Wikipedia:Txokoa/2010eko iraila
Iraileko bozketak: I. Atala
aldatuKaixo denoi! Irailerako hainbat bozketa utzi genituen (Komunitatea orriaren goialdean azaltzen direnak) eta banaka-banaka egin beharko genituzte. Bozketarik sinpleenetik hasiko naiz: Frantziako eskualde eta departamenduen izenak.
Orain artekoa
|
Bozkatu beharrekoa
|
Bozketaren aurretik eztabaida irekia izango da hemen.--An13sa ✎ 09:57, 6 Iraila 2010 (UTC)
- Ez dut pisuzko arrazoirik ikusten Euskaltzaindiaren arau horri kontra egiteko. Itxuraz, behintzat, arau horretan badira koherentzia ezak, bai (adibidez: Haute-Normandie = Normandia Garaia, baina Haute-Vienne = Haute-Vienne); hala ere, itxurazko inkoherentzia horien atzean, pentsatzekoa da tradizioaren euskarria dagoela. Hau da, Euskaltzaindiak tradizioan izen horiek nola erabili diren begiratuko zuela, eta, euskarazko formaren bat aurkitu duenean, departamenduaren izena euskarazko forma horrekin eman duela, eta bestela erdaraz utzi duela.
- Euskaltzaindia ez da hutsezina, jakina, baina idaztean hain lagungarri zaigun arau horietako bat ez betetzearen alde bozkatzeko, hutsegitea dela erakusten duten froga garbiak ikusi nahiko nituzke. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 20:39, 6 Iraila 2010 (UTC)
- Nik uste dut, bihar (irailak 7 asteazkena) bozketa ireki daitekeela. Zer iruditzen?-An13sa ✎ 12:07, 7 Iraila 2010 (UTC)
- Bat nator. Badirudi wikilari aktiboetatik gehientsuenok oporretatik bueltatu garela dagoeneko. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 12:27, 7 Iraila 2010 (UTC)
- Nik uste dut, bihar (irailak 7 asteazkena) bozketa ireki daitekeela. Zer iruditzen?-An13sa ✎ 12:07, 7 Iraila 2010 (UTC)
Ideia batzuk, patxadaz gai "puntual" hau eta datozkigunak finkotasun handiagoz heldu ahal izateko:
- Hizkuntza-akademia baten arauak eztabaidatzeak badu zentzua, betiere hobetzeko eta borondate onaz eginez gero. Tira, ingelesak ez du akademiarik, beraz ez dago nor kritikatu; bestela espainierarako irakur Botsuana, Zimbabue edo Palaos. Eta begiratu zuen esku dauden espainierazko atlasak, ea zer topatzen duzuen gehiago, Botsuana edo Botswana, hori Amerikan argitaratutakoak kontsultatu gabe.
- Gure kasuan salbuespen bakarra egiten ari ginelako badirudi lankide gehienek ikusten dutela-dugula hobe dela beste guztiak bezala arau hau errespetatzea, ez arrazoirik ez dagoelako. Euskarak normalizazioa behar du, erakunde arauemaile indartsuak...Euskaltzaindiak bere ekarpenak hobetuko dituela espero dezagun.
- Gainera exonimiaz ari gara; inongo hizkuntzak ez ditu exonimo guztiak sistematikoki arautzen; zentzu horretan logiko ematen du wikipedia bezalako komunitate zabal, indartsu eta zer edo zer baino gehiago dakien jende piloa biltzen den honetan Euskaltzaindiak berak egiten duena hobetu nahi izatea. Gogoratu behar da eremu honetako beste arau bat ere aldatu ez baina puntualizatzea erabaki genuela, hizkuntza erromanikoetan azentu mota guztiak errespetatu eta idaztearena alegia. Horrela aberastasun bat galtzen ez delakoan.
- Xabierrek komentatzen zuen ea beste erreferentzia sendoagorik genuen, bestela zehaztasunik gabe geratzen ginela eta zuzen dabil. Hala ere, nik uste dut idatzi gabe erabakia osotasunean horrela interpretatu behar dela: ez zaio jarraituko Euskaltzaindiaren 36. arauari...eta lankideek dauden adibideekin zerrenda hobea egin dezakegula uste dugu. Hala da; sistematikoak izateko bi era daude:
- ingelesezko wikipedian departamenduko izen guztiak frantsesez daude.
