Wikipedia:Txokoa/2011ko abendua

Durangoko Azoka

aldatu

Gabon guztioi.

Durangoko Azoka hurbil dugu, eta nonbaitean irakurri dut euskal wikipediak ordezkaritza bat izanen duela bertan (stand bat?)

Norbaitek ba al daki deus?

Izatekotan, zein egunetan izango litzateke?

Esker mila aunitz.

-Josu 19:46, 1 Abendua 2011 (UTC)

Unairen mezua ikusi dut ene galdera egin ondoren. Mila esker, Unai. Ea wikizale gehienak abenduaren 6an Azokan agertzen garen!-Josu 19:53, 1 Abendua 2011 (UTC)

Logoa aldatzeko eskaera Commons-en eskatu nuen duela egun batzuk, pixka bat berandu aldatu dute baina tira... Nik egin nuen logo hori egun batzuetan utziko dugu, 10 urteak ospatzeko.--An13sa 11:14, 10 Abendua 2011 (UTC)

Kutxateka

aldatu

Kutxateka sortu da eta prentsan agertzen denez 500.000 irudi igoko dituzte bertara, guztiak libreak. Badugu, beraz, zer ikusi! -Theklan ·   ·   14:05, 19 Abendua 2011 (UTC)

Ba ez, lizentzia nc-nd da... ze pena. -Theklan ·   ·   14:06, 19 Abendua 2011 (UTC)

Open Call for 2012 Wikimedia Fellowship Applicants

aldatu
 

I apologize that you are receiving this message in English. Please help translate it.

  • Do you want to help attract new contributors to Wikimedia projects?
  • Do you want to improve retention of our existing editors?
  • Do you want to strengthen our community by diversifying its base and increasing the overall number of excellent participants around the world?

The Wikimedia Foundation is seeking Community Fellows and project ideas for the Community Fellowship Program. A Fellowship is a temporary position at the Wikimedia Foundation in order to work on a specific project or set of projects. Submissions for 2012 are encouraged to focus on the theme of improving editor retention and increasing participation in Wikimedia projects. If interested, please submit a project idea or apply to be a fellow by January 15, 2012. Please visit https://meta.wikimedia.org/wiki/Wikimedia_Fellowships for more information.

Thanks!

--Siko Bouterse, Head of Community Fellowships, Wikimedia Foundation 12:57, 21 Abendua 2011 (UTC)

Distributed via Global message delivery. (Wrong page? Fix here.)

Lurreko artikuluak Wikipedian sartzeko azken ukituak

aldatu

Aupa. Lur hiztegiko artikuluak datorren astean igoko omen dira wikipediara. Ordurako, Eusko Jaurlaritzako HPStik eskari bat egin dute: ea euskal wikipediaren goiko bannerrean ohar hau jar daitekeen: "Zorionak! Urteberriko oparia: 11.000 euskarazko sarrera berri Wikipedian!" Eta horrez gain, ea haien logoa jar daitekeen alboan. Beno, teknikoki ez dira 11.000 sarrera berri, ze haietako batzuk jadanik bazeuden wikipedian, eta osatu besterik ez dira egin. Hala ere, nire ustez horrek ez dauka garrantzi berezirik. Kontua da ea norbaitek arazorik duen banner hori agertzen bada wikipedian. Nik ez diot arazorik ikusten mezua agertzeari. Hala ere, agian logoa agertzea gehiegizkoa dela deritzot. Zer uste duzue? --Assar; (erantzun hemen) 15:23, 21 abendua 2011 (UTC)

Bannerrak jartzearen aldekoa ez naiz berez, baina tira, kasu honetan, eskatzen bada. Logoa agertzearen guztiz aurka, publizitatea egiteko modua baita. - --Joxemai; (erantzunak) 16:09, 21 abendua 2011 (UTC)
Ni ere antzera: bannerra jartzearekin konforme, baina logoa jartzea desegokia delakoan. --Xabier Armendaritz   2011-12-21, 19:04
Aurrekoekin bat. --Marklar 18:22, 21 abendua 2011 (UTC)

Ni ere aurrekoekin bat. Lankide:Gorritxiki --Gorritxiki 19:14, 21 abendua 2011 (UTC)

Niri ondo iruditzen zait oharra zein logoa jartzea. Ez da enpresa pribatu baten logoa ere.--Unai (esan) 19:12, 21 abendua 2011 (UTC)

