Wikipedia:Txokoa/2018ko abendua
Modela itzultzaile berria
aldatuModela itzultzailea (euskara-gaztelania/gaztelania-euskara), atera berri dute. Erabili nahi duenak hilabeteko 2.000 hitz doain itzul ditzazke, euskarazko Wikipedian gaztelaniazko artikuluak euskaratzeko lanabes baliagarria eta interesgarria dirudi, betiere ondoren itzulpenari behar diren errepasoa eta zuzenketak eginda. Desabantaila: hilabetero 2.000 hitzetatik aurrera itzuli nahi dituenak dirutxoa jarri behar. -Euskaldunaa (eztabaida) 17:06, 4 abendua 2018 (UTC)
New Wikimedia password policy and requirements
aldatuMesedez, lagun gaitzazu zure hizkuntzara itzultzen
The Wikimedia Foundation security team is implementing a new password policy and requirements. You can learn more about the project on MediaWiki.org.
These new requirements will apply to new accounts and privileged accounts. New accounts will be required to create a password with a minimum length of 8 characters. Privileged accounts will be prompted to update their password to one that is at least 10 characters in length.
These changes are planned to be in effect on December 13th. If you think your work or tools will be affected by this change, please let us know on the talk page.
Eskerrik asko!
CKoerner (WMF) (talk) 20:02, 6 abendua 2018 (UTC)
Gabon denoi! Iruditzen zait zulo bat dagoela kategorietan gai honi dagokionez, eta hortik beste toki batzuetan zer egiten den ikusteko leiho polita dela kategoria bat sortzea. Hizkuntzaren aldeko aktibismoa kategoria sortu dut Commonsen, baita Euskararen aldeko pintadak, grafitiak eta seinaleak ere. Joan horiek betetzen gustu baduzue, azkenean kategoria polita eta adierazgarria gera daiteke. Espero dezagun munduko beste hizkuntza batzuk ere kategoria horiek betetzen joatea! Iñaki LL (eztabaida) 22:01, 7 azaroa 2018 (UTC)
- Language rights eta Language advocacyn jar/aurki dezakezue gai honi buruzko guztia. Ondo segi Iñaki LL (eztabaida) 23:37, 7 azaroa 2018 (UTC)
Txikipediako azaleko bilaketa kutxa
aldatuKaixo: Txikipediaren azalean dagoen bilaketa kutxan zerbait sartzerakoan wikipediako bilaketaren emaitza ematen dit, Txikipedian dagokion artikulura eraman beharrean. Akatsen bat dela suposatzen dut, espero daitekeena -edo nik neuk espero dudana- kutxa horretan termino bat sartzerakoan dagokion Txikipediarako artikulura eramatea baita. Begiratzerik bai, @Theklan:? -Lainobeltz (eztabaida) 17:16, 9 abendua 2018 (UTC)
- Hori, Lainobeltz, beti izan da horrela nik dakidala, TXWP Wikipedian integratuta baitago oraingoz. Iñaki LL (eztabaida) 20:43, 18 abendua 2018 (UTC)
- Txikipediaren azalaren barruko bilaketa kutxan Txikipedia: izen-tartean egiten du bilaketa. -Theklan · · 21:02, 18 abendua 2018 (UTC)
- Barka Lainobeltz, ahaztu bilaketarako modua aipatzea :s Theklan, uste dut inoiz aipatu genuela: aurrizki estandar bat jartzerik ez dago? Adibidez, "tx:" Iñaki LL (eztabaida) 21:28, 18 abendua 2018 (UTC)
- EZ dakit zertaz ari zareten. Txikipediako bilaketa kutxak Txikipedian baino ez du bilatzen. -Theklan · · 22:18, 18 abendua 2018 (UTC)
- Gaizki azaldu dut. Emaitza Txikipediako izen tartean bilatuta ematen du, bai, baina nik esperoko nukeena bilaketa emaitza baino, zuzenean artikulura eramatea da, batez ere txikientzat pentsatuta dagoela kontuan hartuta -Lainobeltz (eztabaida) 22:22, 18 abendua 2018 (UTC)
- Bai, baina hori ez da posible. -Theklan · · 23:12, 18 abendua 2018 (UTC)
