Wikipedia:Txokoa/2010eko urtarrila
2010ko Azal Berriaren Bozketa: Urtarrilaren 1etik 15era.
aldatuKaixo.
Mezu hau gaurtik aurrera eta hilabete honen 15rarte 2009ko Azal Berriaren Bozketa irekia dagoela oroitarazteko da. Oraindik proposamen berriak egiteko epea ere zabalik jarraitzen duelarik. Ondo segi.
--Euskalduna Esaidak hemen 15:37 2010eko urtarrilaren 1a (UTC)
- Behin bozketa ospatu eta behin emaitza jakin ondoren honi eta azal berriari buruz mintzatzeko eztabaida ireki da. --Euskalduna Esaidak hemen 0:41 2010eko urtarrilaren 16a (UTC)
Euskadi Irratia
aldatuGaur goizeko "Amarauna" saioan, 12:00ko albistegia baino lehen, Euskarazko Wikipediak 50.000 artikulu dituela aipatu dute, baita 50.000.a Theklanek idatzitako Errinozero artikulua dela ere. Ea www.eitb.eus webgunean eseki duten bilatu bai baina ez dut inondik topatu. -- Marklar 14:24, 3 Urtarrila 2010 (UTC)
- Ba uste dut hemen agertu beharko litzatekeela, baina ez dago ezer.--Assar; (erantzun hemen) 15:15, 3 Urtarrila 2010 (UTC)
500.000
aldatuZorionak guztioi! 500.000 artikulutara ailegatu gara jada :-) http://paperekoa.berria.info/plaza/2010-01-06/037/901/Euskarazko_wikipediak_500.000_artikulu.htm --Unai (esan) 13:02, 6 Urtarrila 2010 (UTC)
Elkartea
aldatuepa, animo a la gente que participa en la wikipedia a construir la categoría comunidad, igual que la que hay en otros idiomas. Elkartea o así. Salud . es:usuario:Dhidalgo
Administratzaile berriak
aldatuKaixo! Beno, administratzaileen bozketa bukatu zenez aurkeztutako 3ak dira administratzaile berri, hau da, An13sa, Joxemai eta Zariquiegui. Zorionak! -Theklan · ezt · @ 15:18, 17 Urtarrila 2010 (UTC)
Mikrobiologia Atala: 200 artikulu
aldatuAtzo, hilaren 16an, Mikrobiologia atalak 200 artikuluaren muga gainditu zuen, Errotabirus artikuluarekin.
Mikrobiologia kategoria Biologia kategoriaren barnean dago, eta artikulu-kopuruaren aldetik, Ekologiarekin batera, osatuena eta landuena izaten da orain arte.
Mikrobiologia orokorrak 71 artikulu ditu, Bakteriologiak (bakterioak) 90 eta Birologia (Birusak) 40.
Bi Nabarmendutako artikuluak ditu: Bakterio eta GIB.
Dudarik gabe, Wikipediako euskarazko Mikrobiologia atalak hizkuntza nagusi batzuetan agertzen den adinako informazio eta kalitatea dauka, gurea hizkuntza gutxitua izan arren.
Atal honetan lagundu duten guztiei: ZORIONAK! Josu 16:57, 17 Urtarrila 2010 (UTC)
- Zorionak, bai!
- Zorionak batez ere zuri, izenkide! --josugoni (erantzun hemen) 20:47, 17 Urtarrila 2010 (UTC)
Azal berriari buruzko eztabaida ireki da
aldatuBehin bozketa ospatu eta behin emaitza jakin ondoren honi eta azal berriari buruz mintzatzeko eztabaida ireki da. --Euskalduna Esaidak hemen 20:13 2010eko urtarrilaren 17a (UTC)
2010: Euskarazko Wikipediak Galizierazko Wikipedia igaro?
aldatuArratsaldeon. Aspalditik ixilean nuen erronka bat jaurtiki nahi nuke: ea 2010 Euskarazko Wikipediak Galizierazko Wikipedia artikulu kopuruan iragan dezaken. Beharbada "ergelkeria" dirudi, baina gauzak proposatuz lortzen dira: euskaldunak baino galiziar hiztun dexentez gehiago dagoenez Euskarazko Wikipediarentzat lorpen polita izan liteke. Iberiar Penintsulako hizkuntzen Wikipedien artean 4. postuan jarriko ginateke. Pentsa ni hemen 2009. urte hasieran parte hartzen hasi nintzen eta Galizierazko Wikipediak Euskarazkoari 9.000 eta une batean 10.000 artikulu aurrerago zihoan, orain 2010. urte hasieran 4.000 artikulutara gaude, ez da sekulako aldea. Nere ustez Euskarazko Wikipediaren irudiarentzat ona litzateke, baita Euskararen osasuna eta erabilpenaren erakusgarri. Nik uste lortu daitekeen helburua dela. Besterik gabe, aio... eta agur bero bat hemen galiziarren bat baldin badago.
--Euskalduna Esaidak hemen 13:52 2010eko urtarrilaren 17a (UTC)
- Hala izan dadila! Xabitxu berriz martxan badago eta administratzaile berriak, betebehar berriez gain (ikusi en:Wikipedia:Adminitis), iaz beste artikuluak idazteko gai badira, batek daki. -- Marklar 20:09, 20 Urtarrila 2010 (UTC)
- Nik uste dut posible dela, bai. Baina hala ere ez gara tematu behar artikulu kopuruan. Kalitatea igotzen jarraitu behar dugu, artikuluak txukunduz, zirriborroak osatuz. Eta horrela bai lortuko dugula sekulako entziklopedia. Hala ere, susmoak ditut, eta informazio batzuk ere, hainbat proiektuk euren edukiak askatu nahi dituztela edukiak hemen erabili ahal izateko. Horrekin pauso handia ere eman ahal dugu artikulu txukun asko inportatuz. -Theklan · ezt · @ 20:15, 20 Urtarrila 2010 (UTC)
- Azkue fundazioaren laguntzaz lortuko dugu :p Zariquiegui 21:25, 20 Urtarrila 2010 (UTC)
- Nik uste dut posible dela, bai. Baina hala ere ez gara tematu behar artikulu kopuruan. Kalitatea igotzen jarraitu behar dugu, artikuluak txukunduz, zirriborroak osatuz. Eta horrela bai lortuko dugula sekulako entziklopedia. Hala ere, susmoak ditut, eta informazio batzuk ere, hainbat proiektuk euren edukiak askatu nahi dituztela edukiak hemen erabili ahal izateko. Horrekin pauso handia ere eman ahal dugu artikulu txukun asko inportatuz. -Theklan · ezt · @ 20:15, 20 Urtarrila 2010 (UTC)
Bai, Azkue Fundazioko horiek bai "animosoak", begira zer jartzen duen euren webgunean:
"...Eman diezaiogun presentzia zabalagoa eta baliagarritasun handiagoa euskarari sarean. Eta ez diezaiogun mugarik jarri gure ezagutzei. AZKUE fundaziotik Euskarazko Wikipedia elikatzera animatzen zaitugu. 2001.urtean sortu zenetik, 43.000 artikulu baino gehiago bildu ditu gaur egun arte, baina guztion ezagutzaz eta elkarlanaz, baietz 70.000 sarreratara iritsi 2011rako. Baietz 35 postura iritsi lana gogoz egiten badugu. Egizu sarrera bat." --Euskalduna Esaidak hemen 01:42 2010eko urtarrilaren 21a (UTC)
Ondo dago galizierazko Wikipedia artikulu kopuruz "gainditzea". Baina ni ados nago esandakoarekin. Jada artikulu kopuru majoa daukagu, ondo dago berriak sortzen joatea baina lehentasunak, nire ustez, ditugunen kalitatea hobetzea da. Zer deritzozue aurten Kalitatearen Astea bezalako ekimen bat egiteari?--Orereta (erantzunak) 11:35, 21 Urtarrila 2010 (UTC)
- Nere ustez Galizierazko Wikipediaren kopurua gainditzea kalitatezko artikuluen sorkuntzarekin bat ongi uztartu liteke, batak ez du bestea kentzen. Adibidez, Galesko Gwynedd konderriko udalerri ugariren artikulu labur ugari sor litzazket, baina baita hurrengo bi asteetan zehar Gales herrialdearen artikulu nagusi bikain eta zabal bat sortu (Eskoziarekin egin nuen gisa). Nere iritziz gauza bi helburuak ahal den hobekien uztartzean datza, nire ikuspuntutik entziklopedia bat kalitatezkoa izateaz gain artikulu kopuru duin bat izan behar baitu, jendeak kalitatezko artikuluak nahi ditu, baina entziklopediek zenbat artikulu dituzten ere kalitate kontzeptu horren barnean doala iruditzen zait. --Euskalduna (erantzunak) 17:13, 2010ko urtarrilaren 21a (UTC)
Parte horretatik nik erreferentziekin lan egiteko intentzioa dut. --Inorbez 17:25, 21 Urtarrila 2010 (UTC)
- Katalanek hamabostaldia antolatzen dute: (Gran Quinzena Anual de la Qualitat). --josugoni (erantzun hemen) 18:18, 21 Urtarrila 2010 (UTC)
kalitatezko astea? prest!06:44, 22 Urtarrila 2010 (UTC)Joxemai
- Otsailean hamabostaldi bat egin ezkero ia hilabete osoa hartuko du :-) Baina bai, noizbait egin beharko da eta ez da data txarra, beste edozein bezala. --Inorbez 08:01, 22 Urtarrila 2010 (UTC)
- Oso goraipagarriak iruditzen zaizkit hemen irakurri ditudan ekarpen guztiak. Oso ulergarria iruditzen zait galizierazko Wikipedia gainditzeko grina. Dena den, uste dut lehentasunen bat edo beste ere jarri beharko litzatekeela. Adibidez, Euskalduna, zuk eginiko proposamen horrekin, alegia, Galesko Gwynedd konderriko udalerriei buruzko artikulu bana egitearekin, dudarik gabe artikulu-kopurua asko igotzea lortuko litzateke. Baina ez al luke lehentasuna eduki behar munduko herrialdeen hiriburuei buruzko artikuluak pixka bat sakondu eta osatzeak? Oso garrantzitsuak diren hiri asko eta askori buruzko artikuluak ia-ia hutsik, egoera zeharo eskematikoan, dauzkagu euskarazko Wikipedian. Eta hiriburuena, adibide bat besterik ez da.--Belkoainpe 09:30, 22 Urtarrila 2010 (UTC)
- Ni ados Belkoainperekin. 50.000 artikulutara iritsi gara, baina nola? Bai, unibertsoko asteroide guztiek artikulu bat edukiko dute Wikipedian, eta Espainiako udalerri guztiek ere bai. Eta bien bitartean, Tren begira nola dagoen. Nik uste dut hau ez dela ona euskal Wikipediarentzat. 50.000 artikulu ditugu baina erdiak ez du ezertarako balio. Barkatu gogorra banaiz, ez dut inor mindu nahi, baina esan beharra neukan. Bakoitzak egin dezala nahi duena, baina artikulu-kopuruari dagokionez helburuak jartzeak arrisku hori dauka: zentzugabeko artikulu-zerrendak sortzen dira, izenburua bakarrik aldatuta. Artikuluak sortu behar dira, bai, baina irizpide argiak jarraituz. Norbaitek sortu nahi dituela? Ba hemen dago 2007tik sortzeke dauzkagun artikuluen zerrenda. Baina mesedez, begiratu beste wikipedietan artikulu horiek duten luzera, eta batez ere galizierazko Wikipedian hori bada gure eredua, eta pentsatu horrenbeste eduki beharko genukeela guk ere.--Assar; (erantzun hemen) 10:03, 22 Urtarrila 2010 (UTC)
- Ados, Belkoainpe eta Assarekin, baina gaizki ere ez dago asteroide guztien zerrenda izatea, ugariak ez baitu ona kentzen. Hala ere, sakontasuna zertxobait bazterturik dagoela deritzot, baina ez da erraza. Zein dago prest Tren artikulua osatzeko? Itzulpenen aldekoa ez naiz (datu hutsak ez badira, behintzat) eta beraz, horretan jakituna den batek egin beharko luke. Bakoitzak dakien edo ahal duen horretan sakondu behar du.10:17, 22 Urtarrila 2010 (UTC)Joxemai