- katalanez eta beste hainbatetan izen guztiak egokitzea erabaki dute; Euskaltzaindia erdibidean geratu zenez, lankideek Proventza Garaiko Alpeak bezalakoak sortu zituzten; Euskaltzaindiak "Alpeak", "Normandia Garaia" eta "Proventza" ontzat hartzen dituenez, oso zuzen eta egokia iruditzen zait proposamen hori eta uste dut noizbait Euskaltzaindiak berak babestuko dituela hau bezalako formak.
Beraz, momentu honetan duguna sendo samarra da; hobetu daiteke, esaterako gidoi batzuk kenduz, departamenduetarako ere "Saona" idatziz eta abar baina Euskaltzaindiarena baino hobea delakoan nago. Baina erabakia aldatzeko zorian gaudenez, hausnarketa hauek etorkizunerako aparkatuta gera daitezela.--Adrar Lankide_eztabaida:Adrar 12:16, 17 Iraila 2010 (UTC)
Bozketa amaitu da
aldatuBozketa dagoeneko itxi dago eta hau izan da emaitza: 6 alde eta 1 aurka. Beraz, Euskaltzaindiaren 36. araua jarraituko dugu Euskaltzandiaren beste arau guztiak jarraitzen ditugun bezala. Ondo izan.--An13sa ✎ 18:53, 21 Iraila 2010 (UTC)
Aldaketatxoak udalerrien ereduan
aldatuIepe! Wikiproiektu:Euskal Herriko udalerriak/Ereduan aldaketatxo batzuk egin dira:
- "Udalerritar ezagunak" ==> "Udalerritar ospetsuak"
- "Ikustekoak" ==> "Ondasun nabarmenak"
Xabier Armendaritz eta biok ados gaude (ikus eztabaida hemen eta hemen). Inork ez badu ezer gehitzen, bot-a jarriko dut martxan aldaketak egiteko. Ondo segi!--Unai (esan) 18:24, 23 Iraila 2010 (UTC)
- Zergatik "ezagunak"-en ordez "ospetsuak" jarri? Oker ez banago, bere garaian, eztabaidatu eta "ezagunak" jartzea erabaki zen, eta ez dut hori aldatzeko justifikaziorik topatu (agian astiroago begiratu beharko nuke...). Ondo izan, --Orereta (erantzunak) 19:55, 23 Iraila 2010 (UTC)
- Arrazoi nagusia da «ezagunak» hori bi eratara uler daitekeela: hitzaren oinarrizko esanahiarekin, «ezagutzen direnak» (eta, herri baten ikuspegira aplikatuz, herri horretatik ezagun diren herritar guztiak jar litezke; alkatea, adibidez, edozein egunetan egunkari batean agertzen bada); edo, sinekdokea dagoela ulertuz, «oso ezagunak direnak» (famatuak).
- Beraz, «ospetsuak» jarrita nahasbide hori kentzen da (Ataungo alkatea ezaguna da, noiz edo noiz egunkarietan azaldu delako; baina ez da ospetsua).
- Bestalde, bigarren mailako arrazoi gisa, «ospetsu»ren esanahia «ospe handikoa» denez, nire iritzira «ospe»ren lau esanahiak —guztiak— kasu horretarakoxe oso ondo datozela (ospetsu diren horietako bakoitzarentzat, betiere lau esanahietakoren bat gainerakoak baino neurri handiagoan, jakina):
- 1. Norbaiti edo zerbaiti buruzko jendarteko iritzi aski hedatua, eta iritzi horren hedadura. Ospe oneko izena.
- 2. Aintza, loria. Zuri, Jainkoa, ospe, goresmen esker eta kantu.
- 3. (B) Hotsa, zarata. Herri handietako ospea eta iskanbila.
- 4. (Ipar.) Handikeria, arrandia. Ezteiak ospe handian egin zituen.