- Gaizki azaldu dut. Emaitza Txikipediako izen tartean bilatuta ematen du, bai, baina nik esperoko nukeena bilaketa emaitza baino, zuzenean artikulura eramatea da, batez ere txikientzat pentsatuta dagoela kontuan hartuta -Lainobeltz (eztabaida) 22:22, 18 abendua 2018 (UTC)
- EZ dakit zertaz ari zareten. Txikipediako bilaketa kutxak Txikipedian baino ez du bilatzen. -Theklan · · 22:18, 18 abendua 2018 (UTC)
- Barka Lainobeltz, ahaztu bilaketarako modua aipatzea :s Theklan, uste dut inoiz aipatu genuela: aurrizki estandar bat jartzerik ez dago? Adibidez, "tx:" Iñaki LL (eztabaida) 21:28, 18 abendua 2018 (UTC)
- Txikipediaren azalaren barruko bilaketa kutxan Txikipedia: izen-tartean egiten du bilaketa. -Theklan · · 21:02, 18 abendua 2018 (UTC)
Hitz elkarketako euskal izenaren erabilera Euskarazko Wikipedian
aldatuGabon denoi! Azken aldian, lehenago bezala bestalde, hainbatetan "euskal" jartzen duen tokian "eusko" edo "Euskal Herriko" jartzen dabiltza lankide bat edo beste, hemen, adibidez. Ez da harritzekoa, noski, hala ezarri zen aspaldi EU, WPko politiketan, eta hasieratik deitu dit arreta erabilera anomalo horrek, ez baitator bat inondik ere erabilera errealarekin. Atzera-aurrera kendu-jarri ibili beharrean, iruditzen zait heldu dela gai honi (eta besteren bati) heltzeko ordua.
Uste dut arrazoizko denbora bat pasa dela bozketan onartu zirenetik, eta EU WPko arauak ez direla totemak, artikulu hobeak sortzeko erremintak baizik: Wikipedia ez da estatikoa. Beraz, arau hau aldatzea proposatzen dut, eta hemendik aurrera "euskal" forma lexikoa euskaraz egun duen ohiko erabilerari lotzea, dela euskal hizkuntza aditzera emateko (zentzu etimologikoan), dela euskal herria, oro har, eta haren ohitura eta egiteko moduak aditzera emateko (esanahi hedatua eta ihartua). Bozketa formala abiatuko dut horretarako. Iñaki LL (eztabaida) 20:43, 18 abendua 2018 (UTC)
- Bozketa zaharra goiko EU WPko politiken estekan agertzen da, eta bertako iruzkinak interesgarriak izan daitezke gai honen nondik norakoen berri izateko. Iñaki LL (eztabaida) 20:47, 18 abendua 2018 (UTC)
- Hizkuntzaren zuzentasunari buruzko bozketak egin behar badira, botoa ondo oinarritu beharko da, nik uste. Eusko forma aranismoa da, eta gaur egun oso erabilera mugatua eta "historizista" du (Eusko Jaurlaritza, Eusko Legebiltzarra, Eusko Ikaskuntza; hots, XX. mendean aranismoen eraginpean jaiotako erakundeen izenak. Ez da esaten "Eusko Telebista", eta, sentitzen dut esatea, azken honek ez du esan nahi Euskarazko Telebista, denok ondoegi dakigunez). Bestalde, euskal formak OEHn bertan esaten den bezala, lurraldeari egiten dio erreferentzia testu askotan ("En algunos textos, gralmente. modernos, parece referise más bien al territorio o al origen que a la lengua"); eta horien adibide mordoa dator: Euskal itsaso, mendi eta lurpetarik (Iratz 121), Euskal ikurriñ aietakoren bat (Ugalde Iltz 39), Euskal-dantzak (MAtx Gazt 64), Pilota, euskal jokoa (Xa Odol 279) o Ba al da arte-sailean euskal eskolarik?. Bestalde, Ereduzko Prosa Gaur corpusa hartzen badugu, konta ezin ahalekoak dira zentzu geografikoa (edo, behintzat, ez linguistikoa soilik) duten adibideak: Euskal kritika, euskal nazionalismoa, euskal sagardoa, euskal geografia, euskal panorama.... Eta erreferentzia zalantzabakoak ezin ugariagoak dira bertan: Euskal gizartea (Pello Salaburu), euskal emigrazioa (Koldo Zuazo), euskal aterpetuak (P. Xarriton), Euskal jendea, euskal izaera, euskal arima (B. Atxaga), euskal ideologia nazionalista, euskal errealitatea, euskal autokontzientzia nazionala (K. Izagirre). Eta abar, eta abar, eta abar.