- Jarraituz, nik uste dut denok daukagun arazoa dela denbora. Gai bat sakontasunez jorratzeko jarraina orduak behar dira eta askotan 15-20 minutuko tarteak bakarrik ditugu eta orduan zirriborroak osatzeari ekiten diogula, normala denez. Sakontzeak denbora asko eskatzen du eta zenbat eta sakonago egin, orduan eta denbora gehiago behar da, iristen da une bat non artikulua idatzi baino, estudiatzen ari zarela dirudien (hori ez da txarra ordea). Beno, honek guztiak eztabaida luzea ere beharko luke. Kalitatezko aste edo erabakitzen den horretan prest nagoela, alegia, eta nire partetik, bertan zergin handia ikusten dut eta, wikitu gabeko artikuluak garbitu, osatu eta horrelako lanei ekiteko prest nago. Theklanek aipatu zuen arboreszenzia edo kategorizazio masibo hori ere inportantea da, baina gaia ilunpetan geratu dela dirudi, ...11:35, 22 Urtarrila 2010 (UTC)Joxemai
- Ba niri itzulpenak oso baliagarriak iruditzen zaizkit gai askotan (oso ondo deritzot tren itzultzeri, eta ez hain ondo euskaldun artikulua itzultzeari, adb.; ulertzen da, ezta?). Lehentasunei begira, orain dela bi urteko Kalitatearen Asterako hau hasi gien prestatzen: Wikiproiektu:Kalitatearen astea. Oinarri bat izan liteke hori. Ekimena zehaztuz: nik ondo deritzot hamabostaldia izateari. Otsaileko bigarrenean ongi? Inauteriekin kointzidituko du? Axola du horrek? --Orereta (erantzunak) 11:39, 22 Urtarrila 2010 (UTC)
- Ni ados Belkoainperekin. 50.000 artikulutara iritsi gara, baina nola? Bai, unibertsoko asteroide guztiek artikulu bat edukiko dute Wikipedian, eta Espainiako udalerri guztiek ere bai. Eta bien bitartean, Tren begira nola dagoen. Nik uste dut hau ez dela ona euskal Wikipediarentzat. 50.000 artikulu ditugu baina erdiak ez du ezertarako balio. Barkatu gogorra banaiz, ez dut inor mindu nahi, baina esan beharra neukan. Bakoitzak egin dezala nahi duena, baina artikulu-kopuruari dagokionez helburuak jartzeak arrisku hori dauka: zentzugabeko artikulu-zerrendak sortzen dira, izenburua bakarrik aldatuta. Artikuluak sortu behar dira, bai, baina irizpide argiak jarraituz. Norbaitek sortu nahi dituela? Ba hemen dago 2007tik sortzeke dauzkagun artikuluen zerrenda. Baina mesedez, begiratu beste wikipedietan artikulu horiek duten luzera, eta batez ere galizierazko Wikipedian hori bada gure eredua, eta pentsatu horrenbeste eduki beharko genukeela guk ere.--Assar; (erantzun hemen) 10:03, 22 Urtarrila 2010 (UTC)
- Oso goraipagarriak iruditzen zaizkit hemen irakurri ditudan ekarpen guztiak. Oso ulergarria iruditzen zait galizierazko Wikipedia gainditzeko grina. Dena den, uste dut lehentasunen bat edo beste ere jarri beharko litzatekeela. Adibidez, Euskalduna, zuk eginiko proposamen horrekin, alegia, Galesko Gwynedd konderriko udalerriei buruzko artikulu bana egitearekin, dudarik gabe artikulu-kopurua asko igotzea lortuko litzateke. Baina ez al luke lehentasuna eduki behar munduko herrialdeen hiriburuei buruzko artikuluak pixka bat sakondu eta osatzeak? Oso garrantzitsuak diren hiri asko eta askori buruzko artikuluak ia-ia hutsik, egoera zeharo eskematikoan, dauzkagu euskarazko Wikipedian. Eta hiriburuena, adibide bat besterik ez da.--Belkoainpe 09:30, 22 Urtarrila 2010 (UTC)
Euskarazko Wikipediaren eta galizierazko wikipediaren arteko beste konparazio batzuk, nire ustez garrantzitsuagoak direnak (2009ko azaroko datuak):
- hitz-kopurua: EU -> 9,5 milioi eta GL -> 19,6 milioi
- 2KB baino gehiagoko artikulu-kopurua: EU -> %18 eta GL -> %29
- tamaina osoa: EU -> 111MB eta GL -> 172MB
--Assar; (erantzun hemen) 12:19, 22 Urtarrila 2010 (UTC)
- Otsaileko bigarren astean ekingo diogu orduan gaiari? Orrialde berezi bat sor daiteke, zer egin daitekeen zerrendatu eta bakoitzak nahi duena egin dezala. Norbaitek eduki berriak sortu nahi baditu ez daukat arazorik. Nik ahal izanez gero zirriborroak osatuko nituzke, hainbat udalerri eta hiri hobetu... -Theklan · ezt · @ 12:25, 22 Urtarrila 2010 (UTC)
- Nik nire partetik ahal dudan neurrian lagunduko dut.--Assar; (erantzun hemen) 12:41, 22 Urtarrila 2010 (UTC)
- Alde Ni ere saiatuko naiz, nahiz eta denboraz sobran ez naizen ibiliko... Zer deritzozue besteek datari? --Orereta (erantzunak) 16:45, 22 Urtarrila 2010 (UTC)
- Alde Prest, datarekin ados. Nik neure aldetik artikulu berriak ez nituzke sortuko egun horietan (dietan bezala, pastelak bat ere ez), Eta esan bezala, nik wikitu beharreko artikuluekin hasiko nintzateke, agian oso oinarrizko artikuluak garatzen ere bai (egia esan 15 egunek ez dute askotarako emango, baina ongi dago ekimena) -- 16:53, 22 Urtarrila 2010 (UTC)Joxemai
- Nik nire partetik ahal dudan neurrian lagunduko dut.--Assar; (erantzun hemen) 12:41, 22 Urtarrila 2010 (UTC)
- Oreretari erantzunez, itzulpenen aldekoa ez naizela esatean, iritzi pertsonal bat besterik ez da (ni ez naiz aldekoa, alegia) eta ez besteen itzulpenak gaitzesteagatik. Nire arrazoia hau da: wikipediako hizkuntza aniztasunak ikuspegi-aniztasuna ere islatu behar du, alegia, hizkuntza ezberdinetan artikulu bera zenbat eta era ezberdinagoetan agertu, orduan eta aberatsagoa izango da wikipedia. Hizkuntza anitz dakien pertsona batek horrela informazioa kontrastatu ahal izango duelako iturburu ezberdinetatik.12:34, 22 Urtarrila 2010 (UTC)Joxemai
- Biak uztartu daitezke, batez ere objektu orokorren oinarrizko artikuluetan: deskribapen orokorra itzulpena izan dadila (nik asko egiten ditut horrela), eta gero Euskal Herriko berezitasunak erantsi.--Assar; (erantzun hemen) 12:41, 22 Urtarrila 2010 (UTC)
- Niri iruditzen zait funtsean guztiok gutxi gorabehera ados gaudela. Oso jakingarriak Assarrek emandako datu horiek, galizierazko eta euskarazko Wikipediak alderatzen dituztenak. Eta, zer esanik, ez, problemaren oso erakusgarria trenari buruzko "artikulu" hori. Ni fijatu naiz, adibidez, Mozart, Bach eta Viktoria erreginari buruzko artikuluetan: edozein entziklopediatako erreferentzia-pertsonaia peto-petoak, nor bere esparruan, eta euskarazko Wikipedian artikulu zeharo xumeak dauzkatenak. Noski, azterlan sistematiko bat eginez gero, horrelako kasu askoz ere gehiagorekin egingo genuke topo. Kalitatearen astearena ez zait ideia txarra iruditzen. Gertatzen dena da gutako bakoitzak badakiela zenbat denbora duen Wikipedian laguntzeko, eta horregatik, aste bat "kalitatearen astea" nahiz "kalimotxoaren astea" izendatu, ez dudala nik behintzat horregatik denbora gehiago edo gutxiago izango Wikipediara dedikatu ahal izateko. Itzulpenak egiteari dagokionez, ni itzulpenen zeharo alde nago; izan ere, bestela, kasuan kasuko adituak izan beharko genuke artikuluak idazteko. Itzulpenak izanda ere, atsegin zaizkigun gaiak aukeratzen ditugula suposatzen denez, artikuluak itzultzen ditugunok beti ematen diegu testuei gure ukitu pertsonala (ni behintzat horretan saiatzen naiz), gauza batzuk jatorrizkoan baino gehiago nabarmenaraziz, edo guk beste iturri batetik daukagun informazio osagarria gehituz, edo Commons-en egokiagoak iruditzen zaizkigun argazkiak bilatuz, eta abar. Laburbilduz, nik esan nahi dut garrantzitsua dela lankideok gustura egitea gure ekarpenak, gogoko ditugun gaietan eta moduetan. Hortik esanda utzita, hortik aurrera nire ustez komeni litzateke dauden artikuluetako hutsune garrantzitsuak betetzea, bete-lan hutseko artikulu berriak sortu beharrean. Edo, artikulu berri bat sortzen bada, ba oso ondo, baina izan dezala gutxieneko mami bat, eta ez sortzeagatik sortu. Dagoeneko esan den bezala, artikulu kaskarren samalda batek mesede makala egiten dio edozein hizkuntzatako wikipedia baten prestigioari. Ondo-ondo izan asteburuan.--Belkoainpe 14:16, 22 Urtarrila 2010 (UTC)
Ni aldiz Galizierazko eta Euskarazko Wikipediak parekatu ezkero gaur bertantxeko datu hauek ikusten ditut: Galizierazkoak (54.838 artikulu, denera 118.196 orrialde, 1.426.712 argitarapen, 12 administratzaile, 16.330 lankide, 263 lankide aktibo, entziklopediaren sakonera 16), Euskarazkoak (50.651 artikulu, 112.898 orrialde, 1.341.448 argitarapen, 11 administratzaile, 14.496 lankide, 242 lankide aktibo, entziklopediaren sakonera 18). --Euskalduna 22:55, 2010ko urtarrilaren 22a (UTC)
- Agur guztioi. Horixe, kantitate eta kalitatean jo behar dugu gorantz, eta lehentasunak markatu; "beharrezkoak" diren artikulu asko ditugu laburregiak. Hori bai, galizierazko konparazioan datu hau kontuan hartu behar: galiziar askok beren ekarpenak ez dituzte bertan egiten, portugesezko wikipédia superindartsuan baino. Galizian mundu oso bat "portugalegoz" mugitzen da, grafia aukera kontua da.--Adrar
- Aupa erreintegrazionismoa! ;-) --Orereta (erantzunak) 22:26, 22 Urtarrila 2010 (UTC)
Portugesazko Wikipedia portugesez idatzia dago ez galizieraz, Okzitanierazko Wikipedia okzitanieraz eta ez katalanez dagoen antzera, beste gauza bat litzateke hizkuntz familia edo adar berdinekoak direla. Halere nere ustez Galizian gaur egun aldeko eta aurkariak dituzten bi mugimendu ezberdin nahasten dituzuela uste dut: Lusismoa (galiziera eta portugeserak grafia berbera erabili behar dutela diotenak, muturreko mugimendua) eta Erreintegrazionismoa (galizieraren grafia portugesarena hurbildu behar dela diotenak, baina ez erabat berdindu, hots, Lusisten eta gaur egungo grafia defendatzen duen Real Academia Galegaren arteko erdibidea). Euskarazko Wikipedian bi mugimendu hauek antzekoak izanik artikulu batean jartzen ditu, baina ez dira zeharo berdinak (ikus beste hizkuntzak).
