Wikipedia:Txokoa/2015eko ekaina

Edukien Itzulpena, beta bertsioan gaituta (goiko ingeles mezuaren itzulpena)

aldatu

Edukien Itzulpena gaituta dago orain, beta bertsiotzat, Euskal Wikipedian. Itzultzen hasteko, gaitu beta bertsioa zure hobespenetan, eta jo ezazu Berezi:ContentTranslation orrira edo zure ekarpenen orrira, eta sor ezazu itzulpen berri bat, jatorrizko hizkuntza, artikulu izena eta xede hizkuntza aukeratuta. Artikulua dagoeneko sortuta badago, abisua aterako zaizu. Artikulua itzulita daukazunean, zuzenean argitara dezakezu orri berritzat, Euskal Wikipedian. Zu itzultzen ari zinela artikulua Euskal Wikipedian beste erabiltzaileren batek sortu badu, egin berri duzun itzulpena zure erabiltzaile izenaren eremuan gordetzeko aukera agertuko zaizu. Argitaratutako orrien kopurua Edukien Itzulpenaren estatistiken orrian ageri da.

Wikipedia honetan tresna hau instalatu den lehen aldia denez, oso daitekeena da espero ez genituen arazoak edo zerbitzu etenaldiak izatea. Erabilera zaintzen izango gara, programaren hutsegiteak edo arazoak atzemateko; hala ere, tresna erabiltzea galarazten dizun arazorik izanez gero, jakinaraz iezaguzu, mesedez, Edukien Itzulpenaren eztabaida orrian edo Phabricator orrian. Argibide gehiago nahi izanez gero, irakur ezazu (ingelesez) tresnaren erabilerari buruzko testu hau. Era berean, Edukien Itzulpenaren erabilera azaltzen duen bideo labur bat ikus dezakezu. --Xabier Armendaritz   2015-04-21, 16:46 (UTC)

Amarapedia balorazioa

aldatu
 
Amarapedian editatzen:Esther Solè, Larraizi; Gotzon, Ksarasola, A Aisa, MZumarraga... besteak beste

Kaixo guztioi!! Pasa da Amarapedia eta bertan gertatutakoaren berri eman nahi dizuegu. Lehenik eta behin eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi, ikastaroetara joaten, editatzen, zuzentzen, argazkiak gehitzen....Eskerrik asko ere etortzerik izan ez zenutenontzat baina nola edo hala lagundu duzuen guztiontzat. Bejondeizuela!

Oraindik Wikimetrics-en azterketa egitea falta zaigu datu zehatzagoak emateko. Esan dezakegu hala ere 30 erabiltzailek parte hartu dutela ikastaroetan eta 100dik gora artikulu daudela Amarapediaren interes gunean. Datuak izan izan ahala jarriko ditugu proiektuaren neurketa orrian, baina agian interesgarriena ekitaldiaren balorazio kualitatiboa izan daiteke. Horren laburpen txiki bat egingo dut. Seguru gauza garrantzitsu asko ahaztuko ditudala, beraz besteok osatu eta zuzendu nahi bezala.

Amical Wikimedia – Esther Solé

aldatu

Oso interesgarria gertatu zen Esther Solé-ren hitzaldia. Katalunian 2007an nola antolatzen hasi ziren kontatu zigun. Gaur egun badute Interes Tematiko elkartearen estatusa eta horrek kapitulu baten mailan jartzen die Wikimedia Fundazioak haien funtsen banaketan. Beren helburua norabide bikoitzekoa da: batetik, munduko ezagutza guztia katalanera ematea, eta bestetik, katalan kultura mundura ezagutzera ematea. Halere, horretara iristeko bide luzea egin behar izan dute eta horren xehetasun guztiak kontatu zizkigun Estherrek. Egindako lanaren fruitua 2013 ikusten hasi ziren, kultur eragile saria jaso eta interes tematikodun talde bezala onartuak izan zirenean. Masa-kritiko baten beharraz ere aritu ginen berarekin. Hastapenetan 20 erabiltzaile inguru zebiltzan Amicalen eta egun 90 inguru dira. Egiten dituzten lankidetzen arabera, unibertsitateak, museoak, artxibategia, liburutegiak eta abar daude.