Horren harira: Nik jakin nahiko nuke, orain sartu behar diren 11.000 sarrera horietatik at, ea etorkizunean euskarazko Wikipediako lankideok Lur hiztegian dauden artikuluetaz baliatu eta gure entziklopedian beste artikulu berriak sortzeko erabil al daitezkeen. Laburtzen: Lur hiztegiko artikuluak zein jabetza edo lizentzia mota duten. -Euskalduna - 21:28, 2011ko abenduaren 21a (UTC)
Galdera ona. Nik uste dut oraindik Eusko Jaurlaritzak ez duela inon esan zein den Lur entziklopedien lizentzia. Agian bannerraren inguruan bota diguten galdera honi erantzuten diogunean, guk eska diezaiekegu EJren webgunean Lur entziklopediak zein lizentzia duen argitara dezaten, ohar baten bidez edo...--Assar; (erantzun hemen) 20:48, 21 abendua 2011 (UTC)

Ez al liteke bi gaiak elkarbatu eta gure aldera jokatuz banner hori jartzearen truke guk Lur hiztegiko artikuluetaz baliatzeko aukera hori Eusko Jaurlaritzakoekin negoziatu edo horrelako trapailkeriren bat egin?
-Euskalduna - 1:15, 2011ko abenduaren 22a (UTC)

Hasi dira artikuluak igotzen.-Assar; (erantzun hemen) 17:57, 26 abendua 2011 (UTC)

Logoa ez jartzea bozkatu denez, EJtik galdetu didate ea "HPSren eskutik" gehitu daitekeen bannerreko esaldian: "Zorionak! Urteberriko oparia: 10.000 sarrera berri baino gehiago euskarazko Wikipedian, HPSren eskutik!" edo "Zorionak! Urteberriko oparia, HPSren eskutik: 10.000 sarrera berri baino gehiago euskarazko Wikipedian!". Niri ondo iruditzen zait (2. aukera hobeto dago, nire ustez).--Unai (esan) 16:50, 27 abendua 2011 (UTC)
No problem. Baina beldur naiz HPSkoek ez ote duten "mundu guztiak ezagutzen gaitu" sindromea. Agian norbaitek esan beharko lieke hau: inork ez daki HPS zer den. Nire proposamena da "Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza" jartzea.--Assar; (erantzun hemen) 17:20, 27 abendua 2011 (UTC)
Assarrekin bat nator.--Xirkan 17:25, 27 abendua 2011 (UTC)
Nigatik ados (2.a, agian HPS lotura ipiniz...) --josugoni (erantzun hemen) 17:33, 27 abendua 2011 (UTC)
HPS zer den galdetzen badidazu paketeria enpresa baten filiala dela esango nuke. Beraz nire ustez Hezkuntza Politikarako Sailburuordetza litzateke egokiena... baina oso luzea denez, agian HPS jar daiteke loturarekin, lekua aurreztearren! -Theklan ·   ·   17:47, 27 abendua 2011 (UTC)

Horretarako sortu berri dut: HPS. --Unai (esan) 17:56, 27 abendua 2011 (UTC)

Ados HPS jartzearekin, lotura eta guzti: «Zorionak! Urteberriko oparia, HPSren eskutik: 10.000 sarrera berri baino gehiago euskarazko Wikipedian!». --Xabier Armendaritz   2011-12-27, 18:00
Ados.--Assar; (erantzun hemen) 18:03, 27 abendua 2011 (UTC)
  Egina--Unai (esan) 19:42, 27 abendua 2011 (UTC)

  Aurka Eskerrik asko egindako lanagatik, baina Wikipediara sartu eta mezu hori irakurtzea —"oparia, HPSren eskutik"— arraroa egin zait. Besterik gabe, nire iritzia adierazi nahi nuen. --Orereta (erantzunak) 23:05, 29 abendua 2011 (UTC)

Kalitatearen hamabostaldia

aldatu

Kaixo! Zelan doa dena? Beno, batzuek jakingo duzuen bezala Wikilari batzuk hor ari gara buru-belarri Elhuyarrek jarritako lanarekin, Lur entziklopedia wikiratzeko prozesuan. Milaka artikulu dira eta egia esan artikulu onak ekarriko ditugu, batez ere biografien atalean, nahiko motz geundela honekin. Lan hau 3 aste barru bukatuko da eta ondo egongo da urte bukaeran 120.000 artikulutik gertu egotea. Urte honetan gure wikipedia bikoiztuko dugu!