Halere gai nagusiari eutsiz, asmoa Euskarazko eta Galizierazko Wikipedien datuak parekatzea zen, hauek baitira Wikipedian euskara nahiz galizieraren erabilpen eta osasunaren adierazgarri bakarrak. Nere iritziz 2009ko bi Wikipedien ibilbidea ikusita, 2010ean euskarazkoak bere aurtengo garapen abiada mantendu ezkero aurre hartu diezaioke.--Euskalduna 03:42, 2010ko urtarrilaren 23a (UTC)
- Euskalduna, nola euWikipedian nahasten direla?!: Lusismoa; erreintegrazionismoa. Hala ere, eztabaida ez da hori! --Orereta (erantzunak) 08:28, 25 Urtarrila 2010 (UTC)
- Egunon! Eztabaidaren helburua ez denez, luzea izan barik: ez ditut nahasten, Erreintegrazionismon azaldu bezala "lusismoa" barruan dago; bi sektoreetan (grafia ofiziala erabiltzen dutenen artean ere) badaude desberdin idazten dutenak eta bietan daude "diasistemaz" aritzen direnak (hau da, "hizkuntza" bakarra baino diasistema bakarra, 3-4 adarrekin: galiziera, Portugalekoa, Brasilgoa seguru, Afrika aldekoa zenbaitetarako). Ofizialean ari diren asko ere oso kezkatuta daude gaztelaniarekiko asimilazioarekin (ez bakarrik hiztegian: ez "orçamento" ez "orzamento", "presuposto" baino; fonetikan ere bai: entzun TVGko galizieraren doinua, x-en ahoskera...). Erreintegrazionismoaren aldaera desberdinak (ez dira bi, gehiago dira) bat datoz pt-wikipediarekin gl-koarekin baino askoz gehiago identifikatzean. Iritziak iritzi ebidentzia bat dago: badira galiziarrak pt-n ari direnak. Inork ez du defenditu 3. wikipedia bat sortzea eta batean edo bestean (edo bietan) ari dira. "oc" vs "cat" aipatzen duzu eta neuk hauxe diot: wp "valentziarrik" ez dago, zorionez. Perpinyàtik Elxera wp bakarra dute (kasu honetan HIZKUNTZ bakarrarentzat) eta askok Corunhatik Algarvera (eta Porto Alegrera) bakarra -oso potentea gainera, berdin software librearen munduan- baliatzen dute (kasu honetan DIASISTEMA bakarrarentzat). Hau da, alvarinho edan edo albariño edan mozkorraldi berbera harrapatuko duzu.
- Hala ere konparazioa ulertzen dut helburu-motibazio gisa; neuk ikusten ditut bi egokiagoak: galesera (antzeko biztanleria-normalizazio maila-hiztun kopurua; 25800 artikulu) eta esloveniera (antzeko biztanleria-normalizatuta-ia denak hiztunak; 112000). Biekiko ondo ari gara (ejem, batez ere "zarete", neu ia atzo goizekoa naiz kar-kar).--Adrar
- Txokoa ere ez da foro bat, beraz eztabaidaren azken zati hau moztuko nuke... beno, nahi baduzue. Agian guzti hau interesgarriagoa litzateke aipatu diren kontzeptuetako artikuluetan aipatzea eta bertan eztabaidatzea, ikusten denez gaia menperatzen duenik badago hemen. Erronka jarri du Euskaldunak mahai gainean eta nik uste heldu behar diogula. Kalitatea eta kantitatea ez daude kontrajarriak. Izan ere artikulu asko egin baditugu azken aldi honetan (batez ere lankide batzuen lan nekaezina dela eta) kalitatea ez da gehiegi jaitsi: 12,25 edizio artikulutik 11,88ra. Baina edizio asko eta asko egin dira eta artikulu laburrenak orain ez dira lehen bezain laburrak; milaka artikulu geografiko sortu ditugu baina jada ez dira lehen bezala, bere txantiloia, bere datuak eta bere geolokalizazioa dute. Hau da, uste dut artikulu berri asko sortzearekin batera artikulu berri "masibo" horien kalitatea lehenengoa baino handiagoa dela. Begiratu besterik ez dago Kataluniako hainbat herriren artikuluak eta Zaragozako probintziakoak. Diferentzia dago, eta nabarmena da. Artikulu asko izateak jende gehiago ere hurbiltzen du, badira haibnat proiektu ikusi dutenak entziklopedia honi laguntzeko erarik hoberena euren edukiak askatzea dela (ikus azpian Argiaren kasua, adibidez). Nire ustez aurten gainditu ahal dugu Galizierazko Wikipedia, baita, noski Haitierazkoa (hau nire ustez otsailean gainditu dezakegu) eta agian indar pixka bat eginez Hindierazkoa, honek sekulako gorakada izan zuelako baina gero gure erritmoa baino apalago baitabiltza.
- Erronka beraz argia da: artikulu berri asko sortu behar ditugu, baina kalitatea indartu behar dugu. Sortzen ditugun artikulu zerrenda masibo horiek ere hornitu behar ditugu, itxura landu... gogoratzen dut 40.000ra iritsi ginenean ingelerazko wikipediako azalean lotura bat jartzea eskatu geniela. Batzuek esaten zuten artikulu asko zirriborroak zirela, eta ez zen gezurra. Baina azkenean esan zutena zera zen: ausazko artikuluak ikusita zirriborroak direnak ere irudi eta txantiloi batekin daude, ez da dena geografia artikulu, gai batzuk ondo landuta daude eta, garrantzitsuena, komunitatea bada. Hori da nire ustez kalitatezko Wikipedia bat lortzeko bidea. Animo! -Theklan · ezt · @ 11:50, 23 Urtarrila 2010 (UTC)
Orduan, Kalitatearen Hamabostaldia otsailaren bigarren astean? Momentuz, baizkoa Theklan, Assar, Adrar, Orereta eta Joxemai lankideek. --Orereta (erantzunak) 08:35, 25 Urtarrila 2010 (UTC)
- Nire aldetik ere baiezkoa.--An13sa ✎ 15:06, 25 Urtarrila 2010 (UTC)
- Argi geratu ez bada, ni ere ados. --Inorbez • (erantzunak hemen) 15:17, 25 Urtarrila 2010 (UTC)
Adrar, ziur nago "alvarinho" eta "albariño" edanda mozkor berbera hartzen duzula, "whisky" ("uisge beatha") eta "whiskey" ("uisce beatha") hartzerakoan bezala. Horrek ez du esan nahi Eskoziako gaelerazko hiztunek Irlanderako Wikipedian idatzi behar dutenik, ustez biek iturburu berbera izanik Eskoziako gaelera baino Irlandera zeltiar hikuntza "garbiagoa" delako. Nere iritziz Eskoziako gaelera Eskoziako gaelerazko Wikipedian defendatzen da, galiziera Galizierazko Wikipedian, izan ere Galiziera eta Portugesaren artean nahiz Eskoziako gaelera edo Irlanderaren artean grafiaz gain hikuntza ezberdinak bilakatzen dituzten beste hainbat ezaugarri dauzkate: gramatika, hiztegia, ahoskera, doinua... Halere bai, hobe eztabaida hau utzi edo beste nonbait jarraitzea. Euskalduna • (erantzunak hemen) 19:00, 2010ko urtarrilaren 25a (UTC)
- Baina kontua ez da hori. Galiziera galiziera dela denek defendatzen dute. Kontua -eztabaida- idaztaraua da. Sektore erreintegrazionistentzat (AGAL, esaterako) normatiba estandarra, ofiziala, gaztelaniari lotua dago galizieraren berezko ezaugarriei baino. Sekulako gatazka dago Galizian honi buruz; hortaz, ez dugu hori hemen konponduko. Bestetik, Theklanek arrazoia, du, eta hau foro bat ez denez, saiatuko naiz koherentea izaten... :-) --Orereta (erantzunak) 15:01, 27 Urtarrila 2010 (UTC)
- Orereta, amaitzeko nere ikuspuntua laburtuko dizut: Benetan pena merezi al du oraindik Galizian gehiengo batek onartu edo adostu ez duen idaztarau edo grafia bat defendatzearren hizkuntza bateko hiztunak zatikatu edo hizkuntza horretako Wikipedia ahultzea eta beste hizkuntza bateko Wikipedia bat indartzeak? Nire iritziz ez, Galiziera denek defendatzen badute, grafia hori adostu, ofizializatu edota gehiengo batek onartu arte denek batera gaur egungo grafia ofizialarekin Galizierazko Wikipedian idatzi beharko lukete, nere ustez edozein grafiaren gainetik hizkuntza beraren biziraupena eta eguneroko erabilpena baitago. Nik uste galizarrek guk garai batean Euskara Batuarekin izan genituen liskarrak bizitzen ari direla.-Euskalduna (esaidak hemen) 20:44, 2010ko urtarrilaren 27a (UTC)
Erretiratuta nengoen baina...EHtik eman ditzakegun iritziez gain Galizian arau reintegracionistaren normaltasuna ikusteko lotura batzuk: Novas da Galiza, faq do reintegracionismo, Portal Galego da Língua, artikulu hau eta bereziki Manual de Iniciaçom à Língua Galega, ulergarri eta pedagogikoa. "Zatikatzea" eta asimilazioa ekiditen duelakoan defenditzen dute gero eta gehiagok; sektore kontzienteez ari naiz, axolagabeak -inkestek diote- gaztelaniara pasatzen ari dira. "Lusismo" hitzaren kontrakoa "isolacionismo" izan daitekeela gogoratu. Ameeen...eta kalitatearen hamabostaldiari baietz!!--Adrar