- Bestalde, corpus bereko euskarazko prentsako adibideak ere ezin ugariagoak dira: euskal presoak, euskal erresistentzia, euskal nazionalitatea, euskal erakundeak (BERRIA), eta abar, eta abar, eta abar.
- Laburtuta: ez dut uste arrazoirik bat ere dagoenik lehengo araua bertan behera ez uzteko eta bai, aldiz, honelako erabilera ontzat emateko.--Koldo Biguri (eztabaida) 08:38, 21 abendua 2018 (UTC)
- Egokia da arauak noizbehinka berrikustea. Hala ere, ez dut uste arau hau aldatzeko beharrik dagoenik. Egia da erabilerak bide bat egin duela, eta gaur egun hitz elkarketako euskal izenak hiru erabilera nagusi dituela:
- Jatorrizko «euskara» esanahia duena (euskal idazleak, Euskal Filologia...), Euskaltzaindiaren Hiztegiak onartzen duen bakarra («euskara izenak hitz-elkarketan hartzen duen era. Euskal idazleak: euskaraz idazten dutenak. [...]»).
- «Euskal Herriko» esan nahi duena (euskal futbolariak, euskal emakumeak...).
- «Euskal Autonomia Erkidegoko» edo «Euskal Herriko mendebaldeko hiru herrialdeetako» esan nahi duena (euskal ekonomia, euskal-nafar batasuna...).
- Erabilera hirukoitz nahasgarri horren aurrean, uste dut abantaila handia dela entziklopedia honetarako arau orokor gisa («WP:euskal» politikan dagoeneko zehaztuak ditugun salbuespenak salbu) Euskaltzaindiak bere hiztegi arau-emailean onartua duen adiera bakarra hartzea, eta ez besterik. Entziklopedia batean, abantaila baita kasuan kasu zertaz ari garen zehatz jakitea. Beraz, politika hori dagoen-dagoenean uztearen alde nago. --Xabier Armendaritz 2018-12-21, 09:11 (UTC)
- Eskoziako udalerrien proiektuan buru-belarri nabil, hortaz eztabaida honetan euskal hitzaren aldekoa naizela bakarrik gehitu dezaket, eusko hitzak baina antzinakotasun, usadio eta batez ere euskaldunon artean ahozko erabilpen askoz zabalagoa baitu, bai iraganean nahiz gaur egun. -Euskaldunaa (eztabaida) 09:24, 21 abendua 2018 (UTC)
- Egokia da arauak noizbehinka berrikustea. Hala ere, ez dut uste arau hau aldatzeko beharrik dagoenik. Egia da erabilerak bide bat egin duela, eta gaur egun hitz elkarketako euskal izenak hiru erabilera nagusi dituela:
- Hasierako izenburua ez zen argia, eta desbideratzeko arriskua dugu. Eztabaida ez da euskal/eusko, baizik eta ea zer esanahirekin erabiliko den euskal Euskarazko Wikipedian. --Xabier Armendaritz 2018-12-21, 09:27 (UTC)
- Tira, izenburuan ez nintzen hainbesteko zehaztasunetan sartzen, baina bego. Ez dakit goian aipatutakoaz gainera zerbait gehitu dezakedan politika aldatzearen alde: bat nator erabat Koldok adierazitako puntuekin, bereziki nabarmenduz "eusko" markatua dela, tradizio jakin bateko hitza (Sabino Aranaren lexiko sorkuntza, jeltzaleen tradizioa eta Gerra Zibil arteko Euskal Herriko giroa eta erakundeak aditzera ematen dituena: Eusko Emakume Batza, EAJ, eusko gudari, etab.); erabilerarekin ez dator bat; hizkuntzaren barnean ez du bereizketa funtzionalik egiteko balio, "euskal" aspalditik adiera hedatuaz erabiltzen delako, alegia, Xabierrek aipatutako hiru puntuak, eta gehiago ere esango nuke (cf. "euskal diaspora", alegia, euskaldunen diaspora, egia bada ere azken urteotan "euskal herritarren", eta, are, gaztelaniazko erabileraren haritik, "EAEtarren" izan daitekeela).
- Gauzak zerbait zehazte aldera, "eusko" ez zait gaitzestekoa iruditzen, hor dago eta erabil daiteke, euskaraz ohituraz erabili izan den kasuetarako: goian aipatutako erakundeak eta erabilera bereziak. Euskal Herriko biztanleei "euskal herritar" erabiltzea proposatzen dut (orain arte bezala, oker ez banabil), ohiko euskarazko erabileraz.