Euskarazko Wikipediari buruzko mahai-ingurua

aldatu
 
Xabi Payari erakusten Josu. Inguruan Iñaki LL, Mailopete, Xabier Cañas, Depuntillas...

Baten bat ahaztuko dut, baina mahai-inguruan hauek izan ginela uste dut: Larraizi, aitzolete, joxemai, Iñaki LL, Josu, martamazao, A Aisa, MZumarraga, Ksarasola ...

Hainbat puntu ukitu ziren:

  • Kalitatea – Kantitatea: honi buruzko hausnarketa bat egin beharko litzatekeela aipatu zen. Kalitatea inportantea da horrek gure Wikipediari prestigio ematen diolako. Alde horretatik zirriborro eta artikulu kaxkar gehiegi dago. Bestalde, aipatu zen ere interesgarria zela gai guztien inguruko artikuluak egotea, euskaraz ahalik eta item gehien ukitzea, batzuetan informazio minimo hori izatea nahikoa izaten dela.
  • Erabiltzaile ibilbideak: erabiltzaileak modu askotan iristen dira Euskarazko Wikipediara: militantziagatik, gustuagatik... Uste da harremanak anonimoak izatea jendea urrundu egiten duela parte hartzetik. Garrantzitsua da berriei laguntza eskaintzea, egindakoak eskertzea eta abar Wikipedian gustura sentitu daitezen. Euskarazko Wikipedian ikusten da badirela administratzaile asko dagoeneko nahiko utzita dutenak. Wikipedia uztearen arrazoien inguruan hitz egin da eta horietako bat gatazkek sortzen duten nekea dago. Zorionez, euskarazko Wikipedian hori ez da maizegi gertatzen. Hala ere, dispertsio handia ikusten da erabiltzaileen artean, batzuetan borondatezkoa, bakarka lan egitea nahiago delako, eta beste batzuetan, elkarren arteko proiektuak falta direlako.
 
  • Topatzea eta elkartzea: Kataluniako esperientziaren harira, euskarazko Wikipediaren egoeraren diagnostiko bat egin zen. Oso urruti ikusten genuen geure burua Amical bezala antolakuntza batetik, izan ere batzuetan lehen aldiz topatzen ginen urteetan aritutako wikilariak baikinen. Masa-kritiko gutxieneko bat beharko litzateke eta horretan kopuruak badu garrantzia. Horrelako zerbait egitekotan modu apalean hasi beharko ginateke, hain zuzen ere, Amicalek hastapenetan egin zuen antzera. Posible ikusten genuen euskal wikilarien bilkura bat egitea eta datorren urterako ekimenak, jarduerak eta abar antolatzea, gure ahalmenen eta gaitasunak ondo neurtuta. Balizko bilkura horretan gutxieneko plangintza bat egin liteke eta euskal komunitatea barne mailan trinkotzeko eta kanpora begira erakargarri bihurtzeko.
  • 2016ko Jarduerak: Hor aipatu zen adibidez Elhuyar Fundazioarekin egin litekeen lankidetza, beren ikerketa sariak eta Wikipedia elkartuz; Unibertsitatearekin (ikasleak beren lanak Wikipedian argitaratuz), bertako erakunde kulturalekin lankidetza... Azken puntu honetan Donostia 2016ko kultura hiriburutza aipatu zen arduradunetariko bat bertan zegoela. Donostia 2016 Fundazioaren helburua Wikipediaren inguruan datorren urtean ekimenen bat burutzea da eta horretan haien babesa izan genezake. Bestalde, Donostiako Liburutegi sareak hemeroteka historiakoa digitalizatzen ari da eta hori guztia Wikiiturrietan jartzeko aukera aipatu zen. Aipatu zen hiriburutzaren urtea txanpa ederra izan daitekeela euskal Wikipedia ere bultzatzeko.