Hala ere milaka artikulu hauek gehitu izanak eta azken bi hilabetetan hainbat wikilarik wikipediari kasu gutxiago egin izanak, desorden pixka bat sortuko duelakoan nago. Artikulu asko egongo dira kategorizazio arraroekin. Kategoria batzuetan 100ka artikulu berri izango ditugu (adibidez Euskal Herriko margolariak). Horregatik kalitatearen hamabostaldi bat egitea proposatzen dut, lana txukundu, artikulu laburrenak osatu, wikitze lanekin jarraitu, kategorizazioak ondo egin, irudiak jarri, interwikiak ondo txukundu, zuzenketak egin, gure botak lan ta lan jarri... guzti hori.

Zer iruditzen? Zer egin daiteke? Egingo dugu orrialdetxo bat eta lan horiek zehaztu? -Theklan ·   ·   12:47, 9 Abendua 2011 (UTC)

Ideia ona. Urte berria hasteko ekimen polita. Orraztutako artikuluak orrialde batean (edo kategoria jakin batean, agian lizentzia betetzeko txantiloi batek sortua) agertzen badira, askoz errazago. --Marklar 13:13, 9 Abendua 2011 (UTC)
Zuek aipatu bezala ongi legoke orrialde hori sortu, bertan artikulu horien zerrenda idatzi eta oraindik wikituak ez daudelako ohar moduan txantiloiren bat jartzea, kategorizatzen eta wikitzen dihoazten einean txantiloi hori kendu eta zerrendatik ere pasaportea eman eta kentzea. Honela orden antolatu batetan wikituz eta txukunduz. Bestalde, eguberri eta urte amaiera opari ona izango da Euskal Wikipedia 120.000 artikuluetan ikustea (gainera kalitatea eta sakontasunean hobetuz): Zorionak. -Euskalduna 14:55, 2011ko abenduaren 9a (UTC)
Ez nintzen ari etorriko diren horiek wikitzeaz (horretan ari gara orain) baizik eta orokorrean etxe osoa txukuntzeaz. Kalitatea ere beharko dugu, artikulu hobeak sortuz, nabarmendutakoen zerrenda eskas geratzen ari dela. -Theklan ·   ·   14:07, 9 Abendua 2011 (UTC)
Ni ados, ze uste dut askotan garrantzi txikiegia ematen diogula kategoriak sortzeari eta antolatzeari.--Assar; (erantzun hemen) 14:41, 9 Abendua 2011 (UTC)
Ni ere ideia ona delakoan nago. Helburuak pixka bat mugatuko nituzke, milaka artikulu direnez:
  • Kategoriak zuzentzea eta osatzea.
  • Artikulua irudiekin osatzea, ahal bada.
  • Interwikiak egiaztatzea.
  • Biografietan, hasieran, jaiotza eta heriotza data osoak jartzea, beste hizkuntzetako wikipedietan bilatuta (milaka biografia berri txertatuko dira Wikipedian, eta horietako askotan jaiotza eta heriotza urtea ageri da, baina ez hila eta eguna).
Uste dut zeregin horiekin dagoeneko lan piloa izango dugula. Beste kalitate hamabostaldi batzuetarako utziko nituzke beste lan batzuk.
Kalitate hamabostaldiarena hau oso-oso ideia ona dela uste dut, ea probetxua ateratzen diogun oraingoari, eta ea gero beste kalitate hamabostaldi asko ere egiten ditugun. --Xabier Armendaritz   2011-12-09, 16:11
Bai. Datorren urtean kalitate hamabostaldi bat baino gehiago izan ezkero, beharbada ongi legoke hurrengo urterako egutegian jada kalitate hamabostaldi horiek zenbat eta noiz izango diren ezartzea. Alegia, horrela data horiek iristeko unean berealakoan kalitatearen lantegi horretan denborarik galdu gabe ekiteko.
-Euskalduna 18:31, 2011ko abenduaren 9a (UTC)
Kalitate hamabostaldia egitearekin ados. Nik uste dut urtarrilerako bat prestatzen hasi beharko genukeela. Beti zezenak harrapatzen baikaitu...--An13sa 11:16, 10 Abendua 2011 (UTC)
Jarriko al dugu data bat honetarako? Adibidez otsaileko lehenengo hamabostaldia... -Theklan ·   ·   12:42, 12 urtarrila 2012 (UTC)
Niretzat, bigarren hamabostaldia baldin bada, hobexeago, baina lehenengoa ere ez datorkit erabat gaizki. Ea zer dioten gainerako lankideek. --Xabier Armendaritz   2012-01-12, 15:07