Orrialde bat sortu dut Wikipediaren Kalitate Hamabostaldi hori koordinatu eta ideiak eman ahal izateko: Wikipedia:2010eko_kalitatearen_hamabostaldia -Theklan · ezt · @ 20:35, 30 Urtarrila 2010 (UTC)
Argiaren multimedia kanala CC-BY-SA lizentziapean
aldatuHemen esan dute. Testuak ez dituzte oraindik liberatu, baina pixkanaka-pixkanaka... --Assar; (erantzun hemen) 12:38, 22 Urtarrila 2010 (UTC)
Horrek zer esan nahi du? Adibidez, orrialde honetako artikuluak hitzez-hitz libreki kopiatu daitezkela Wikipediako artikuluak osatzeko? --Euskalduna 19:43, 2010ko urtarrilaren 22a (UTC)
- Nik ulertzen dut baietz. Lege oharrean esaten da "Multimedia kanalean eta blogetan dauden ARGIAk sortutako edukiak", beraz, kanalean dagoen guztia dela ulertzen da.--Unai (esan) 19:10, 22 Urtarrila 2010 (UTC)
Eskerrik asko erantzun eta zalantza argitzeagatik, Unai. --Euskalduna 20:53, 2010ko urtarrilaren 22a (UTC)
Kataluniako udalerriak
aldatuTarragonako probintziako udalerri guztiek badute infotaula. Ia hurrengo astean zehar gainontzeko probintzien infotaula jartzen den. Ia "kalitatezko aste" horren data zehatza zehazten den, egin beharrekoak edo proposamenak argi izateko. Zariquiegui 21:22, 24 Urtarrila 2010 (UTC)
Bizitzaren Zuhaitza Wikiproiektua
aldatuKaixo! Azken egun hauetan bueltak ematen egon naiz agian Wikiproiektu berri bat behar dugula (eta nik horretan lan egin nahi dudala, noski!). Kontua da milaka artikulu egin ditugula leku izenen inguruan, eta hori ondo dago, baina badago beste esparru bat non artikulu txukun nahiko sor daitezkeen: bizitzaren zuhaitza. Hau da, animaliak, bakterioak, landareak, onddoak... eta orohar izaki bizidun guztiak. Bota dut email bat UEUren natur-zientzietako posta-zerrendan, baina interesgarria litzateke jakitea ea hemen norbaitek ere ikusten duen ondo horrelako zerbait egitea, lana hartuko dudanez Wikiproiektuaren orrialdean gehiago sakontzeko edo ez. -Theklan · ezt · @ 11:51, 25 Urtarrila 2010 (UTC)
- Beno, nik sortu dut, eta orain edukiz jantzi beharko dugu! Wikiproiektu:Bizitzaren_Zuhaitza. -Theklan · ezt · @ 12:37, 25 Urtarrila 2010 (UTC)
- Joder (barkatu) Theklan! Zure hurrengo Wikiproektua: Unibertsoa (orokorrean) :-) Ez, benetan, ideia ona. Nik ahal dudana egingo dut baina ez naiz izena ematen ausartzen, baliteke pintxatzea. Gainera oraintxe bertan erreferentzien kontua arteztu nahi dut. Ea kalitatearen hamabostaldirako. Ikusi duzu youtuben dagoen dokumentala? Amazing David Attenborough. Esandakoa, egingo dudala ahal dudana (guztiok bezala). --Inorbez • (erantzunak hemen) 15:13, 25 Urtarrila 2010 (UTC)
Kategoria berria
aldatuKaixo aspalditik beste Wikipedietan ikusi dudan kategoria mota bat gure Wikipedian sartzea erabaki dut. Kategoria honek beste hizkuntzetan nabarmendutako artikuluei eragiten die ({{NA lotura}}
txantiloia duten artikuluak) hau da, interwiki batean izartxo bat ikusten baduzu, hizkuntza horretako Wikipedian nabarmendutako artikulua dena esan nahi du.
Kategoria horien adibide bat Kategoria:Ca.wikipedian nabarmendutako artikuluak da. Kategoria horiek ezkutukoak dira eta ez dira kategoria arruntekin batera azalduko. Era honetan beste Wikipedian nabarmendutako artikuluak ikustea errazago izango zaigu.
Ez dakit ondo azaldu naizen eta adibide bat ikusteko Eskozia artikulua. Galderarik baduzue galdetu lasai.--An13sa ✎ 16:14, 25 Urtarrila 2010 (UTC)
- Ederki dago. Nere buruari egin diodan erronka pertsonala nabarmenduko kategorian Eskoziari Galesek jarraitzea da. Hasi hadi izartxoak prestatzen :P --Euskalduna 20:42, 2010ko urtarrilaren 25a (UTC)
Erreferentziak egiteko txantiloia
aldatuGure lagun batek esango lukeen bezala, "me llena de orgullo y satisfacción...". Bueno. Esatera noana denok ezagutu beharko genuela uste dudanez hemen jarriko dut mezua. Hau telebistako iragarkia izango balitz "POR SOLO!" eta "DESDE!" bezalako mezuak ikusiko zenituzkete ;-) Lasai, ez nator ezer saltzera.
Esan dezaket Erreferentzia txantiloiak alfa fasea utzi eta betan sartu dela. Eta zuei beta-tester lanak egitea eskatzen dizuet. Lotura jarraitzen baduzue, hainbat adibide ikusi ahal izango dituzue. Nik uste momentuz, eta hasteko, nahikoa dela. Noski, azalpen hobe eta zehatzagoak ematen ahaleginduko nahiz denborarekin.
Zer da txantiloi honek eskaintzen duena? Erreferentziak automatikoki jartzen dituela uste baduzue berri txar bat dut zuentzat. Baina baditu abantailak. Laburbilduz, erreferentziak modu antolatu, koherente eta erraz batean emateko eta ikusteko balio du. Batez ere ikusteko edo presentatzeko. Izan ere, gutako zenbatek dakigu liburuen izenburuak letra etzana, azpimarratuta, letra lodiz edo dena batera adierazi behar diren? Ba honekin ez dago arazorik berak ematen baitio formatua (Harvar erara orokorrean) eta gu datuak sartzeaz bakarrik arduratu behar gara.
Ba hori. Txantiloia erabiltzen hasi zaitezketela. Funtzionamenduaren inguruan ezin daiteke egin gauza askorik baina agian parametro baten izena aldatu, eta orokorrean, apur bat euskaratu daiteke. Mesedez, idatzi zuen dudak, proposamenak, aurkituko dituzuen akatsak (ziur)... txantiloiaren eztabaida orrian. Aprobetxatu orain, ia ez baita artikuluetan erabiltzen eta aldaketak, behar izatekotan, erraz egin daitezke.
Ea dena prest dagoen kalitatearen hamabostaldi horretarako. Badakizue txantiloia erabiltzen hasi zaitezketela? ;-) --Inorbez • (erantzunak hemen) 17:27, 25 Urtarrila 2010 (UTC)
- Eta beste gauza bat. Adibideetan ingelesezkoan dituztenak jarri ditut. Gustatuko litzaidake hurbilago jauzten zaizkigun egileen adibideak jartzea, baina horretarako sortu egin behar dira. Ea zuek egiten dituzuenetako batzuk azalpenak emateko balio duten. Ni ere banabil eh. --Inorbez • (erantzunak hemen) 17:32, 25 Urtarrila 2010 (UTC)
- Helio artikuluan lanean aritu naiz "ukitu" daitekeen adibide bat izateko. Atzo hasi nintzen lanean bertan ingelesezko artikuluaren itzulpen bat delako eta erreferentziak jartzeko aukerak ikaragarriak zirelako. Ikus dezakezue 50.789 byte zituela hasi aurretik eta orain 72.918 byte. Hori erreferentziak literalki kopiatzearekin bakarrik (eta euskaratu). Beraz, kalitatearen hamabostaldirako lan polita da hau: alde batetik artikuluen tamaina handitu eta bestetik datuen iturriak jarriz sinesgarritasuna lortu. Hori bai, artikulu egun ratioa...
- Bestalde ez nuke hemen jarritako mezua ahaztea nahi. Mesedez, administratzaile batek egin beharreko lana da. --Inorbez • (erantzunak hemen) 18:08, 26 Urtarrila 2010 (UTC)
Gauza gehiago erreferentzien inguruan. Orain urdinez nabarmentzen dira klikatzerakoan nabigazioa ikaragarri hobetuz eta zutabe bitan banatzean ere letra tamaina apur bat gutxitzen du (%90). Helio artikuluan adibide on bat jartzen ahalegindu nahiz. Oraindik hobetu edo egin beharrekoa hau da nire iritziz:
- PDF batera lotzen duten helbideen ikonoa aldatu. Momentu honetan orri antzeko bat agertzen da eta posible da aldatzea. Gorago esandako helio artikuluaren erreferentzien atala eta ingelesezkoarena alderatzen badituzue konturatuko zarete zer esan nahi dudan. Aldaketa egiteko jarraitu beharreko pausoak hemen jarri ditut baina administratzaile batek egin beharko luke.
- Erreferentzia berdineko zenbaki indizearen ordez alfabetikoa erakutsi. Ez dakidanez ongi azaltzen eskatuko dizuet esandako adibideetan (euskara eta ingelesezkoa) gure 2.a eta beraien 3.a begiratzea. Ikus daitekeenez, euskarazkoan 2,0 2,1 2,2 2,3... agertzen den bitartean ingelesezkoan a b c d e... agertzen da. Saiatu naizen arren ez dakit nola egin daitekeen hori. Ea zuek zerbait dakizuen.
- Gure artikulu guztietatik {{reflist}} kendu (bot-en laguntzarekin) eta {{erreferentzia zerrenda}} jarri. Nahiz eta reflist birzuzentzen egon asko dira hau dutenak (500 baino gehiago). Nire proposamena guztietan {{erreferentzia zerrenda}} jartzea (bot-en laguntzarekin, berriz ere) eta gero Txantiloi:Reflist ezabatzea da.