Beno, hau da bururatzen zaidan guztia. Apunterik ez nuen hartu eta beraz gogoratzen naizena baino ez dut jarri. Lehen esandakoa, gehitu mesedez ahaztutakoak, zuzendu eta besterik gabe zuen iritzia eman. Mila esker! -Xabier Cañas (eztabaida) 12:06, 1 ekaina 2015 (UTC)

Amarapediaren edizio egunean ni ere egon nintzen, eta bat nator Xabier Cañas lankidearen balorazioarekin. Bertako mahai-inguruan ideia interesgarriak azaldu ziren, besteak beste katalanek bere garaian sortu zuten Amical tankerako elkarte bat hemen ere osatzea. Haiek nortasun juridikoa zuen elkartea egin zuten 2007an, katalanezko Wikipediaren ezagutza katalan gizartean zabaltzeko eta bide batez diru-laguntzak bideratu ahal izateko. Geroago, Wikimediaren onarpena lortu zuten. Nik uste Wikimediaren onarpena lortu gabe ere gu hasi gintezkeela antzeko zerbait egiten gure Wikipediari proiekzio gehiago emateko. 10 bat pertsona nahiko izango lirateke elkartea martxan jartzeko. Bestalde, elkarteak wikilarien arteko sinergiak indartuko lituzke. Gaur egun euskal wikilarien arteko harremanak hutsaren hurrengoak dira, eta horrek zailtasunak ekartzen ditu proiektu berriak martxan jartzeko. Mahai-inguruan horietako batzuk aipatu ziren. Bertan bildutako wikilari batzuk bat etorri ginen ona izan litekeela udaren ostean (irailean-urrian) gure arteko bilera bat egitea proiektu berri horri forma ematen hasteko.-Josu (eztabaida) 16:39, 7 ekaina 2015 (UTC)
Josuk aipatutako ideiarekin erabat ados nago. Gutxieneko elkarketa bat behar da, bai kanpora begira eta baita barrura begira ere. Amicalen mailara iristea ametsa da gaur egun. Ez dut uste gainera onarpen baten atzetik ibiltzea helburua izan behar duenik, baina bai gutxieneko estrategia bat izatea, indarrak batzea eta zentzu berean aritzea. Arazoa ez da soilik oso komunitate txikia garela, baizik oso dibertsifikatuak gaudela eta gaitasunak ez ditugula agian behar bezala aprobetxatzen. Badugu aurrean Donostia 2016ko aukera eta hori aprobetxatu dezakegu euskarazko Wikipediari bultzada bat emateko eta eragile berriak erakartzeko. Nik uste oso ondo egongo litzatekeela, Josuk dioen bezala, iraila-urrian bilera orokor bat egitea eta besterik gabe hitz egitea ea gutxieneko plangintza bat egin dezakegun talde bezala (Unibertsitatea eta Wikipedia lotzeko aukerak, udal artxiboak, liburutegiak, euskal kultura eta kirolaren inguruko eragileak...), lehentasunak finkatu, eta hori guztia indarrak eta gaitasunak ondo neurtuta. Uste dut horrek seguruen egitura juridiko bat behar duela, elkarte bat, baina hobe hori egindako lanaren eta asmoaren ondorio bada. Lehenengo egin eta ondoren izan.-Xabier Cañas (eztabaida) 21:10, 9 ekaina 2015 (UTC)


Amarapediari buruzko datu kuantitatibo batzuk Wikimetrics-etik aterata. Proiektuak 108 artikulu markatu dira, eta horietatik 82 neurtu dira.

