenburua zuzendu eta bot baten bidez artikuluak mugi ditzake norbaitek? Milesker aldez aurretik :) Wayratuta (eztabaida) 20:28, 1 abendua 2024 (CET)Reply

Bot bidez egin daiteke, baina gomendatzen dizut Hobespenak > Gadgetak > Cat-a-lot gaitzea. Behean, eskuman, "Cat-a-lot" jartzen duen tresna bat agertuko zaizu. Aukera ematen dizu kategoria bateko artikulu guztiak (edo nahi dituzunak) beste kategoria batera mugitzeko. Nahi baduzu, saiatu, eta ez bazara moldatzen, nik ti-ta egin nezake. Theklan (eztabaida) 20:30, 1 abendua 2024 (CET)Reply
@Theklan milesker! Ez nekien hori egin zitekeenik. Kategoriaren izena zuzendu egin behar da, mugitu dezaket kategoria eta gero cat-a-lot bidez artikuluak horra aldatu? Ala kategoria zuzena sortu behar dut eskuz? Wayratuta (eztabaida) 13:53, 2 abendua 2024 (CET)Reply
Bata edo bestea egin dezakezu, ez dio asko inporta. Berez, errazagoa da lehenengo kategoriaren izena aldatzea (Mugitu), eta ondoren artikulu guztiak hara mugitzea, baina alderantziz ere egin dezakezu. Theklan (eztabaida) 14:07, 2 abendua 2024 (CET)Reply
Lortu dut! Eskerrik asko berriz ere :) Wayratuta (eztabaida) 14:25, 2 abendua 2024 (CET)Reply

Txikipediako bilatzailea

aldatu

Duela gutxi kendu da WPko bilatzailea Txikipediako orrietatik, Galderrek azaldutako gorabehera bat gertatu zelako. Eta ez nago erabat seguru kentzea komenigarria den; baina horretaz hitz egin ahal izatea gustatuko litzaidake. Izan ere, berez Txikipediako erabiltzaileek orain artikulu bat irakurri ondoren azaleko orrira itzuli behar dute beste bilaketa bat egiteko, eta hori deserosoegia iruditzen zait. Lehenago, goian zegoen bilatzaile orokorraren lekuan, agian, jar liteke TXko bilatzailea, teknikoki hori posible bada. Posible ez bada, berriz esan nahi dut gustatuko litzaidakeela arazo honen inguruko gaia sartzea urtarrileko batzarrean, Txokoan utzitako nire aurreko mezu batean esandakoaren ildotik. Batez ere, batzarrean batuko garenon iritzia ezagutu nahiko nukeelako, WPko eztabaida-txokoan ekin aurretik.

Beraz, nire galdera oraingoz hauxe da: posible al da TXko artikuluen goiko aldean ipintzea TXko bilatzailea, WPko artikuluetan WPkoa dagoen bezala?

Koldo Biguri (eztabaida) 17:30, 6 abendua 2024 (CET)Reply

Wikipediari zein Txikiepdiari buruzko erabakiak hartzeko lekua hau da, ez EWKEk egiten duen batzar bat. Bertan hitz egin daiteke, eta eztabaidatu, baina erabakiak hemen hartu behar dira.
Hori esanda, nik dakidala, ez da posible goiko bilatzailea aldatzea eta beste gauza bat egitea. Eskatuko luke guk egin dezakegunetik kanpoko esku-hartze bat. Erabakiko bagenu horrelako zerbait behar dugula, agian eska dezakegu, baina ez dut uste denbora asko inbertituko duenik Wikimedia Fundazioak horrelako zerbait garatzen.
Aipatzen duzun arazoa da, zehazki, esaten ziguten arazoaren muina. Txikipedian zaude, artikulu batean, eta bilatzen duzu beste hitz bat, baina ez duzu Txikipedian bilatzen, baizik eta Wikipedian. Theklan (eztabaida) 18:26, 6 abendua 2024 (CET)Reply
Eskerrik asko erantzunagatik. Argi dago ez dela posible nik diodana. EuWPko komunitateari eztabaida planteatu baino lehen, ordea, beste pertsona batzuen iritzia nahi dut, eta, beraz, oraingoz itxoin egingo dut. Koldo Biguri (eztabaida) 10:33, 7 abendua 2024 (CET)Reply
Kaixo. Egia esan bilatzailea kentzearekin oso deserosoa bihurtu da Txikipedian nabigatzea, baina erremediorik ez badago ohitu beharko gara/dira erabiltzaileak. Gartxoak (eztabaida) 12:46, 23 abendua 2024 (CET)Reply