- Ingelesezko Wikipedian duten bezala,
<references/>
ordez {{erreferentzia zerrenda}} jarri. Hau ere bot-ek egin beharreko lana. Arrazoia: erreferentziak bistaratzeko modu arruntak ez die inolako formaturik ematen; {{erreferentzia zerrenda}} erabilita ordea, erreferentziak letra tamaina txikiagoarekin agertuko lirateke eta zutabeetan antolatzeko aukera izango genuke.
Eta uste dut gaur amesgaiztoak izango ditudala erreferentziekin. --Inorbez • (erantzunak hemen) 23:25, 26 Urtarrila 2010 (UTC)
- Lehenengo eta behin zorionak. Sekulako lana egin duzu honekin. Bigarrenik, lasai, arazoak beti daude baina joango gara hobetzen. Azken eskari hauen inguruan:
- Lehenengoa uste dut egin duela jada An13sak. Ez baduzu ikusten berriztu katxea (ctrl+f5 Firefoxen).
- Ideiarik ez hori nola egin daitekeen. Baliteke commons.css horretan ere izatea, edo beste lekuren batean. Hoberena bertako eztabaida teknikoan galdetzea litzateke, baina ez dut uste oso gaizki geratzen denik 2,0, 2,1 eta horrelakoak.
- Egiten nabil jada
{{reflist}}
kentzearena eta<references/>
aldatzearena. Nire bota ez dabil oso ondo, beraz saiatuko naiz ikusten zelan doan.
- -Theklan · ezt · @ 23:37, 26 Urtarrila 2010 (UTC)
- An13sak asko lagundu dit baina ez horretan. PDF ikonoa aldatu nahi bada (nik bai) gehitu beharrekoa hau litzateke:
/* CSS hautatzaile hauek suportatzen dituen nabigatzaileetan (Mozilla eta Opera bezalakoak) PDF fitxategietarako kanpo loturako ikonoa Adobe ikono batera aldatzen du. */ #content a[href$=".pdf"].external, #content a[href*=".pdf?"].external, #content a[href*=".pdf#"].external, #content a[href$=".PDF"].external, #content a[href*=".PDF?"].external, #content a[href*=".PDF#"].external, #mw_content a[href$=".pdf"].external, #mw_content a[href*=".pdf?"].external, #mw_content a[href*=".pdf#"].external, #mw_content a[href$=".PDF"].external, #mw_content a[href*=".PDF?"].external, #mw_content a[href*=".PDF#"].external { background: url("http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/2/23/Icons-mini-file_acrobat.gif") center right no-repeat; padding-right: 16px; } /* PDFlotura klasea erabiltzen den den leku guztietan (Txantiloi:PDFlotura-ran gehienbat) PDF fitxategietarako kanpo loturako ikonoa Adobe ikono batera aldatzen du. IE-en ere funtzionatzen du, goikoak ez bezala. */ #content span.PDFlink a, #mw_content span.PDFlink a { background: url("http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/2/23/Icons-mini-file_acrobat.gif") center right no-repeat; padding-right: 17px; }
- Ikusi duzu ez zela nire arazoa bakarrik (Ktrl + saguaren gurpilarena diot), kodea guztiz idatzi gabe zegoen! :-) --Inorbez • (erantzunak hemen) 23:45, 26 Urtarrila 2010 (UTC)
- Primeran. Lan bat gutxiago. --Inorbez • (erantzunak hemen) 23:49, 26 Urtarrila 2010 (UTC)
- Bota gaizki nuen eta bertsio berria jaitsi dut. Dagoeneko ondo doa dena eta badirudi aldaketak ere ondo egiten dagoela. Beraz utziko dut gau osoa egiten (orain arte arazorik eman ez badu logikoena litzateke hemendik aurrera ere ez ematea). Alcn dago oraindik, eta orden alfabetikoan da. -Theklan · ezt · @ 00:30, 27 Urtarrila 2010 (UTC)
- Primeran. Lan bat gutxiago. --Inorbez • (erantzunak hemen) 23:49, 26 Urtarrila 2010 (UTC)
Norbaitek botarekin lanean jarraitu nahi badu nireak editatu duen azkenekoa ordena alfabetikoan Usurbil izan da. -Theklan · ezt · @ 08:02, 27 Urtarrila 2010 (UTC)
- Mezu bat jarriko du Wikipedia:Bot-ak/Eskaerak-en. --Inorbez • (erantzunak hemen) 08:19, 27 Urtarrila 2010 (UTC)
Norbaitek Javascript kontrolatzen badu botoi bat sor dezake nahi duenak instalatu eta erreferentzia txantiloia errazago sartzeko. Norbaitek ba al daki Javascript? -Theklan · ezt · @ 14:57, 27 Urtarrila 2010 (UTC)
- Nik ez, baina Edittols-en oso erraza da botoi bat gehitzea. Zein da gehitu behar dena?Unai (esan) 15:36, 27 Urtarrila 2010 (UTC)
- Ez dut ezagutzen. Ideia litzateke
{{erreferentzia}}
txertatzeko botoi bat sortzea, esparru ezberdinak betetzeko aukera ematen duena. -Theklan · ezt · @ 16:26, 27 Urtarrila 2010 (UTC)
- Ez dut ezagutzen. Ideia litzateke
Bota aldaketa kosmetikoak egiten
aldatuKaixo! Egun hauetan trukoa hartu diot botari eta horregatik tresna berri bat frogatzeari ekin diot (berria niretzat). Cosmetic changes deitzen da eta aldaketa txikiak egiten dizkie artikuluei, gauzak politago edo utziz. Espazioak gehitzen dituz zerrenden aurrean eta horrelakoak. Berez lanean dago, baina zerbait arraroa egiten duela aurkitzen baduzue esan, mesedez. Nik ere begiratzen dut, baina guztia ere ezin kontrolatu. -Theklan · ezt · @ 14:15, 30 Urtarrila 2010 (UTC)
Iparraldeko udalerrien izen elebidunak Commons-en
aldatuKaixo. Hemen ari gara eztabaidatzen. Besterik gabe, jakin dezazuen.--Unai (esan) 20:07, 24 Urtarrila 2010 (UTC)
- Hemen eztabaidatzen ari garen bitartean frantximant integral honek beste eztabaida-gune bat unilateralki amaitutzat jo eta hemen estatu-kolpea eman du. Zer edo zer egin beharra dago, zer pentsatzen duzue? --Adrar
- Nik ere zuen kausa horretan nere "zatia" jarri dut. Baina "On Kixote Erroten aurka borrokatzen zen moduan" ez ote ari garen iruditzen zait: "Monsieur Croassant" gure "aixkidia" gai horri dagokionez egoskorra baita. --Euskalduna 20:25, 2010ko urtarrilaren 30a (UTC)
Neuk ere idatzi dut bai Donibane Garaziko kasuan bai Donaixti-Ibarren. Patetikoena da croquantak erreboltariak zirela! Morroi hau aktiboa izango da (hainbeste aldaketa egiteko beta badu Académie Françaiseko soldatapekoa izan behar) baina ez da administratzaile edo dena delako ezer, ezta? Orduan ezin zaio halakorik permititu. Nik uste dut orohar commons-en oraindik irizpideak finkatu gabe daudela, jendeak (eta noski batez ere hizkuntza harropuztuetakoak gehiago) izugarrizko bizioa duela wikipedia elebakarretako dinamikak commonsen ezartzeko. Guri kategoria elebidun bat proposatzeko "ideologizatu" deitzen digute eta bien bitartean NBEko kide betodun baten moduan aritzen dira, erabakiak guztiontzat hartzen. Eutsi behar zaio erronkari, hau ez da instituzio bat baizik eta norbanakoen talde handi bat eta berdintasun kontzeptua soilik apurtzen da nagusikeriak jotako wiki-sarkozyak agertzen direnean. Eta gogoratzen dut "irabazita" ditugula aldaketa batzuk, gutxienez txoropote orokorra argitzen den bitartean molesta ditzagun, argumentu sendoekin betiere.--Adrar 20:56, 30 Urtarrila 2010 (UTC)
- Ondo zabiltzate. Nik nere Hello, my name is Inorbezekin ezin dut ezer egin baina nabaritzen da argumentu kaxkarrekin dabiltzala. --Inorbez • (erantzunak hemen) 17:44, 31 Urtarrila 2010 (UTC)
- Ondo genbiltzan baina orain txarto gabiltza: ikus Village plump; Donibane Garazin eztabaida teknikoa galdu duenean Krokantiak beste auzora saltatu du. Orain zer egin daiteke? Funtsean, "Havang" hori izan ezik frantsesak baino ez daude. Bestalde morroiak Angelukoa aldatu izana hortxe geratu da, ez politesse ez oxtiax. Orain taktika zein?--Adrar 15:51, 2010ko otsailaren 1a (UTC)
- Ezin daiteke botazio antzekora eraman, galduta geundeke kopuru aldetik. Nire ingelesik onenean zerbait esango dut. --Inorbez • (erantzunak hemen) 15:57, 1 Otsaila 2010 (UTC)
- Agian isilik geratzea hobe nuke; ezin dut testu dezente bat eratu. Dena den, ondorengoa aurkitu dut. Badirudi beste honen artxiboa dela. Frantses bat hizkuntza aniztasuna eskatzen. Ez dakit nolabait erabili daitekeen. Saiatuko naiz zerbait konkretuagoa bilatzen, frantsesek ere bere garaian izango baitzituzten arazoak. --Inorbez • (erantzunak hemen) 16:37, 1 Otsaila 2010 (UTC)
- Ezin daiteke botazio antzekora eraman, galduta geundeke kopuru aldetik. Nire ingelesik onenean zerbait esango dut. --Inorbez • (erantzunak hemen) 15:57, 1 Otsaila 2010 (UTC)
Arrasateko Ekitaldia
aldatuKaixo! Ostegun honetan, hilak 28, Wikipediari buruzko ekitaldia izango da Arrasaten. Bertan wikipedia zer den azaltzeaz gain 50.000 artikuluak ospatzeko ekitalditxoa egin nahi da prentsa aurrean. Nor apuntatzen da?
- Arratsaldeko 6etatik 8etara arte Kulturateko areto nagusian izango da. Ni agertuko naiz, ziur asko.--Unai (esan) 12:18, 25 Urtarrila 2010 (UTC)
- Nork antolatua da ekitaldi hori? Ekitaldiaren zer-nolakoei buruzko xehetasun gehiagorik ba al daukazu?--Belkoainpe 12:53, 27 Urtarrila 2010 (UTC)
Azkenean zer moduz joan zen. Informaziorik? --Orereta (erantzunak) 17:00, 29 Urtarrila 2010 (UTC)
Hasi dugu urte berria
aldatuUrte berria hasi da , 50.000 artikulura iritsi gara eta aurreko urtean egiteke utzi genituen gauzei heldu beharko genieke.