Adierazlea Datuak Oharrak
Erabiltzaile berriak 30
Oinarrizko testuaren itzulpena 28 hizkuntza HEO ikasleekin egindako lankidetza
Artikulu itzulpena katalana (1), frantsesa (2) eta ingelesa (1)
Sortutako artikuluak 79 Hau da, ikastaroetan parte hartu dutenek, maiatzaren 13a eta 30a bitarte egindako artikulu berriak
Edizioak 13-30 1.936 maiatzaren 13-30 bitarteko ikasleek egindako edizioak
Edizioak 31-05 140 ekitaldiaren hurrengo astean ikasleek egindako edizioak


Pywikibot compat will no longer be supported - Please migrate to pywikibot core

aldatu

Sorry for English, I hope someone translates this.
Pywikibot (then "Pywikipediabot") was started back in 2002. In 2007 a new branch (formerly known as "rewrite", now called "core") was started from scratch using the MediaWiki API. The developers of Pywikibot have decided to stop supporting the compat version of Pywikibot due to bad performance and architectural errors that make it hard to update, compared to core. If you are using pywikibot compat it is likely your code will break due to upcoming MediaWiki API changes (e.g. T101524). It is highly recommended you migrate to the core framework. There is a migration guide, and please contact us if you have any problem.

There is an upcoming MediaWiki API breaking change that compat will not be updated for. If your bot's name is in this list, your bot will most likely break.

Thank you,
The Pywikibot development team, 19:30, 5 June 2015 (UTC)

Galicia 20 - 20 Challenge

aldatu
 

Wikipedia:Galicia 20 - 20 Challenge bultzatzen duten itzultzea eta hobetzeko 20 Galicia buruzko artikulu handiak ahalik eta hizkuntza kopurua lehiaketa bat da. Sortzea edo artikulu hedapen bidez argi eta garbi parte hartu ahal izango du, handia izango litzateke eu.wiki komunitatearen dute erronka honetan. Eskerrik asko eta agur bero bat duzu.--Breogan2008 (eztabaida) 22:07, 8 ekaina 2015 (UTC)

20 artikuluen euskarazko itzulpenak gauzatzeko prest nago, bere garaian galizierazko Wikipedian Atobarrek ezarri zidan parte hartzeko behin-betiko debekua kentze aldera, bestelakoan, jakina denez, ez.
Estoy dispuesto a realizar las traducciones al euskara de los 20 artículos, a cambio de que me revoquen el veto indefinido para participar en la Wikipedia en galego que en su día me impuso Atobar, de lo contrario, evidentemente, no.
-Euskaldunaa (eztabaida) 10:03, 21 ekaina 2015 (UTC)

Euskaltzaindiaren 175. araua

aldatu

Ez dakit berria den, baina Euskaltzaindiak 175. araua argitaratudu, Mesopotamiako izenekin eta. Agian komeni da ikustaldi bat ematea, ezta? -Theklan ·   ·   11:00, 12 ekaina 2015 (UTC)

Bai, berria da eta hemengo edukiak arau horretara egokitu beharko lirateke. 174. araua ere (Antzinateko herriak. Ekialdeko eta Europako herriak) berri samarra da eta aplikatzeke daukagu hainbat artikulutan; lehena aldatzera noa, eszita → eszitiar. --Xabier Armendaritz   2015-06-12, 11:42 (UTC)
{{Euskaltzaindia175}} txantiloia sortu dut errepaso-lanean laguntzeko. Artikuluen izenburuekin hasiko naiz. -Marklar (eztabaida) 17:37, 12 ekaina 2015 (UTC)

Hemen zerrendatuko ditut historiala mantendu barik mugiezinak diren artikuluak (administratzaile batek begirada bat emanez gero...):

Eskerrik asko- -Marklar (eztabaida) 17:48, 12 ekaina 2015 (UTC)

VisualEditor News #3—2015

aldatu

10:44, 13 ekaina 2015 (UTC)

Umeentzako WIKI entziklopedia berria (VIKIDIA)

aldatu

Kaixo denok:

Duela gutxi martxan jarri dugu Vikidia izeneko wiki entziklopedia bat 8-13 urte bitarteko umeentzat, Europako beste zenbait herrialdetan duela zenbait urte abiatutako proiektu baten barruan. Helbide honetan topa dezakezue: https://eu.vikidia.org/wiki/Azala

Ikusiko duzuen bezala, proiektua umeentzat dago bideratua eta, hori ez ezik, adin horretako eskolumeen parte hartzea ere bultzatu nahi da, irakasleak animatuz euren ikasle taldeak, klasean erabiltzen dituzten materialak erabiliz, artikuluak idaztera. Baina, lehendabizi, edukiz hornitzen hasi beharra dago, eta horretan ari gara talde txiki bat.