Lurreko artikuluak Wikipedian: balorazioak, arazoak...

aldatu

Gogoeta txiki bat:

  1. Kopurua: 119.528 artikulu (bi hitzetan: ikara-garria)
  2. Azken egunetan sortutako artikuluak (Lurrekoak eta Theklanen ugaztunak) botek sortuak direnez, ez dira interwikietarako botek "ikusiak" eta beste hizkuntzetako wikipedietan ez daude eguneratuta.
  3. Izenak: Artikulu batzuetan bi abizen erabiltzen dituzte eta gure ohitura bakarra erabiltzea izan da (politika ere al da?)
  4. Errepikatutako artikulu batzuk ditugu (adibidez, Rodolfo Bozas eta Rodolfo Bozas-Urrutia). Zaila izango da guztiak topatzea.
  5. Kontuz artikulu berrien edukiarekin: José M. Caballero Bonaldek Jose Manuel du izena, ez Jose Maria; beno, gaztelaniazko atsotitzak "hasta el mejor escribano echa un borrón" dio. --Marklar 19:23, 27 abendua 2011 (UTC)
Abizenei dagokienez, Lur hiztegietan bi abizenekin ageri dira biografietako sarrerak; beraz, gure arauetara moldatu behar dira, oraindik moldatu gabe wikipediaratu direnak. Bestalde, hiztegietako testua Jaurlaritzakoek Elhuyarkoei ez zieten zuzenean inprentarako prestatutako fitxategietan eman, baizik eta papereko ediziotik OCR programaren bidez aterata. Beraz, akats xelebre samarrak nahi baino ugariago izango dira oraintxe (eta ez naiz Jose María hori OCR programari leporatzen ari), baina Elhuyarkoek zuzenketa lanak bukatutakoan oso gutxi izango direlakoan nago.
Errepikatutako artikuluak, tamalez, ez ditugu arazo berria: Lur hiztegiak wikipediaratzeko proiektu hau egin baino lehenago ere, artikulu bikoiztuak bakandu behar izan ditut euskal Wikipedian (neronek sortuak, batzuetan). Interwikien bidez beharbada izango da bikoiztu horiei antzemateko bideren bat. Izan ere, erdal wikipedietako artikulu bati loturik euskal Wikipediako artikulu bat baino gehiago baldin baditugu, hori detektatzeko bideren bat izango da, edo? --Xabier Armendaritz   2011-12-27, 19:45
Nik ere zalantza izan dut bi abizenen kontuarekin. Ondo egongo litzateke Wikipediako arau bat finkatu balitz horren inguruan.--Assar; (erantzun hemen) 20:08, 27 abendua 2011 (UTC)

Gogoetarekin jarraituz... Artikulu batzuk wikitu gabe igo dira, ez duelako denborarik eman, adibidez Basahuntz alpetar. Artikulu horiek hemendik aurrera datozen egunetan wikituko dira, baina zuzenean Wikipedian egingo da. Bestalde, akatsak egongo dira, nik aurkitu ditut batzuk eta saiatu naiz zuzentzen, baina oraindik egongo dira. --Assar; (erantzun hemen) 20:08, 27 abendua 2011 (UTC)

Nik ere gogoetarekin jarraituta, arazoa ez da botek ez dituztela berriak ikusten, baizik eta botak ez zeudela martxan hori detektatzeko. TXiKiBoT jartzeko eskatu nion Txikiri eta berehala jarri zen horretara. Denbora beharko du, baina horrek ere hobetuko du gurea.
Abizenen inguruan, nire ustez bi behar dira dudak daudenean (adibide klasikoa, Jose Luis Rodriguez "El Puma" eta "Zapatero" bereizteko). Baina kasu honetan Lur Entziklopedian bi izen eta bi abizen dituztenak ere jartzen dituzte, en plan Jose Luis Garmendia-Urrutia Barandiaran... eta noski, horrek ez du zentzu handiegirik. Konpondu beharreko edo finkatu beharreko zerbait da.
Errepikapenak, denborak esango digu, kategorizatze ona ematen bada, azkar detektatzen dira kategoria horien barruan dagoena. -Theklan ·   ·   16:57, 29 abendua 2011 (UTC)