- EU WPn ez dut uste honelakorik ikusten denik, baina iruditzen zait, gai honetara sartuta, beharbada esplizitatzea merezi duela "euskal" ez dela inoiz erabiliko esklusiban Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko zerbait aditzera emateko, salbu eta hala deitzen diren erakundeetan. Ez dut uste zergatik azaltzen luzatzea merezi duenik, baina itzultzaileok badakigu horrelakoak ikusi dugula eta, are, aitor dezadan, nik ere behin baino gehiagotan hartara erabili izan dudala. Iñaki LL (eztabaida) 14:22, 21 abendua 2018 (UTC)
- Uf, eztabaidatzeko proposatu den gaia ez da samurra niretzat, ni ez naiz filologoa, zientzietakoa naiz, baina gonbidatu naute nire iritzia ematera eta emango dut: bat nator Koldo Bigurik emandako argudioekin, beraz Koldoren iritzi berekoa naiz. -Josu (eztabaida) 20:14, 21 abendua 2018 (UTC)
- Aupa. Uste dut nik ere hartu nuela parte azken eztabaidan... Nik iritzi berarekin jarraitzen dut (uste dut, ez dut gogoan zehatz-mehatz iritzi hori nuenik):
- - "euskal" ezer: euskaraz egiten dena.
- - "Euskal Herriko" ezer edo inor: Euskal Herria kontsideratzen den eremu geografikokoa dena.
- Kontuan izanda, noski, goian besteek esan duten bezala, zenbait tokitan "euskal" erabiltzen dela "Euskal Herrikoa" edo "EAEkoa" esateko; baina nire ustez, hori ez da wikipediatik sustatu beharreko zerbait, nire ustez askoz argiagoa baita bestea.--Assar; (erantzun hemen) 09:14, 22 abendua 2018 (UTC)
- Egia da Euskaltzaindiaren hiztegian «euskal» hitzaren definizio bakarra hau dela: euskara izenak hitz-elkarketan hartzen duen era. Baina egia da ere Euskaltzaindiak hitz honen bi azpiadierak onartu dituela:
- - Euskal idazleak: euskaraz idazten dutenak. Euskal liburuak: euskarazko liburuak. Euskal hitzak eta erdarazkoak. Euskal literatura, kultura. Euskal kantak, olerkiak. Euskal gramatika («euskarazko» adiera).
- - Euskal dantzak, jaiak, ohiturak. Euskal gaietan. Euskal mendiak («Euskal Herriko» adiera).
- Nahiko argi ikusten da bigarren adiera hau lehengo azpisarreran: Euskal Autonomia Erkidegoa ez da Euskarazko Autonomia Erkidegoa, baizik eta Euskal Herriko Autonomia Erkidegoa. Euskaltzaindiaren hiztegian hitz elkartu gehiago ere aurki ditzakegu Euskal Herriko adiera honekin: euskal antzara, euskal artzain-txakur, euskal asto, euskal arrazako kapoi, euskal oilo, euskal txerri eta euskal untxari. Agian hau argiago ikusiko litzateke bigarren definizioa gehituko balute: Euskal Herrikoa, Euskal Herriari dagokiona. Baina oraingoz ez dute halakorik egin.
- Bestaldetik, arazo hau ez dagokio soilik «euskal» hitzari. Normala da etnonimo eta glotonimoak nahastea, bai beste hizkuntzen kasuan (arabiar literatura zer da? Arabiakoa ala arabierazkoa? eta literatura frantsesa? edo literatura ingelesa?) baita beste hizkuntzez ere (ingelesezko wikipedian en:English literature ez da Literature of England, baizik eta English-language literature; baina ondoan en:French literature frantziarrek idatzitakoa da, frantsesez edo Frantziako beste hizkuntzez; frantsesezko literatura en:Francophone literature delarik).