- Administratzaile berrien bozketa eta izendapena
- Azal berria izatearen edo aldatzearen inguruko bozketa
- Theklanek proposatutako kategorien ordenatze berria
--An13sa ✎ 11:20, 1 Urtarrila 2010 (UTC)
- Bertze gauza bat utzi genuen zintzilik iaz: prentsaurreko bat (50.000 artikulu dela eta) euskarazko wikipediaren garapena azaltzeko. Baten batek komunikabidei ohartxo bat pasatzeko aipatu bazuen ere, ene ustez eraginkorragoa izanen litzateke aipatutako prentsaurrekoa, oihartzun handiagoa izango baitu. Honen haritik, erran behar da euskarazko wikipedia -orokorrean- oso ezezaguna dela oraindik ere, eta aprobetxatu behar direla aukerak (50.000 artikuluarena, adibidez) sustapena pittin bat egiteko. Hor dugu katalanen eredua, haiek sortu dute "Wikipediaren lagunak" taldea ("Amics de la Viquipèdia"), eta hainbat ekitaldi, hitzaldi eta mahai-inguru antolatzen dute. Prentsaurrekoa, ene ustez, arras interesgarria da wikipediari publizitate pixka bat egiteko.Bestalde, prentsaurrekoarekin batera, edo bertze egun batean akaso, afaritxo bat egin genezake 50.000 artikuluena ospatzeko. Theklanek Bilboko Kafe Antzokia aipatu zuen wikifarra bat egiteko, neri ez zait gaizki iruditzen, zer pentsatzen duzue zuek?? Josu 17:12, 7 Urtarrila 2010 (UTC)
- Hau pixka bat mugitzen egon gara eta gonbidapen bat dugu Arrasateko Gazte Bulegotik. Bertan hilabetean behin interneteko gai bati buruzko hitzaldi/ikastaroak ematen dituzte eta proposatu digute urtarrilaren 28an Wikipedia izatea gaia. Bertan ekitalditxo bat, prentsari begira egingo litzateke, azalpen txiki bat eta gero, nahi baduzu, Arrasaten bertan afari bat egin dezakegu, ezta? -Theklan · ezt · @ 10:19, 18 Urtarrila 2010 (UTC)
Trebiñu
aldatuUrte berri on guztiei! Aldaketa batzuk egin ditut Txantiloi:Ŧxn. Nahiko korapilotsua da dena, baina azkenean emaitza ezin hobea da. Kontua da orain 3 mapa ezberdinetan kokatu ahal dela puntua informazio minimoarekin. Hau da, koordenatuak jarrita Euskal Herriko mapan (orain arte bezala) eta herrialdekoan agertuko da. Horretarako beharrezkoa da probintzia = eremua betetzea (orain arte gehienetan hau hutsik dago). Gainera udalerriaren mapa baldin badago (adibidez Hernani, Gasteiz edo Getxon) hirugarren mapa bat ere agertuko da behealdean, udalerrian puntua kokatuz eta, garrantzitsuena, beste bi mapen tamainua aldatuko da.
Arazo bat dago, ordea. Trebiñuko udalerrietan probintzia Araba jartzen badugu berez errealitatea faltsutzen gabiltza. Ez badugu ezer jartzen EH jarriko du, baina Araba jartzen badugu Txantiloi:Araba agertuko da eta Arabako mapan puntua. Burgos jartzen badugu ez dugu ezer lortuko, ez baitut horretarako prestatu. Beraz bururatzen zaizkidan soluzioak hauek dira:
- Ezer ez egitea eta probintziako maparik gabe uztea.
- Trebiñu jarriz gero Arabako mapa agertzea baina goian Araba ordez Trebiñu jartzea
- Araba jartzea eta dena sinpleago egitea.
Zer deritzozue? -Theklan · ezt · @ 19:54, 1 Urtarrila 2010 (UTC)
- Trebiñu Araba da!!!!! Zorionak mapen aldaketagatik! Oso ondo dago!--Unai (esan) 20:03, 1 Urtarrila 2010 (UTC)
- Zorionak auzoen infotaulako mapengatik, adibidez Lazkaomendi. Oso lan fina. -Euskalduna · esaidak hemen 00:52, 2010ko urtarrilaren 2a (UTC)
- probintzia=Araba -> Arrieta (Trebiñu). Hor ez da esaten Arrieta legez Araban dagoenik, egiten dena da Arrieta Arabako mapa baten gainean kokatu. Ikuspuntu legaletik auzo horiek Burgosekoak direla adierazi nahi izanez gero, agian probintzia2 dei daitekeen beste eremu bat sar daiteke infotaulan eta hor sartu "Burgos". --Assar; (erantzun hemen) 08:08, 5 Urtarrila 2010 (UTC)
- Ikusi nola utzi dudan Arrieta (Trebiñu). Zer iruditzen?--Assar; (erantzun hemen) 08:16, 5 Urtarrila 2010 (UTC)
- probintzia=Araba -> Arrieta (Trebiñu). Hor ez da esaten Arrieta legez Araban dagoenik, egiten dena da Arrieta Arabako mapa baten gainean kokatu. Ikuspuntu legaletik auzo horiek Burgosekoak direla adierazi nahi izanez gero, agian probintzia2 dei daitekeen beste eremu bat sar daiteke infotaulan eta hor sartu "Burgos". --Assar; (erantzun hemen) 08:08, 5 Urtarrila 2010 (UTC)
- Zorionak auzoen infotaulako mapengatik, adibidez Lazkaomendi. Oso lan fina. -Euskalduna · esaidak hemen 00:52, 2010ko urtarrilaren 2a (UTC)
Niri ondo iruditzen zait, Assar.Unai (esan) 09:34, 5 Urtarrila 2010 (UTC)
Gaztela eta Leon aipatzea ezinbestekoa da, nire ustez. Hortaz, Assarren proposamena ondo iruditzen zait. --Orereta (erantzunak) 21:04, 5 Urtarrila 2010 (UTC)
Udalerrien izendapena
aldatuAlacant, Valentzia eta Castellóko probintzietako udalerriak ez dakit nola izendatu behar diren. Udalerri batzuek izen ofizial bakarra valentzieraz dute eta beste askok elebidunez. Adibidez, Huescako hainbat udalerrietan (Gistáin-Chistén) elebietan jarri dugu. Zer egingo dut izena valentzieraz jarri ala ofiziala den kasuetan elebidunez?--An13sa ✎ 12:09, 16 Urtarrila 2010 (UTC)
- Euskaltzaindiak besterik esaten ez badu, ni izen ofizialaren aldekoa naiz, bertako hizkuntzaren izenarekin birzuzenketa orria eginez. Bestela, hizkuntz bat baino gehiago dituzten herriekin nahaspila hutsa sortuko dugu: adibidez, Vielha e Mijaran okzitanieraz Vielha e Mijaran, katalunieraz Vielha-Mitg-Aran eta gaztelaniaz Viella Mitg Arán da. -- Marklar 12:56, 16 Urtarrila 2010 (UTC)
- Euskaltzaindiak araututako Valentziako udalerrietan, nik dakidala katalanezko -jatorrizko- izena hobesten da: Castelló eta alacant etortzen zaizkit burura (bi hiri horien izenen forma ofiziala elebiduna izan arren: Castelló de la Plana/Castellón de la Plana eta Alacant/Alicante). Valentzia hiriburuko kasua beste bat da. Hortaz, niri aukera bat iruditzen zait Valentziako katalan-hiztun eskualdeetako udalerrien izenak katalanez jartzea, nahiz eta kasu batzuetan/askotan izen ofiziala elebiduna izan. Hortaz, La Vila Joiosa soilik. Hala ere, aukera honek ere arazo bat dakar: zer egin katalan-hiztunak ez diren udalerrien kasuan... Ademuzen kasuan, adibidez, gaztelaniazko -jatorrizko- forma erabiltzen dugu. --Orereta (erantzunak) 13:33, 16 Urtarrila 2010 (UTC)
euskaltzainak euskal hizkuntzalarien barnean?
aldatuKategoria:Euskaltzainak kategoria Kategoria:Euskal hizkuntzalariak delakoaren barnean sartuko al zenukete?16:03, 22 Urtarrila 2010 (UTC)Joxemai
- Nik ez nuke sartuko, euskaltzain guztiak ez batitira hizkuntzalariak izan, nik uste. --Orereta (erantzunak) 16:41, 22 Urtarrila 2010 (UTC)
Dentsitate kalkulagailua eta FORMATNUM
aldatuKaixo! Egun hauetan dentsitate kalkulagailuarekin gabiltza. Oso erreminta ona da, biztanleria datuak gaurkotuta bestea ematen duelako automatikoki. Arazoa da kalkulagailuak sistema amerikarra baino ez duela ulertzen eta, bertan, , erabili behar da . ordez (eta alderantziz). Datuak ondo ateratzeko formatnum: erabiltzen da, adibidez horrela:
{{formatnum:123456789.01}} 123.456.789,01
Baina hau lehenago erabiltzen badugu ezin du ondo kalkulatu dentsitatea. Horregatik Bizkaiko udalerri infotaulan zegoen bezala emaitzak ondo ematen zituen, bertan egiten zuelako kalkulua eta ez beste txantiloi batean. Orain arazoa zera da: formatnum hori txantiloian txertatzen badugu eta helburuko txantiloian berriro ere baldin badago honakoa egiten du:
{{formatnum:{{formatnum:123456789.01}}}} Eta emaitza honakoa da: 123,456,789,01
Horregatik behin baino ez dugu jarri behar... Ez dakit nork aldatu zuen kalkulagailu guztia lehen zegoen eredutik, baina suposatzen dut An13sa izango zela... soluziorik ba al duzu? Aldatu zenuen leku guztiak gogoratzen? -Theklan · ezt · @ 00:54, 4 Urtarrila 2010 (UTC)
- Bi hauetan bakarrik aldatu nuen [1] eta [2].--An13sa ✎ 10:06, 4 Urtarrila 2010 (UTC)
Wikisource txantiloia
aldatuJosé Ignacio Munilla apezpikuaren orrian wikisource txantiloia gaineratu dut, wikisourcen sartu dudan apaizen agirirako lotura (Munilla apezpikuaren aurkako Gipuzkoako apaizen agiria) egiteko asmoz, baina txantiloia ez du lotzen eta gainera izenburu nahasiak erakusten ditu. Saiatu naiz konpontzen, baian ezin. Inork konpondu al dezake? 08:00, 12 Urtarrila 2010 (UTC)Joxemai
Apaizen agiria, jabetza publikokoa?
aldatuMunillaren aurkako agiria igo dut wikisourcera eta public domain ote den galdetu dute talk atalean. Legea begiratu dut eta anonimoa denez, apaizak ez baitira egileak sinatzaileak baizik, plazaratu duenari dagokio jabetza intelektuala eta nork plazaratu du? Apaiz horiek. Apaiz sinatzaileak dira orduan jabetza intelektualaren jabeak? Erretiratu behar da, beraz?11:53, 12 Urtarrila 2010 (UTC)Joxemai
- Sinatzailea egilea da beti, eta, kontrakoa esan ezean, copyright-a du apaizen agiriak. Publiko egin izanak ez du egile-eskubideak alde batera uzten, teorian. --Unai (esan) 11:58, 12 Urtarrila 2010 (UTC)
Antza, zirrikituren bat egon daiteke: http://wikilivres.info/wiki/Template:Manifesto --Unai (esan) 10:52, 14 Urtarrila 2010 (UTC)
- ba, bai, badago zirrikitu bat:
ley propiedad intelectual, texto refundido
Artículo 35. Utilización de las obras con ocasión de informaciones de actualidad y de las situadas en vías públicas. * Redacción según la Ley 5/1998, de 6 de marzo, de incorporación al Derecho español de la Directiva 96/9/CE, del Parlamento Europeo y del Consejo, de 11 de marzo de 1996, sobre la protección jurídica de las bases de datos
- 1. Cualquier obra susceptible de ser vista u oída con ocasión de informaciones sobre acontecimientos de la actualidad puede ser reproducida, distribuida y comunicada públicamente, si bien sólo en la medida que lo justifique dicha finalidad informativa.