Afrikaner artikuluan informazio okerra sartu zen. Artikulutik kendu, eta eztabaida orrian utzi dut. Mesedez, norbaitek informazio hori zein alderdiri dagokion baldin badaki, jakinarazi dezala eztabaida-orri horretan. Ondo izan, --Orereta (erantzunak) 23:10, 29 abendua 2011 (UTC)

Erle espezie guztiak

aldatu

Kaixo! Nederlanderazko wikipedia 1.000.000 artikulura iritsi da (bejondeiela). Azken 10 egunetan 100.000 artikulu egin dituzte eta egia esan flipatzen nengoen, horrelako lorpenarekin. Baina ikusita badirudi bot batekin animalia askoren artikuluak egiten dabiltzala. Artikulu sinpleak dira, baina taxonomia eta bestelako datuak ematen dituzte. Galdetu diot egileari eta sistema azaldu dit (ez da oso konplexua). Hasi naiz froga bat egiten taxonomia automatikoen txantiloiak sortzen, eta konturatu naiz bakarrik erleak 15.000 bat artikulu posible direla (oraindik ez ditut sortuko, eh!). Beraz galdera da, interesa dugu honetan? Artikulu motzak liratekeela kontuan hartu behar da, gehienak argazkirik gabe, gainera. -Theklan ·   ·   20:01, 18 Abendua 2011 (UTC)

Adibide bat ikustearren: nl:Andrena_abbreviata
Uhmmm, niri ez zait iruditzen euskal wikipediarako interesgarria erleen 15.000 artikulu edukitzea. Oro har, artikuluak modu automatikoan sortzearen aurkakoa naiz. Ez zaizkit gustatzen artikulu asko edukitzeko lasterketak. Hala ere, norbaitek egiten badu, nigatik arazorik ez. Baina wikilariok behintzat beti argi eduki beharko genuke, "euskal wikipediak xxx.xxx artikulu ditu" esaten denean, horrek zer esan nahi duen, hau da, horietatik gehienek ez dutela benetako baliorik euskal ikasle, irakasle edo wikipedia kontsultatuko duen beste inorentzat.--Assar; (erantzun hemen) 20:09, 18 Abendua 2011 (UTC)
Beno, balioa duten edo ez, hori eztabaidagarria da. Nire ustez arazoa proportzioarena da. HAu da, gure artikuluen %10a erleen inguruan izateak arazo bat sortuko luke. Hala ere zerrenda pila daude hortik zehar, eta gainera erreferentziak ere emango lirateke. Nederlanderazko wikipediak dituen 1.000.000 artikulu horietatik ehunka mila izango dira zirriborroak, baina gero aukera ematen du jendeak eduki gehiago sartzeko. Denborak ere erakusten digu lan hori hartuz gero bot batekin, aukera bikainak daudela hazten jarraitzeko. -Theklan ·   ·   20:13, 18 Abendua 2011 (UTC)

Beno, nik pilota nire aldera botako dut... eta zergatik ez erleena baino, Galesko udalerri guztien artikuluak egin? (Frantziakoen antzera), honela herrialde hartako udalerri guztiek euskarazko artikuluak lituzkete, eta gainera hangoek euskarazko artikulua dutela ikustean beharbada euskarazko Wikipedia eta euskara berarentzat ere propaganda egiteko aurkera ona litzateke, honela bi herrialdeen arteko lotura eginez (Irlanda, Eskozia edo Kornualleskoak egin anhi nituzke, baina azken bi herrialde horiek udalerri asko dituzte bot batekin egin eta euskararen sakontasun edo kalitatea gehiegi jeisteko arriskuaz). Azken finean ni euskaren antzeko egoera duten Europako herrialdeen udalerrietako artikuluen sorkuntzaren alde nago. -Euskalduna - 21:39, 2011ko abenduaren 18a (UTC)