- Gai honen inguruan, agian zentzu biko hitzekin bizitzen ikasi beharko dugu. Behar izanez gero, uler dezaket «euskal» hitzaren esanahia zehazteko «euskarazko», «euskaldun» edo «Euskal Herriko» hitzak ere erabiltzea. Baina wikipediak sistematikoki «Euskal Herriko» erabiltzea erabakitzen baldin badu «euskal» hitzaren ordez, ez nago ziur ez ote lituzkeen Euskaltzaindiaren eskumenak hartuko.-Urtar (eztabaida) 10:21, 22 abendua 2018 (UTC)
- Bozketa formala hasteko orria sortu dut eta hor jarrai daiteke eztabaida, hasiera batean, astelehenean, hilak 24ko 00:00 arte (atzera daiteke eztabaidak jarraitzen badu). Orduan, bozketa hasiko da, urtarrilak 3 arte. Iñaki LL (eztabaida) 10:31, 22 abendua 2018 (UTC)
- Mesedez, ez ditzagun gauzak nahasi: filologia ez da terminologia, eta WP ez da filologia egiteko lekua, baina bai terminologia finkatzeko lanabes ahaltsu bat. Ez dezala inork harropuzkeriatzat jo, baina terminologia irakasten dudanez, zerbait behintzat irakurria dut honetaz. Eta terminologia modernoa, edozein hizkuntza normalizatutan, gaur egun ez da oinarritzen filologian edo hitzen etimologian, erabileran baizik. Eta arrazoi filologikoak baino erabileran oinarritutako datu objektiboak eman nituen laburtuta nire aurreko mezuan: erabilera zaharra eta batez ere zabala du eztabaidagai dugun adiera horrek, hizkuntzaren bilakaera normalaren ondorio da, eta etimologiak soilik ezin du gidatu hizkuntzaren bilakaera. Ibon Sarasola bera ere konturatu da, azkenik, horretaz. Ereduzko erabilera modernoa izan behar da gidari hizkuntza moderno batean, eta hor ez dago dudarik.--Koldo Biguri (eztabaida) 08:12, 23 abendua 2018 (UTC)
- Hasi da bozketa! irakurri mesedez bozkatuko den adierazpena. Iñaki LL (eztabaida) 23:07, 23 abendua 2018 (UTC)
- Bozketa bukatu da dagoeneko, eta bozkatutako adierazpena onartua izan da. Emaitzak hemen. Eskerrik asko parte hartu eta bozkatzearren!
- Hasi da bozketa! irakurri mesedez bozkatuko den adierazpena. Iñaki LL (eztabaida) 23:07, 23 abendua 2018 (UTC)
Wiki Loves Love 2019ren gonbidapena
aldatuMaitasuna gai garrantzitsua da gizateriarentzat eta era desberdinetan adierazten da mundu osoan kultura eta eskualdea zein den, askotariko keinu, zeremonia eta ospakizunen bidez. Bada, emozio aberats eta eder hau dokumentatzeko, zure laguntza behar dugu eskualde bakoitzak dituen kulturen sakonera eta eskualde horietan jendeak amodioa ospatzeko dituen era onenak partekatu eta zabaltzeko.
Wiki Loves Love (WLL) Wikimedia Commonseko nazioarteko argazkilaritza lehiaketa bat da, eta maitasunaren lekukotzen gaiari buruzkoa 2019ko otsailean egingo dugu.
Lehiaketaren helburu nagusia giza kultura dibertsitateko maitasunaren lekukotzak dokumentatzea da, adibidez, monumentuen, zeremonien, keinu samur baten kapturaren eta maitasunaren ikurtzat baliatutako era askotako objektuen bidez; era horretan, Wikipedia entziklopedia askeko mundu osoko artikuluak ilustratu ahal izango ditugu, baita Wikimedia Fundazioko (WMF) beste proiektu batzuk ere.
2019ko edizioaren gai zehatza ondorengoa da: Ospakizunak, jaialdiak, zeremoniak eta maitasun erritualak.
Eman izena Parte-hartzaileak orrian.
Lehiaketaren berri zabalago izateko, begiratu Commons Orrian (ingelesez) eta Maiz Egiten Diren Galderak (ingelesez). (Euskarazko galderetarako: Iñaki LL)
Hainbat sari eraman ditzakezu. Wiki Loves Loveren bidez maitasuna zabaltzen lagunduko gaituzulakoan!
Agur bero bat,
Imajinatu... maitasun guztiaren batura!
--MediaWiki message delivery (eztabaida) 10:12, 27 abendua 2018 (UTC)
2019ko lehiaketak
aldatuKaixo! 2019ko lehiaketak dagoeneko prest daude. Aurten lorpen handiak izan ditugu, eta hilabete batzuetan ederra izan da lehia. Hainbat artikulu azalera iristea ere lortu dugu, lehiaketa hauei esker. 2019an EWKEk lehiaketa antolatu du berriro ere, hainbat gai hobetu eta Hezkuntza Programan ditugun erronkei aurre egiteko gogoarekin.