- Euskal Wikipediako bertako adibide bat jartzearren, «Apio Klaudio Itsua, zensorea eta konsula izandakoa, latinezko lehenengo idazle ezaguna da» idaztean, ez dugu esan nahi Apio Klaudio hori ospetsua denik, baizik eta ezagutzen dugun lehenengoa dela.
- Ez da hil edo biziko zehaztapena, baina kasu horretarako zehatzagoa da «ospetsu», eta entziklopedia digitala izatearen abantaila aprobetxatu beharko genukeela uste dut: erraz eguneratzeko, zuzentzeko eta hobetzeko modua badugula. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 20:31, 23 Iraila 2010 (UTC)
Antroponimoen idazkera
aldatuAurrekoan izan genuen eztabaidari emaitzaren bat ateratzeko asmoz (ikus eztabaida hemen), bozketa bat proposatu dut. Gogoan izan dezagun bozketaren mamia zein den: euskara batuan argitaratzen diren testuetan inork ez duela Johannes Leiçarraga idazten, orain indarrean dagoen politikaren arabera Euskal Wikipedian horrela idatzi behar genukeela, eta politika hori ez dugula aplikatzen ez delako aplikagarria.
Aurreko eztabaida hartan egin nuen proposamena sinpletu dut, errazago uler eta aplika dadin. Inork bozketa hori aldatu nahi badu, hemen du aldaketak proposatzeko tokia. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 11:59, 30 Iraila 2010 (UTC)
Aupa, bozketa egin baino lehen (hau ez da kasu puntual bat) uste dut bloke oso hauen gaineko eztabaida apur bat gehiago argitu behar dela, larregi luzatzeko borondaterik gabe. Aurreko fasetik neure ustez lotzeko geratu ziren, bozketa proposamenaz eta horiez gain kontuan hartzea komeni den beste ideia-flash batzuk:
- Bozketa bat (geure praktikan adostasun handia dagoela eta beste erreferentzia batzuek -Berriak...- ere segitzen ez dutela bistan da) egun "ofizial" dugun politika bertan behera uztea litzateke.
- EIMA lan mardula dela argi dago. Euskal Herritik kanpokoez adostasun handia dagoela ematen du (Endo-ez ari naiz, ez exo-ez noski); agian arlo honek bigarren bozketa bat lekarke.
- Eztabaida korapilotsua Euskal Herrikoez dago. EIMAren 2. puntuak dakarren Pertsona ospetsuen grafia oso finkatuta dagoenean, bere horretan erabiliko da (Baroja). Aukera hori XX. mendeko pertsonaiekin erabiliko da batez ere. eta 2.3.1 puntuarekin hasten dira argitzeko arazoak, normala denez. Ahuldade batzuk ikusten dira eta horretaz (ere) ari nintzen "Zelan egin zaitezke klubeko kide?" galderarekin. 2.3.1. puntuan "bi muturrak" agertzen dira eta horretaz ari ginen eztabaidatzen uda aurretik, neuk erreferentzia direnen jarrera biltzen nuen:
1998-2000 markatzat hartzea ez da oso argigarria eta bai EIMA bai geroago ateratako beste erreferentziak (guztiek ez baitute politika bera) arazo berberarekin topatzen dira: zer da "norbanakoaren borondatea". Beldurra ematen didana batzuei beren hautu pertsonalak onartzea eta besteei ez. Zelan toreatzen dute kontu hau?
EIMAn: Nork bere izena nahi duen grafiaz idazteko duen eskubidea dago mutur batean, eta euskaldunon euskaldun-nahia eta euskal deiturak euskal grafiaz idazteko eskubidea dago beste muturrean.
IVAPen estilo-liburuak (2005): Pertsona horrek bere izena nola idatzi, hala idatziko dugu guk ere.
Berriaren estilo-liburua (2006): Euskal herritarren euskal abizenak euskal grafiaz idazten dira Berrian, norberaren ohitura gorabehera.