Arazoa hor da datuak nondik lortu. Hau da, Frantziakoak posible zen egitea datu publikoan zeudelako eta katalanek datu horiek guztiak landu zituztelako. Galesko datuak lortzeko aukera balego, nik prestatu ahal dut zerbait sinplea. Baina gutxienez koordenatuak, biztanleria eta azalera behar direla uste dut. Hala ere bi eztabaida ezberdin dira (nahiz eta oso lotuta dauden). Wikipedian geografiak duen lekua handia da, eta biologiak duena txikiagoa da, hor milaka artikulu egin daitezkeelarik. -Theklan ·   ·   20:46, 18 Abendua 2011 (UTC)
Galesko udalerrien artikuluak hemen daude, baina gutxi batzutan zuk aipatutako datuak falta dira, batzuk herrixkak direlako (ezin al liteke artikulu horiek sortu eta ondoren datu horiek banan-banan eskuz sartu?). Halere, euskarazko Wikipediak gutxi edo batere ez jorratutako gai bati buruzko artikuluak egitea helburu baldin bada, hor jada jokoz kanpo gelditzen naiz. -Euskalduna - 21:59, 2011ko abenduaren 18a (UTC)
Artikulu horiek sortu daitezke, komentatu dizudan bezala. Beharko nuke excel taula bat eremu ezberdinekin. burura etortzen zait honako eremuak egotea: izena, eskualdea, biztanleria, azalera, koordenatuak. Nik hori izanda artikulu guztiak gau bakar batean sortu ahal ditut, baina noski, eduki minimoa izango zuten. -Theklan ·   ·   21:03, 18 Abendua 2011 (UTC)
Beno, Exceleko taula hori egin liteke. Orain, ikusi egin behar lankideek bot batekin artikulu gehiago egitearen alde edo aurka dauden, noski. Hala eta guztiz ere, nire iritziz Elhuyarreko proiektua amaitu eta euren artikuluak hona sartu ondoren euskarazko Wikipedian zein sakontasun edo kalitate datua dagoen ere ikusi edo aztertu beharko litzateke, honela botarekin artikulu gehiago sortzeak merezi duen ala ez hausnartzeko. -Euskalduna - 22:14, 2011ko abenduaren 18a (UTC)

Ni ere, Asier bezala, ez naiz erleen 15.000 artikulu sortzearen aldeko, baina ez nuke kontra bozkatuko ere. Uste dut datu horiek zerrenda modura ematea egokiago litzatekeela (15.000 espezie orri bakarrean gehiegi liratekeenez, hainbat orritan banatuta). Ez dut ikusten zirriborro horiek etorkizun hurbilean behintzat taxuzko artikulu bihurtzeraino osatzeko aukera handirik izango litzatekeenik.

Hala ere, euskal Wikipediaren erabiltzaile potentzialentzat interes handiagokoa litzatekeen beste gairen batean (ugaztunak, hegazti harrapariak, Galesko udalerriak...) zirriborroak horrela sortzerik balego, primeran irudituko litzaidake. --Xabier Armendaritz   2011-12-18, 22:34