Euskarazko Wikipedian kolaboratzen duzuenok animatu nahi zaituztet edukiak sortzera, Vikidiaren azalean markatuta dauden irizpideekin: batik bat, 8-13 urte bitarteko eskolumeentzako materialak izan daitezen, eta, bestetik, haien euskara mailara egokitutako lexiko eta sintaxia erabiltzea, euskara irakurterraza erabiliz.

Proiektu honek ez dio ezer kentzen, nire ustez, Wikipediari; osatu besterik ez, edo moldatu, gure umeen beharretara eta mailara. Biziki eskertuko dizkizuegu zuen ekarpenak. —Aurreko iruzkin sinatugabea Koldo Biguri (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2015-06-16, 18:39).

Bejondeizuela! Baserriko lanetan sartuta, ni oraintxe Wikipedian parte hartzeko ere asti askorik gabe nabil, eta ezingo dut proiektu interesgarri horretan parte hartu, baina uneren batean behar zehatzen baterako laguntza behar baduzue, gustura egingo dut ahal dudana. --Xabier Armendaritz   2015-06-17, 17:03 (UTC)

Nazioarteko lankidetzaren Asturiasko Printzesa Saria Wikipediarentzat

aldatu

Prentsa-adierazpen ofiziala hemen Ziur asko, denok sariaren berri izango duzue baina badaezpada, zorionak egindako lanagatik! --Marklar (eztabaida) 18:41, 17 ekaina 2015 (UTC)

New Wikipedia Library Accounts Available Now (June 2015)

aldatu

Hello Wikimedians!

 
The TWL OWL says sign up today!

Today The Wikipedia Library announces signups for more free, full-access accounts to published research as part of our Publisher Donation Program. You can sign up for new accounts and research materials from:

  • Taylor & Francis — academic publisher of journals. The pilot includes two subject collections: Arts & Humanities and Biological, Environment & Earth Sciences. (30 accounts)
  • World Bank eLibrary — digital platform containing all books, working papers, and journal articles published by the World Bank from the 1990s to the present. (100 accounts)
  • AAAS — general interest science publisher, who publishes the journal Science among other sources (50 accounts)

New French-Language Branch!

  • Érudit (en Francais) — Érudit is a French-Canadian scholarly aggregator primarily, humanities and social sciences, and contains sources in both English and French. Signups on both English and French Wikipedia (50 accounts).
  • Cairn.info (en Francais) — Cairn.info is a Switzerland based online web portal of scholarly materials in the humanities and social sciences. Most sources are in French, but some also in English. Signups on both English and French Wikipedia (100 accounts).
  • L'Harmattan — French language publisher across a wide range of non-fiction and fiction, with a strong selection of francophone African materials (1000 accounts).

Many other partnerships with accounts available are listed on our partners page, including an expansion of accounts for Royal Society journals and remaining accounts on Project MUSE, JSTOR, DeGruyter, Highbeam Newspapers.com and British Newspaper Archive. If you have suggestions for journals or databases we should seek access to make a request! Do better research and help expand the use of high quality references across Wikipedia projects: sign up today!
--The Wikipedia Library Team 22:08, 15 June 2015 (UTC)

We need your help! Help coordinate Wikipedia Library's account distribution and global development! Please join our team at our new coordinator signup.
This message was delivered via the Global Mass Message tool to The Wikipedia Library Global Delivery List

23:43, 19 ekaina 2015 (UTC)

  NODES
admin 3
Bugs 4
COMMUNITY 1
Idea 5
idea 5
INTERN 1
Project 5
USERS 3