Zenbait faktorerengatik IVAPenak, EIMAren 2.3.1 puntuaren ezarpen zabal batek eta harago doan Xabierren proposamenak (ez delako "ospetsua" izan behar, edozein herritarrek hautu grafiko bat eginez gero onartuko litzatekeelako) eremu honetan euskarak garatu behar duen normalizazioa baldintzatzen duelakoan nago. Bozketa proposamenaren atal honek (Euskal herritarren batek bere deiturei grafia hori aplikatzerik nahi ez duela adierazi badu, bere nahia errespetatuko zaio. ... Euskal herritar horrek bere izen-deituren grafiaz egindako adierazpenak.) ezegonkortasuna dakar (etengabeko aldaketak egin beharra "norberaren borondatea" ustez zein den ezagutzen den kasu bakoitzean), baita interpretatzeko arazoak (zelan adierazten da norberaren borondatea? Prentsa ohar batekin? Euskararen normalizazioaren kontra arituta Carlos de Urquijo bezala? "Nik horrela idazten dut" esate hutsarekin?).
- Carlos Urquijoren adibidea segituz, neure ustez beti ez da hain argia hildako bati (Estanislao Urquijo Carlosen familia politiko berekoa da, eskualdeko jauntxoa eta erdalzale petoa zen) beste trataera bat eman behar zaionik. Beste aldetik horrela normalizazioan ez dugu ezer argitzen, "(de) Urquijo", Carlosen lehengusuak "Txema Urkijo" idazten du, Anak bi formak (bere borondatea zein da?) eta Joanes Urkixo dugu, grafia aniztasun kaotikoa; bere deiturak normalizatzeko molestia hartu duten batzuek hauxe ere pentsa dezakete: "zertarako galdu nuen denbora? Hemen bakoitzak nahi duena egiten du").
- Ez dugu Ipar Euskal Herriko egoera ahaztu behar: hor EZIN DA legez deituraren grafia aldatu; horren aurrean zein da "norberaren borondatea"? "Tradizioak" eta "ohiturak" (irakur "euskararen zokoratze prozesuak") norberaren hautuan indar handia badute Hegoaldean, atera kontuak Iparraldean. Baina kuriosoa da kasu horren aurrean hegoaldean ateratzen den prentsan-eta erraztasun handiagoz aldatzen (eta euskaratzen) diegula Iparraldekoei normalean erabiltzen duten (eta legalki erabili behar duten) grafia.
- Hau guztia ikusita, neuk errazago eta argiago ikusten dut Berriak (euskaldunoi egunero erreferentzia sendoa eskaintzen diguna) duena wikipedian ere babestea: Euskal herritarren euskal abizenak euskal grafiaz idazten dira Berrian, norberaren ohitura gorabehera. Xabierri, dena mahaigaineratzeko, adibide bat eskaini nion: "Carlos Urquijo" horrela idazten dute, arau hori ez errespetatuz. Baina hori da araua eta gehienetan errespetatzen da: Lucia Lakarra (berak "Lacarra"), Iñaki Oiartzabal (Carlosen kuadrilakoa, berak "Oyarzábal"), Imanol Erbiti (gehienbat "Erviti" agertzen da, Garan adibidez), Antton Haranburu (bestela ezker-eskuin bardoztarra "Haramboure" da), Isabel Zelaa (zein da bere hautu pertsonala?) eta ehunka gehiago. Kontzientziazio lana egiten du grafia euskaratze horrek, neure ustean. Beste bide bat hartuko bagenu, Berriaren eguneroko erreferentzia grafikotik aldenduko ginateke.
- gainera Berriak ez duen tresna bat dugu wikipedian: "Birzuzendu" ekintzak. Berriaren proposamena hartzekotan BETI egin beharko litzateke birzuzenketa "erdaratutako" grafiarekin; horrez gain neure ustez BETI azaldu beharko litzateke artikuluan zein den norberaren hautu pertsonala edo "prentsan gehien ikusten den grafia".