Erleena adibide bat zen, hori izan delako lortu dudan lehenengo datubasea. bAina badira beste batzuk, molusko familia ezberdinena, baliteke ere egotea inurriena edo ugaztunena, batek daki. Kontua da niri gustatuko litzaidakela animalia talde horiekin lanketa bat egitea, baina horrek esango luke artikuluen erdia wikipedian animaliena litzatekeela! -Theklan ·   ·   13:39, 19 Abendua 2011 (UTC)
Adibide bat jartzearren: txakurrena egin liteke, animalia arrunta, jende dexentek etxean duen animalia (baserrian nahiz hiriko etxebizitzetan), arraza ugari daude, gaur egun haien heziketa, eskolak eta telebista saioak nahiko modan daude eta gainera maiz txakurrik sekula santan izan ez duenak ere txakurren inguruko interesa izan ohi du. -Euskalduna - 15:03, 2011ko abenduaren 19a (UTC)
Txakurren arrazak ez dira espezieak. Baina aurkitzen baduzu datu horiek dituen datubase bat, egin daitezke ere. Nik aurkitu dut ugaztun guztiak agertzen diren leku bat, baina horrekin lana egiteko denbora beharko litzateke. -Theklan ·   ·   14:10, 19 Abendua 2011 (UTC)
Ugaztun espezie gehientsuenak sartu ahal izatea primerakoa litzateke, Theklan! Lanak banatzeko modua baldin badago, seguru guztion artean aurrera aterako dugula. Hori bai, neronek urtarril arte ezingo nuke askorik lagundu, badakizu, karkarkar. --Xabier Armendaritz   2011-12-19, 16:21
  Aurka - Frantziako udalerriarenak egin zirenean, ni nahiko luddita naizela esan nuen eta, orduan alde egin arren, proposamena hau ez zait asko gustatzen. Adibide moduan proposaturiko artikulua zirriborro bat besterik ez da. Badakit gehienetan zirriborroak sortzen ditudala, baina gai bereko milaka artikulu berri berdinak izatea txarra izango litzateke guretzat. Random pages test moduko azterketak eginez gero, emaitza txarrak lortuko genituzke. -Marklar 19:00, 19 Abendua 2011 (UTC)
Falta diren ugaztunen artikuluak sortzearen alde egongo zinateke? -Theklan ·   ·   19:14, 19 Abendua 2011 (UTC)
Ez dut lehen egin zenuen bezalako miraririk eskatuko (Frantziako udalerrien artikuluak kristonak ziren) baina ugaztunekin zerbait txukun ateratzen bada, ondo (joe, ze erraza den ezer egin gabe eskatzea, :-) ). Edonola ere, erabakitzen dena erabakitzen dela, ni beti ados. Gabon guztioi. --Marklar 20:06, 19 Abendua 2011 (UTC)

Bateratu txantiloia

aldatu

Bateratu txantiloi baten sorrera eskatzen dut, "merge" ingelesezko wikipediako txantiloiaren moduan. - --Joxemai; (erantzunak) 13:23, 21 Azaroa 2011 (UTC)

Dagoeneko badugu: Txantiloi:Batu. --Xabier Armendaritz   2011-12-05, 11:01

Bot bat nahi dut

aldatu

Barkatu oraintxe bertan egin dudan aldaketa parrastada, bot bat erabiltzen dudan lehen aldia da. Jakin nahi nuke zer egin behar den bot bat erregistratzeko, horrela ez dut "Aldaketa berriak" atala zaborrez beteko.--Assar; (erantzun hemen) 16:50, 8 Abendua 2011 (UTC)

Bot horrentzat kontu berezi bat sortu beharko duzu, eta hemen baimena eskatu. Baimena burokrata batek eman behar du, ea bizkor egiten dizuten kasu. --Xabier Armendaritz   2011-12-08, 18:23

Italiar neoerrealismo

aldatu

Sarreraren forma aldatzea komeni da: <neoerrealismo> gabe, <neorrealismo> (adibidez, <korrelazio> egiten da, eta ez <koerlazio>, <hiperrealismo> eta ez hipererrealismo, <korreferentzia> eta ez koerreferentzia, etab.). Bestalde, redirect bat sortuko nuke: <neorrealismo> —Aurreko iruzkin sinatugabea Elhuyarkoa (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2011-12-22, 12:32).

  Egina, eskerrik asko abisuarengatik. Bide batez, neoerromaniko artikulua neorromanikora aldatu dut. --Xabier Armendaritz   2011-12-22, 13:23

Izenburua gaizki jarri dut eta ez dakit aldatzen...

aldatu

Robert Stephenson'‎ jarri dut eta ez dakit nola kendu komilla hori... Inork lagundu dezake? Eskerrik asko!-Koro 18:50, 17 Abendua 2011 (UTC)

  Egina - Euskalduna 21:32, 2011ko abenduaren 17a (UTC)
Eskerrik asko nire estropizioak txukuntzeagatik! Eta... euskaldun asko ditut ikasle ohi... eta horietako batzuei Cash gustatzen zaiela ere badakit... baina... ez dakit nori itzuli nire gorantziak, e? je je-Koro 23:25, 17 Abendua 2011 (UTC)
Ez da ezer asko. Hori aspaldi-aspaldi izan zen. Halere, kontuan izan niretzat behinik behin irakasle ona izen zinela :P - Euskalduna 1:38, 2011ko abenduaren 18a (UTC)
  NODES
Community 4
Idea 3
idea 3
os 50
web 1