Wikipedia:Txokoa/2012ko maiatza
Lur entziklopediak, sarean
aldatuEusko Jaurlaritzak sarean jarri ditu Lur entziklopediak, internauta guztien eskura. Hala ere, oraingoz ez dute lizentzia librerik. Sustaturen bidez jakin dut albistea. --Xabier Armendaritz 2012-05-28, 15:07 (Eguzk.)
- Ba nik ere ez dut inon ikusten lizentzia librerik webgune horretan; euskadi.net atariaren copyright orokorra besterik ez dut ikusten momentuz.--Assar; (erantzun hemen) 16:02, 28 maiatza 2012 (UTC)
- Hemen dago (zehazkiago, hemen), CC-BY lizentziarekin. --Unai (esan) 14:13, 20 ekaina 2012 (UTC)
- Ez dakit noiztik, baina orain bisitatu ditut entziklopediak eta ikusi dut jada esplizituki adierazten dela entziklopediek CC-BY-SA 3.0 lizentziapean daudela. Hiztegi entziklopedikoa eta tematikoaren hasiera-orrietan, behealdean agertzen den "Berrerabilpen baimena" atalean ikusi daiteke lizentziaren ikonoa. Barra librea guretzat, beraz. On egin. --Janfri; bai esan? 16:04, 3 uztaila 2012 (UTC)
Beharbada, Lur Entziklopediako eduki horiek Wikipediaratzeko laguntza eskatzeko modu egokia azal nagusiaren goialdean "zuk ere Lur Entziklopediako eduki hauek Euskarazko Wikipedian txertatzen lagun dezakezu..." iragarkia bidez izan liteke, horrela Euskarazko Wikipediak kalitatea eta sakontasunean asko irabaziko lukelako. -Euskalduna - 13:34, 2012ko uztailaren 7a (UTC)
Hitzaldia Azkoitian
aldatuKaixo guztioi.
Datorren hilean (ekainean) Azkoitiko euskaltegiak ekintza batzuk antolatu nahi ditu ikasturte bukaera dela-eta. Mintzalaguna programan sartuta nagoenez haien asmoa jakinarazi, eta galdetu didate ea zer edo zer bururatzen zaidan antolatzeko.
Wikipediari buruzko hitzaldi praktikoa egitea etorri zait burura. Nik ez dut oraindik nire burua gaitzat jotzen holako hitzaldi bat emateko, baina honelako saltsetan nik baino eskarmentu handiagoa dutenak egon badaude wikipedia honetan.
Iazko Durangoko azokan egon nintzen, eta wikikide batzuk ikusi nituen hitzaldi praktiko bat ematen, ordenagailuak eta guzti. Badakit zerbait xumeago antolatu dela ere beste leku batzuetan. Azkoitiko antolatzaileek areto bat eta baliabide teknikoak eta ordenagailuak gure eskura jarriko zituztela aipatu didate.
Zer iruditzen? Norbait animatzen al da? Nire laguntza osoa izanen du animatzen denak.
Uste dut gure wikipediaren ezagutza zabaltzeko ditugun aukera guztiak aprobetxatu behar ditugula. Horrela besterik ez dugu lortuko erabiltzaile eta lankide kopurua handitu, eta euskarazko wikipedia aberastu.
-Josu (eztabaida) 17:12, 12 maiatza 2012 (UTC)
- Nik ezin dut, Josu. --Unai (esan) 09:58, 13 maiatza 2012 (UTC)
- Ni nahiko lanpetuta nago azken aldian... egunaren arabera agian ahal da, baina ezin dut ezer zehatzik esan... -Theklan · · 13:27, 28 maiatza 2012 (UTC)
- Halako lanetan esperientzia duten eta nik baino hobeto egingo luketen lankideak bezala, ni ere zeharo lanpetuta nabil, ezin dut. --Xabier Armendaritz 2012-05-28, 13:49 (Eguzk.)
- Ni nahiko lanpetuta nago azken aldian... egunaren arabera agian ahal da, baina ezin dut ezer zehatzik esan... -Theklan · · 13:27, 28 maiatza 2012 (UTC)
Gauzak zehazteko: hitzaldia ekainaren 15ean izango litzateke (ostiralean), arratsaldeko zazpietan, Azkoitiko Udalak utzitako lokalean, ordenagailuak eta guzti. Eguna eta ordua ongi datorkio norbaiti?-Josu (eztabaida) 18:33, 28 maiatza 2012 (UTC)
Change username
aldatuHello, how to change username on this wiki? Thanks. -Mbak Dede (eztabaida) 00:11, 27 maiatza 2012 (UTC)
- Hello. You should go to this page and add your request. Hopefully, a bureaucrat will attend your request in a few days. --Xabier Armendaritz 2012-05-27, 19:31 (Eguzk.)