Beste behin ere luze aritu naizela badakit baina eztabaida hauek aldaeraz beteta daude, I'm zorri.--Adrar (esan) 12:14, 1 Urria 2010 (UTC)
- Esku artean presakako lana dudanez, zure ekarpen mamitsuari bi puntu laburretan erantzungo diot, Adrar (barkatuko didazu):
- «zelan adierazten da norberaren borondatea?»: Horretan arrazoi osoa duzu. Lauso samarra geratzen da, bai. Ondo baderitzozu, esaldi hori honela osatuta jar genezake (letra lodiz nabarmendu dut orain proposatzen dudan aldaketa):
« | Euskal herritar horrek egindako adierazpenak, bere izen-deiturak euskaraz idaztean Euskaltzaindiak emandako arauak ez betetzearen alde dagoela garbi zehazten dutenak. | » |
- Hau da, ez luke balioko «honela nahi dut idaztea» esatearekin (zein hizkuntzatan idazteaz ari den edo Euskaltzaindiak araututakoa aipatu gabe), baizik eta «ez nago ados Euskaltzaindiak araututakoarekin, eta euskaraz honela idatzi beharko lirateke nire izen-deiturak» edo antzeko zerbait. Zer iruditzen zaizue gainerako wikilarioi? Gai horretan inori arau hobea bururatzen bazaio, gustura egingo nuke beste arau horren alde.
- Arrazoi duzu, jakina, EIMAren jarraibideak zenbaitetan eztabaidagarriak direla esatean. Gizakiek eginiko edozein jarraibidetan bezala, haiek ere egin dituzte hutsak. Hala ere, uste dut Wikipedian ez dugula terminologia eta hizkuntzalaritza arloko hain eztabaida espezializatu batean sartzeko moduko jakintzarik/astirik/gogorik (ezaba beza bakoitzak berari ez dagokiona). Wikipediagintzan izan dudan esperientzia laburrean, hala izan da, behintzat. Horregatik, uste dut praktikoena dela gomendiorik osoena eta (oro har) txukunena hartzea. Eta wikilari batek baino gehiagok azaldu du EIMAren aldeko ustea; nik ere, objektiboki, uste dut proposamenik osoena eta txukunena dela.
- Laburbilduz: nire proposamena mantentzen dut, Adrarren kritikatik hobekuntza hori sartuta, gainerako wikilariok aldaketa horren aurka ez bazaudete, behintzat. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 11:53, 1 Urria 2010 (UTC)
Arratsalde on, EIMA eta Berriaren ildoa uztargarriak dira, ez kontrajarriak. Eztabaidan parte hartu dugun guztiok (gutxi momentuz) "ibilbide orri" berbera dugu: alda dezagun betetzen (eta bete nahi ez dugun) oraingo erabakia, EIMAko zerrendak erabil ditzagun. EIMAk egoera argitzen ez duen lekutik, anbiguitatearekin (pertsona ezaguna, norberaren borondatea) jolasten hasten den lekutik garatu dut iritzi osagarria, hartuko dugun erabakia argiagoa (eta normalizatzaileagoa) izan dadin. Adibideak hobeto ulertzeko: Gaurko Berriatik atera gabe hauxe dugu:
- "Gurpegi" idazten dute. Kamisetan edo bere webgunean ikusten denaren arabera agian bere "borondate pertsonala" Gurpegui idaztea da...Guk "Carlos Gurpegi" dugu eta neu hori mantentzearen alde nago; horrek Berriarekin bat egiten du eta gainera normalizazioa bultzatzen du: jende "xeheak" Gurpegi zurekin gaude bezalakoak idaztea ahalbidetzen du. Hori bai, "birzuzendu" ekintzetan insistitzen dut: "Gurpegi" proposatu baina "Carlos Gurpegui" artikuluari birzuzenketa egin beharko genioke.