- 2. Las obras situadas permanentemente en parques, calles, plazas u otras vías públicas pueden ser reproducidas, distribuidas y comunicadas libremente por medio de pinturas, dibujos, fotografías y procedimientos audiovisuales.
2.puntua ere interesgarria da, zeren kalean dauden logoen argazkiak eta erabil baitaitezke.13:29, 14 Urtarrila 2010 (UTC)Joxemai
Infotaulak eta dentsitatea
aldatuNoiz konponduko da infotaulen aldaketaren ondoren sortutako arazoa? Euskal Herriko udalerrien biztanleria eguneratu nahiko nuke, baina ez dut lana bi bider egin nahi... Zariquiegui 19:53, 13 Urtarrila 2010 (UTC)
- Saiatuko naiz oraintxe konpontzen... beno, edo gutxienez modu egokian jartzen. -Theklan · ezt · @ 19:57, 13 Urtarrila 2010 (UTC)
- Suposatzen da jada konponduta dagoela. Arazoa behin eta berriz zenbakiari formatua emateko eskatzen geniola zen. -Theklan · ezt · @ 20:07, 13 Urtarrila 2010 (UTC)
- Nola idatzi behar dira orain milakoak puntoarekin edo komarekin? Zenbaki guztiak batera? Edo nola? Zariquiegui 20:14, 13 Urtarrila 2010 (UTC)
- Suposatzen da jada konponduta dagoela. Arazoa behin eta berriz zenbakiari formatua emateko eskatzen geniola zen. -Theklan · ezt · @ 20:07, 13 Urtarrila 2010 (UTC)
irdui batekin arazoa
aldatuIrudi baten bigarren bertsio bat sartu dut commonsen, han ongi ateratzen da, baina wikipediara sartzean bertsio zaharra ateratzen da. Zer dela eta izan daiteke?09:48, 14 Urtarrila 2010 (UTC)Joxemai
Infotaulekin beste arazo bat
aldatuNahiz eta udalerri askok udalaren webgunea jarrita izan, ez da agertzen gero infotaulean. Zariquiegui 19:44, 16 Urtarrila 2010 (UTC)
Esaldiak, atsotizak edo dena delakoa
aldatuAgian zerbait galdu dut, baina, zergatik daude euskarazko wikipedian esaldiak, atsotizak edo dena delakoa? Adibidez: Beleak zozoari ipurbeltz, Ar mhaite leis féin a dheinneann an cat crónan... Ez al da existitzen Wikiquote/Wikiesanak horretarako? Ezinezkoa da artikulu bat egitea hauekin (orokorrean).
Bota begirada bat Esaldiak kategorian, gehienak Wikiquotera eraman eta ezabatu egin beharko lirateke eta (nire ustez). --Inorbez 19:36, 17 Urtarrila 2010 (UTC)
- Batzuk ikusi ditut eta latinezkoak mantenduko nituzke. Galerazko pare bat ere mantenduko nituzke (Tiocfaidh ar la, adibidez). Besteak zuzenean ezabatuko nituzke. -Theklan · ezt · @ 19:41, 17 Urtarrila 2010 (UTC)
- Bai, hori pentsatzen nengoen (gehienak irten zait baina ez da horrela, latinezko pila bat daude :-) Eslogan bezala ulertu daitezkeenak utzi (zuk esandakoa eta "Erin Go Bragh"). Kategoria:Euskarazko esaerak eta atsotitzak ere kenduko nuke, izena bera ere ez baita egokia. Agian denak "...hitzak eta esaldiak" balira hobe. --Inorbez 20:00, 17 Urtarrila 2010 (UTC)
Infotauladun udalerriak "Infotaula gabeko udalerriak" kategorian agertzen dira
aldatuA Teixeira esaterako, http://eu.wikipedia.org/wiki/Kategoria:Infotaula_gabeko_udalerriak kategorian agertzen da. Zariquiegui 10:21, 23 Urtarrila 2010 (UTC)
Film infotaula
aldatuGaldera bat: Zergatik ez da orri honetako http://eu.wikipedia.org/wiki/Hunger Hungerposter.jpg irudia film infotaulan kargatzen? Irudia hemen dago: http://en.wikipedia.org/wiki/File:Hungerposter.jpg Eta zer egin behar da agertzeko? Bide batez, ematen du "jatorrizko hizkuntza" lerroa ez dela Film infotauletan agertzen. --85.85.199.51 21:25, 2010 Urtarrila 24
- Posterrak ezin dira Euskarazko Wikipedian jarri, copyright-a dutelako. Ingelesezkoan irudien fair use delakoa erabiltzen dute, baina hemen horren aurka bozkatu genuen. Hizkuntzarena, jada konpondu dut.--Unai (esan) 21:07, 24 Urtarrila 2010 (UTC)
- Filmeen infotauletaz ari zaretenez. Ni irudiei buruzko gaian ezjakina nahiz eta zera jakin nahiko nuke: Adibidez, zergatik Katalanerazko edota Ingelerazko Wikipedian filma eta futbol talde askoren infotaulan fair use irudi, armarri edo argazkiak agertu eta Euskarazko edo Gaztelerazkoan ez da ezertxo ere agertzen? Zergatik Wikipedien estatistikak ikustean, Euskarazkoan igotako 2/3 irudi bakarrik eta gainontzeko Wikipedietan milaka eta milaka igotako irudi azaltzen dira? Zer nolako politika edo araudi du Euskal Wikipediak irudien erabilpen eta igoeren inguruan?--Euskalduna (esaidak hemen) 21:37, 2010ko urtarrilaren 28a (UTC)
Bozketa bat egin zen: irakurri hau. --Unai (esan) 21:36, 28 Urtarrila 2010 (UTC)
- Euskal Wikipediak ez du politikarik irudien inguruan: Commons-era bakarrik igotakoak lotzen dira. Hori hemen bozkatu zen. Ez zaude ados?--Unai (esan) 21:39, 28 Urtarrila 2010 (UTC)
- Nere jakinmina asetzeko besterik ez nuen galdetzen. Eskerrik asko erantzuteagatik.--Euskalduna (esaidak hemen) 12:49, 2010ko urtarrilaren 29a (UTC)
Aldaketa berriak orria
aldatuAldaketa berrien orriko goiko taulan asteko itzulpen, herri eta herrialde okerrak azaltzen dira. Administratzaile batek mesedez kendu dezala MediaWiki:Recentchangestext orri horretan 2009 eta jarri dezala 2010 asteko wikiproiektu horien atalean. Milesker.--An13sa ✎ 10:38, 4 Urtarrila 2010 (UTC)
Erreferentziak
aldatuEuskarazko wikipedian ezinezkoa da erreferentzi pila bat jartzea, batez ere formatuak ez duelako laguntzen. Adibidez (eta milaka daude) Jimi Hendrix-en ingelesezko artikuluan, momentu honetan, 147 erreferentzi daude. Zutabe bitan banatuta eta beste itxura batekin (letra tamaina txikiagoa...). Euskarazkoan hori egin ezkero imajinatu zer gertatuko litzatekeen.
Zutabe bitan jartzeko txantiloi bat sortu behar da (en:Template:Reflist, es:Plantilla:Listaref). Esan daiteke ez dela zaila. Baina besterako, formaturako, administratzaileek egin beharko lukete lan. Eez dakit nola, baina baliteke besteek dutena kopiatuz nahikoa izatea.
Garrantzitsua iruditzen zait artikuluen kalitatea eta "tamaina" mugatzen duela uste dudalako. Euskarazko wikipedian ez dago erreferentziak jartzeko ohiturarik eta aldaketa honek ezer konpondu ez arren baliteke bultzada txiki bat ematea erreferentzien kontuari. --83.34.137.126 12:00, 10 Urtarrila 2010 (UTC)
- Hori existitzen da jada: {{erreferentzia zerrenda|2}}. Ikus Lurraldearen antolakuntza. --Unai (esan) 12:03, 10 Urtarrila 2010 (UTC)
Eskerrik asko baina ez dakit bertako oharra irakurri duzuen: "Txantiloi hau zaharkitua dago..." --83.34.137.126 12:14, 10 Urtarrila 2010 (UTC)
- Egina-Egia da
{{reflist}}
zaharkituta zegoela, baina ingeleskotik eguneratu dut.--An13sa ✎ 20:04, 10 Urtarrila 2010 (UTC)- Baina
{{Erreferentzia zerrenda}}
erabili daiteke inongo arazorik gabe. Hori aspaldi erabiltzen dugu eta ondo doala uste dut. -Theklan · ezt · @ 20:06, 10 Urtarrila 2010 (UTC)
- Baina
Eskerrik asko berriz. Orain bestea falta da, itxura (letra tamaina txikiagoa...) aldatzea. --83.34.76.194 17:54, 12 Urtarrila 2010 (UTC)
- Eta beste gauza bat. Zergatik agertzen da orain testua horren txiki <code> </code> erabiltzean? Adibide bat:
{{aldatzea babestuta}}
- Lehen ez zen horrela eta beste hizkuntzetan ere ez da gertatzen. Mesedez, konpondu hau eta erreferentziena. (Oharra: goiko anonimo hori naiz, baina lankide egin naiz) --Inorbez 11:51, 17 Urtarrila 2010 (UTC)
- Ez dakit zerbait ukitu duzuen edo ez, baina orain <code> </code> ongi dabil. Dena den, erreferentzien letra tamaina/itxura aldatzeko eskatzen jarraitzen dut. Ingelesezko wikipedian duten bezala. --Inorbez 09:48, 19 Urtarrila 2010 (UTC)
- MediaWiki:Common.css ikusten egon naiz eta bietan dugun letra-tamaina %90an jarrita. Hori bai,
{{erreferentzia zerrenda}}
da ikusi dudan txantiloia. -Theklan · ezt · @ 09:51, 19 Urtarrila 2010 (UTC)- Saiatuko nahiz nire kontura ikertzen. --Inorbez • (erantzunak hemen) 17:34, 22 Urtarrila 2010 (UTC)
- MediaWiki:Common.css ikusten egon naiz eta bietan dugun letra-tamaina %90an jarrita. Hori bai,
- Ez dakit zerbait ukitu duzuen edo ez, baina orain <code> </code> ongi dabil. Dena den, erreferentzien letra tamaina/itxura aldatzeko eskatzen jarraitzen dut. Ingelesezko wikipedian duten bezala. --Inorbez 09:48, 19 Urtarrila 2010 (UTC)
Ejem... Lotsa apur bat ematen dit baina zera... eh... nire zen arazoa. Beste norbaitek arazo hau duela uste badu eta urte batzuk barru eta bilaketa baten ondoren eztabaida honetara irizten bada, hona hemen konponbidea: Ktrl + saguaren gurpila. Dena den, nire ikerkuntzan hainbat gauza interesgarri aurkitu ditut baina gaur beranduegi da. Ohera! --Inorbez • (erantzunak hemen) 00:32, 26 Urtarrila 2010 (UTC)
- Barkatu baina esan behar dut... kar! kar! kar! (edo jajaaj!) -Theklan · ezt · @ 00:56, 26 Urtarrila 2010 (UTC)
- Aprobetxatu, aprobetxatu... etorriko da buelta ;-) baina ez dakizu nolako buruko minak. Euskarazko Wikipedia zen desberdin zegoen bakarra! Nahi gabe aldatuko nuen eta gero... Bueno, erreferentzien inguruko hobekuntza batzuk (itxurarekin eta lotuak) proposatu ditut MediaWiki eztabaida:Common.css-n. Erabilgarriak eta ia ezinbestekoak iruditzen zaizkit. Ea berdina pentsatzen duzuen. --Inorbez • (erantzunak hemen) 09:42, 26 Urtarrila 2010 (UTC)
Galesko lurraldeak eta eskualdeak
aldatuGabon. Nere ustez Kategoria:Galesko lurraldeak eta Kategoria:Galesko eskualdeak bi kategoriak batean elkartu egin beharko lirateke, lurralde gora eskualde behera, hitz ezberdinekin kategoria bakar batetaz ari garela uste baidut, honela alferrikako nahasmena ekidituz. Administratzaileei egin nahi diedan eskaria hori litzateke. Aio. --Euskalduna 21:59, 2010ko urtarrilaren 18a (UTC)
- Hori ez dute administratzaileek erabakitzen, lankide ororen erabakia da. Eztabadia orrian proposatu, eta adostasuna badago, kitto.