Bertsolari txapelketak Wikidatan

aldatu

Bertsolari txapelketa ugariren artikuluak ditugu, baina zailak dira hauek Wikidatan modu egonkorrean irudikatzen. Batzuk aritu zarete artikulugintzan, eta aipatzen zaituztet hemen: @Montxohache, @Joseba65, @Gartxoak, @Enekobidegain.

Nire ustez, guztiek izan beharreko informazio minimoa hau izango litzateke:

« »


Une honetan, ditugun guztien artean, bakarra dago eredu hau jarraituz: https://w.wiki/CRMK. Baina hobeto lortzen badugu kontsentsu txiki bat aldaketak egin aurretik. Nola ikusten duzue? Theklan (eztabaida) 10:35, 15 abendua 2024 (CET)Reply

Egokia iruditzen zait proposatutako taula. Osatze aldera, beste datu hauek ere ager litezke (orain etorri zaizkidanak burura; gehiago ere izan litezke):
- hasiera lekua
- finalaren lekua
- txapelaren janzlea
- finaleko gai-jartzailea
- txapeldunordea
Eta agian hauek ere bai?
- aurreko txapeldunordea
- ondorengo txapeldunordea (egongo balitz)
- txapeldunaren zenbatgarren txapela Eneko Bidegain (eztabaida) 11:22, 15 abendua 2024 (CET)Reply
Eskerrik asko! Horiek txantiloian jasotzea posible izan daiteke, baina Wikidatan pixka bat zailagoa iruditzen zait. Txapeldunordea ez zait bururatzen nola egin, jar daiteke, Tourrean bezala, sailkapen osoa (1-8), eta bakoitzaren puntu kopurua, adibidez. Txapelaren janzlea egin daiteke ere: sari-emailea (P1027). Theklan (eztabaida) 11:41, 15 abendua 2024 (CET)Reply
Ea honi zer deritzozuen: 2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (Q131447371) Theklan (eztabaida) 13:09, 15 abendua 2024 (CET)Reply
Ados! Eneko Bidegain (eztabaida) 12:08, 17 abendua 2024 (CET)Reply
Ondo ikusten dut 2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako wikidatako fitxa eta wikipediako artikuluan azaltzen den taula. Wikipediako artikuluko taulan ez nuke informazio gehiago jarriko, ondoren artikuluan badator guztia eta gehiegizko informazioa nahasgarria izan liteke. Gartxoak (eztabaida) 12:52, 23 abendua 2024 (CET)Reply

Urtea amaitu aurreko erronka bat

aldatu

Kaixo! Urtero, urte berria ospatzeko, sare sozialen bidez ordu-eremu bakoitzari buruzko txioak botatzen ditugu, orde-eremu horietan dauden hiri, estatu, elementu geografikoak aipatuz. Zerrenda prestatzen ari naiz, eta proposatu nahi dizuet artikulu horiek hobetzea hemendik eta urtea amaitu aurretik. Ea askoren artean lortzen dugun!

Theklan (eztabaida) 20:19, 23 abendua 2024 (CET)Reply

The Signpost: 24 December 2024

aldatu
 
News, reports and features from the English Wikipedia's newspaper
  NODES
admin 1
chat 1
Note 1