- EIMAko 2.3.1. 2. Salbuespenak atalean hauxe dio: Zenbaitetan, euskal deitura duten pertsona batzuek ospea eta fama Euskal Herritik kanpo lortu dute, eta pertsona horien grafiarik ezagunena ez da euskarazkoa. Horrelakoetan ere euskal grafiari eustea da irizpidea. Dena den, pragmatismoz, eskola-liburuetan aipatzen direnean, onartzekoa da aldamenean eta parentesi artean nazioartean ezaguna den grafia ere adieraztea, ikasleek jakin dezaten pertsona horri buruzko erreferentziak edo informazioa bilatzeko orduan beste grafia hori ere kontuan hartu behar dela. Adibidez, Txillida eskultorea...Chillida da ezaguna nazioartean. Korapilotsu samarra, ezta? Geuk "Eduardo Chillida" dugu eta ez dakit bat egiten dugun aurreko azalpenarekin edota Xabierrek (aurrekoa sinpletu nahian dabilena) proposatzen duenarekin. Neuk gaurko Berrian "Txillida" ikusten dut normaltasun osoz (tira, Oteiza ere bai...) eta ez dut arrazoi sendorik ikusten "Gurpegi" izateko eta ez "Txillida", badago tradizio bat euskaraz hala idazteko.
Beste hitz batzuetan, Xabierren proposamenarekin bat egin eta horrela interpretatzea nahi nuke: Erabaki honen emaitza Berriak euskaldunei egunero eskaintzen digun proposamen grafikoetatik ahalik eta gutxien aldendu dadila.
Honekin neuk eztabaida HONETAZ gehitu nahi nuena esanda dago, ez dut bozketa atzeratu nahi eta laster batean bozkatzera noa. Baina exonimoen kontua (ez halabeharrez bozketa) ere pendiente dagoenez, gogoratu nahi dut neuretzat behintzat horren gaineko eztabaida bai dagoela itxi gabe; "irailerako" erabakiak hartzeko metodoez eztabaidatzeko ere geratu ginela gogoratzea ez dago sobran...--Adrar (esan) 16:03, 5 Urria 2010 (UTC)
- Eztabaidak eta bozketan banan-banan egiten ari gara. Antroponimia amaitzean, exonimiari helduko diogu. Ondo segi.--An13sa ✎ 16:15, 5 Urria 2010 (UTC)
- Edo exonimiaz aritu baino lehen, erabakiak hartzeko metodoak argitu genitzake...Ondo ibili.--Adrar (esan) 16:22, 5 Urria 2010 (UTC)
- Antroponimoen kontuan, neronek ere —Adrarrek bezala— adostasun zabal-zabala ikusten dut Berriaren eta EIMAren irizpideetan. EIMAren irizpideen alde egin badut, batez ere osoagoak direlako (kasu gehiago hartzen ditu kontuan), askoz zehatzago azalduta daudelako (Berria egunkariaren estilo liburuan, euskal antroponimoetarako arau bakarra hauxe da: «Euskal herritarren euskal abizenak euskal grafiaz idazten dira BERRIAn, norberaren ohitura gorabehera»; hor ez digute esplikatzen ea zergatik onartzen duten Baroja euskal grafiatzat —euskara baturako araututa dagoen Baroxa hartu beharrean—; ea Antonio Zavalaren abizena zergatik ez den euskal grafiakoa eta zergatik idazlearen nahiaren aurka oro har Zabala bihurtzen duten, nahiz eta noizbehinka Zavalaren batek edo bestek ihes egiten dien eta iritzi artikuluetan behin eta berriz eta berriz euskalgintzan pisu handia duten euskal idazleek Zavala grafia erabiltzen duten Berriaren orrietan bertan) eta guztien eskura dohainik daudelako da: horrela, errazagoa da irizpideak betetzea. Eta susmoa dut, oro har, Berrian ere EIMAren lan mardul eta bikaina aprobetxatzen dutela. Beraz, nire proposamenarekin, uste dut euskalgintzan zabal-zabal dabilen irizpide bat jasotzen dudala... edo asmo hori izan dut, behintzat.