{{batu}}
txantiloia jar daiteke kategorietan jendea proposamenaz kontura dadin. Nire aldetik, ados nago zurekin, eta batuko nituzke. --Orereta (erantzunak) 21:40, 18 Urtarrila 2010 (UTC)
Ederki. Hortaz gai hau dagokion eztabaida orrian ipini dut. --Euskalduna 23:36, 2010ko urtarrilaren 18a (UTC)
Wikisource
aldatuAupa. Lukasen Ebanjelioa Wikisource lotura jarri dut bertako Ebanyelio saindua San Luken arabera iturrira. Saiatu naiz {{wikisource}}
erabiliz egiten, baina ez dut lortzen bertara ondo bideratzea. Ea zein den akatsa... --Orereta (erantzunak) 22:15, 18 Urtarrila 2010 (UTC)
- Konpondu dut. Ez dakit zergatik baina ez zen zuriunerik utzi behar hitzen artean: Ebanyelio_saindua_San_Luken_arabera. --josugoni (erantzun hemen) 22:27, 18 Urtarrila 2010 (UTC)
- Mila esker! --Orereta (erantzunak) 23:13, 18 Urtarrila 2010 (UTC)
- Ongi legoke edizio-urtea eta lekua aipatzea, argitalpenaren beste xehetasun batzuekin batera, Lukaren ebanjelio asko baitaude.06:46, 19 Urtarrila 2010 (UTC)Joxemai
- Mila esker! --Orereta (erantzunak) 23:13, 18 Urtarrila 2010 (UTC)
- Hemen duzu: Ebanyelio saindua San Luken arabera, Londres, 1887 --Orereta (erantzunak) 12:09, 19 Urtarrila 2010 (UTC)
Txokoaren goikaldea
aldatuTxokoaren goikaldea moldatzeko ideia batzuk ditut. Ez dago ideia berritzailerik, izan ere, asko ingelesezko Wikipediatik hartu ditut. Dagoena hobetzea da helburua:
- 1- Sarrerako testua gutxitu. Kalitatea eta ez kantitatea. Nire ustez sarrerako testu horrek ez du irakurtzera gonbidatzen eta informazio asko kendu egin daiteke. Nik hurrengoa proposatzen dut:
Ongi etorri euskarazko Wikipediako txokora! Orri hau mota guztietako hizketaldi eta galderetarako da baina orokorrean (orri jakin bati buruz eztabaidatzeko edo beste lankide batekin) orri bakoitzaren eztabaida orria. Interesgarria litzateke, wikipedian berria bazara, lehenik eta behin maiz egiten diren galderak irakurtzea. Honez gain, txat bat ere eskura duzu: #wikipedia-eu.
|
- Parte batetik testua kentzeak azalpen gutxiago ematea dakar, baina bestetik irakurtzeko errazagoa eta argiagoa da. Eta garrantzitsuena, ez duela atzera botatzen.
2- Atalen taula zabaldu eta aldaketa estetiko txiki batzuk.
Txokoaren atalak (ikusi guztiak batera) | |||
---|---|---|---|
|
|
|
|
- Kasu honetan uste dut ez dela azalpenik eman behar. Zabaltzeak "Sortu gai berria" testua jartzea baimentzen du. Gainera irudiek ere ataletara lotzeko moduan jarri ditut eta horietariko bi aldatu: politikak eta eskaerak. Eskarien ikonotzat bonbilla bat jarri dut ideia berriak (proposamenak) ere hartu ditzakeelakoan. Azpian "Eskariak eta proposamenak egiteko" jarri dut intentzio berdinekin.
- Nire beste nahietako bat atal bakoitzari "jarraitu" eta "bilatu" loturak jartzea litzateke. Letra txikiekin eta gutxi gora-behera ingelesezkoan (baita gaztelerazkoan) duten bezala.
3- Bilatzeko kutxari garrantzi gehiago eman artxiboei baino.
- Horretarako, bilaketa ezkerraldean kokatu dut eta artxibotarako lotura bat jarri. Oraindik sortu gabe dago baina hauen itxura izango luke: en:Wikipedia:Village pump archive edo es:Wikipedia:Café/Portal/Archivo, hurbilenak esatearren. Bertan artxiboak atalka sailkatu ahal izango lirateke.
Hau guztia nola geratuko zen ikusteko orri bat sortu dut eta bertan oraingo berde kolorearekin lotutako gai antzeko bat jarri diot: Lankide:Inorbez/Txokoa. Dena den, esandako hiru puntuetan zentratzea nahiko nuke. --Inorbez • (erantzunak hemen) 19:20, 2010 Urtarrila 22 (UTC)
- Duela gutxi (uda honetan) Txokoaren aldatzea erabaki genuen bozketa honen bidez. Jakin dezazun esaten dizut. Ondo izan.--An13sa ✎ 18:59, 22 Urtarrila 2010 (UTC)
- Eskerrik asko baina banekien. Nahiz eta orain dela gutxi erregistratu aspalditik jarraitu izan dut euskarazko Wikipedia. Ezagutzen nuen bozketa hori (baina eskerrik asko). --Inorbez • (erantzunak hemen) 19:13, 22 Urtarrila 2010 (UTC)
Txokoari buruzko eztabaida irekitzen dela aprobetxatuz, nik eztabaida guztia berriz orri bakarrean ikustea proposatuko nuke (oraingo albisteak, eskariak... banaketa kenduz). Jende batek beharra ikusiz gero, bozketa egin liteke, ezta? Bestetik, goiko txantiloian banderak kendu behar direla uste dut (ongietorri txantiloian egin bezala). Bandera estatuenak, nazioenak dira; ez hizkuntzenak. Eta kasu hauetan arigago oraindik.--Orereta (erantzunak) 22:17, 22 Urtarrila 2010 (UTC)
- Badakit bozketa "galdu" genuela, baina egia da orain nahiko zaila egiten dela Txokoa jarraitzea, 4 kategoriako sistema honekin. Askotan gauzak galdetzen ditut eta gero ez dakit zein kategoriatan zen. Ez dakit buelta gaitezkeen, baina gutxienez nolabait erraztea garrantzitsua da nrietzat. Eta ekarpenarekin ados! -Theklan · ezt · @ 22:25, 22 Urtarrila 2010 (UTC)
Aldaketa txiki batzuk egin ditut. Esandako banderen ordez hizkuntzen kodea jarri eta "jarraitu" eta "bilatu" botoiak gehitu dizkiot atal bakoitzari. Berriz ere hemen ikusi daiteke. --Inorbez • (erantzunak hemen) 00:43, 23 Urtarrila 2010 (UTC)
- Eta ezin dira bi taulak elkarturik jarri? -Theklan · ezt · @ 02:53, 23 Urtarrila 2010 (UTC)
- Bai, bataren beheko ertza eta bestearen goikoa kentzeak ere inpresioa hobetzen du nire ustez, apur bat baino ez bada ere. --Inorbez • (erantzunak hemen) 14:32, 23 Urtarrila 2010 (UTC)
Orain etorri zait burura eta agian sinaduraren inguruko azalpentxo bat ere eman beharko litzateke.
Ongi etorri euskarazko Wikipediako txokora! Orri hau mota guztietako hizketaldi eta galderetarako da baina orokorrean, orri jakin bati buruz edo beste lankide batekin eztabaidatzeko erabili orri bakoitzaren eztabaida orria. Txokoan ere, besteetan bezala, sinadura erabili (nahikoa da bukaeran ~~~~ gehitzearekin). Interesgarria litzateke Wikipedian berria bazara lehenik eta behin maiz egiten diren galderak irakurtzea. Honez gain, txat bat ere eskura duzu: #wikipedia-eu.
|
Horrelako zerbait? Ez da erraza informazioa asko hitz gutxirekin ematea, eta garrantzitsuena, argia eta irakurterraza izatea. --Inorbez • (erantzunak hemen) 11:07, 28 Urtarrila 2010 (UTC)
- Norbaitek beste proposamenik du? Atzekaldea berdez esperimentu bezala jarri nuen baina orain aproposagoa iruditzen zait. Artxiboekin lotuta, daten arabera artxiboaren ordez beste aukera bat eztabaida gai kopuru batera iriztean artxibatzea izango litzateke. --Inorbez • (erantzunak hemen) 11:50, 29 Urtarrila 2010 (UTC)
- Ba orduan afaldu eta gero aldaketak egiten hasiko naiz. Gauza batzuk mugitu egin beharko dira, 2009ko abuztutik honako eztabaidak ataletan banatu... Mesedez, zerbait esateko baduzue edo jakin beharko nukeen zerbait aurrera. --Inorbez • (erantzunak hemen) 20:25, 29 Urtarrila 2010 (UTC)