- Edo exonimiaz aritu baino lehen, erabakiak hartzeko metodoak argitu genitzake...Ondo ibili.--Adrar (esan) 16:22, 5 Urria 2010 (UTC)
- Eztabaidak eta bozketan banan-banan egiten ari gara. Antroponimia amaitzean, exonimiari helduko diogu. Ondo segi.--An13sa ✎ 16:15, 5 Urria 2010 (UTC)
- Etorkizuneko bozketei dagokienez, niregatik ondo dago Adrarrek proposatutako ordena. Iruditzen zait beharbada eztabaidarako prozedura zehazteak luze joko duela (ingelesezko Wikipedian bila aritu naiz, baina ez dut hona ekar genezakeen eredurik aurkitu; beharbada beste inork jakingo du non bilatu...), baina, azken batean, exotoponimiako desadostasunak ez ziren hain larriak ere, eta gai horretan ez dago presa eragiten duen ezer; zehatzago esanda, ez dago bozketa hau lehenbailehen bideratzera eraman nauen euskal antroponimiako politika hori —oraindik indarrean duguna— bezain arau itxuragaberik. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 17:41, 5 Urria 2010 (UTC)
Bozketa amaitu da
aldatuBozketarako epea bukatuta, hau izan da emaitza: 6 boto alde, 0 aurka, eta 0 zuri. Beraz, proposatutako politika onartu da, bozketako garaian eztabaidatu eta adostu diren aldaketak sartuta. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 12:16, 11 Urria 2010 (UTC)
Wikipediaren irudiak
aldatuGabon guztioi.
Zalantza bat daukat eta galdera bat bota nahiko nuke: Wikipedian agertzen diren irudiak eta argazkiak erabil al daitezke lan baterako? Publikoak dira?
Lan bat osatu behar dut eta wikipediaren irudiak erabiltzea bururatu zait. Zilegi al da?
Ea norbaitek argitzen didan kontua.
Mila esker.
--Josu 19:20, 15 Iraila 2010 (UTC)
- Ba argazki bakoitzak duen lizentzia begiratu behar duzu. Normalean CC-BY-SA-30 erabiltzen da, adibidez nire argazki honetan. Argazki horren azpian daukazu zer baimen duzun argazkia erabiltzeko orduan. Beste argazki batzuk, adibidez hau, jabego publikoan utzi ditu egileak eta beste baimen batzuk ditu. Begiratu argazki bakoitzaren azpian.--Assar; (erantzun hemen) 14:54, 1 Urria 2010 (UTC)
Eskaera bi
aldatuAzken bolada honetan nahiko lanpetuta nabilenez eskaera bi administratzaileei:
{{Harluxet}}
txantiloia kentzea. Ez dakit nondik atera zuen Theklanek Harluxet Hiztegia commons lizentziapean argitaratuta zegoenik. Webgunea Eusko Jaurlaritzaren www.euskadi.net-en barnean dago eta lizentzia orokorra hau da: " "www.euskadi.net" izeneko web-aren eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak dauzka.". Open Data-k, berriz, commons 3.0 lizentziapean dagoela dio.- Administratzaileren batek begira ditzala lankide honen ekarpenak. Adibidez, ikusi hau (testua hiru alditan errepikatzea), edo Biarnoko herriekin egindako aldaketak: Accous Akoze bilakatu du (ez dut inon topatu izen hori, gainera, Akoze ikerketa honen arabera Zuberoako etxea besterik ez da), Arzaga-Arrazigeta hori ez da Googleen agertzen, eta abar eta abar eta abar.
Gabon! -- -Marklar 18:25, 17 Iraila 2010 (UTC)
- Oraintxe ikusi dut hau. Lehenengoari dagokionez, Theklani galdetu beharko zaio nondik atera duen Commons lizentziarena, berak sortu baitzuen txantiloia (geroztik nik formazko eta hizkuntzazko hobekuntzaren batzuk egin dizkiot, baina ez dut begiratu lizentziarena, egia esan). Seguru arrazoi sendoren bat baduela; bere eztabaida orrian abisatuko diot. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 15:37, 24 Iraila 2010 (UTC)
- Ba lehenengoa http://search.creativecommons.org/ orrialdean bilaketak egiten ematen zituen emaitzengatik zen. Baina badirudi orain ez dela. Baliteke bere garaian cc lizentzia bat izatea eta gero damutu izana, batek daki. Kendu beharko genituzke, orduan. -Theklan · · 13:55, 27 Iraila 2010 (UTC)