Iazko esperientziatik ikasi ditugunak ere txertatu ditugu lehiaketan: liburuez gain dauden sariek interes berezia sortzen dute. Horregatik hilero sari fisiko bat izango dugu, teknologia eta asteburuko planak. Liburuak ere jarri ditugu, han hemenka. Gainera, sari bakarra dagoenean lehiaketak interesa galtzen duela ere ikusi dugu. Horregatik sari bat baino gehiago egongo da hilabete guztietan.
Erronka polita da, eta sariez gain Wikipedia hobetzeko helburua ere badugu. Guztiei parte-hartzera gonbidatu nahi zaituztet. Eskerrik asko! -Theklan · · 14:42, 28 abendua 2018 (UTC)
Nabarmendutako Artikulu zaharren berrikusketa
aldatuLehenago ere atera da gai hau, baina irailean onartu zen Kalitatezko Artikuluak izendatzeko sistema berria eta oraindik ez diegu sistema hau martxan jarri aurretik izendatu ziren NA eta ON motako artikuluei berrikusketarik egin. Argi dago Euskarazko Wikipediak dituen ia 300 NA eta 50 ON horien artean badirela dagokien mailara iristen ez diren artikuluak, aspaldi izendatu zirelako. Beraz, berrikusketa ahalik eta azkarren eta objektiboen egiteko proposamen batekin nator: Edozein lankidek (ni egiteko prest nago) banan-banan aztertu beharko lituzke artikuluak eta egungo irizpideekin bat datozen egiaztatu, nire ustez, ez da azterketa zorrotzik egin behar, astuna eta zaila delako, baina kalitate baxueneko artikuluei izendapena kentzea garrantzizkoa delakoan nago. ORES bidezko kalitate neurketa ere lagungarria izan daiteke; adibidez, NA batek B motako kalitatea badu ORESen arabera, izendapena kentzea planteatu beharko litzateke. Izendapena kendu behar zaien kalitatezko artikuluen zerrenda bat egin ondoren, txokoan eztabaidatu beharrean edo banan-banan iruzkintzen hasi beharrean, bozketa formal bat abiaraztea proposatuko nuke, hala, lana erraztu eta azkartzeko. Zuen erantzunaren zain, Xabi22 (eztabaida) 19:53, 7 abendua 2018 (UTC)
- Zuk egitearen alde. Baten batekin duda badago, egin zerrenda bat eta agian bigarrengo batek eman dezala iritzia. Ni hori egiteko prest (orain arte gupidagabeki egin dut batzuekin). -Theklan · · 20:46, 7 abendua 2018 (UTC)
- Ondo iruditzen zait. Hori bai, ORES maila erabiltzea Nabarmen/on kentzeko ez dut ikusten. Baliagarria izan daiteke lehendabizi maila baxuena ematen dutenak errebisatzeko, baina betiere kriterioa artikuluok adostutako irizpideak betetzen dituzten ala ez izanik. -Lainobeltz (eztabaida) 21:57, 7 abendua 2018 (UTC)
Kalitatezko Artikuluek irailaren 5ean erabaki ziren irizpideak betetzen dituztela egiaztatzeko egin dudan berrikusketaren emaitzak dituzue jarraian. Irizpideak behar bezala betetzen ez dituztenak hiru taldetan sailkatu ditut: Artikulu On izateko maila dutenak, Kalitatezko Artikulu izateari utzi beharko lioketenak eta zalantza sortu didatenak. Azken talde honetakoak oso maila ezberdinekoak dira, batzuk nabarmenduak izan daitezkeen bitartean, beste batzuek ia ia on izateko irizpideak ere ez dituzten betetzen. Artikulu hauen inguruko balorazio bat egitea eskertuko nizueke. Desadostasun ororen aurrean, esan lasai!
OHARRA: Zerrendan hainbat ikono daude, lankideek proposatutako zuzenketak adierazteko. Hainbat lankidek proposamen berdina egin badute, ikonoa bikoiztuta agertuko da. Jarraian bakoitzak duen esanahia: ON bihurtu. Izendapena kendu. Egun duen izendapena mantendu.
Artikulu On bihurtu (NA-ON)
aldatu- 2011ko Munduko Errugbi Txapelketa
- Jose Antonio Agirre
- Agriparen Panteoia
- Alemaniako historia
- Algonkin-euskara pidgina
- Dionisio Amundarain
- Mary Anning
- Antzinako Erregimena
- Athletic
- Bakterio
- Betty eta Barney Hill
- Bizkaia
- Bretainia
- Truman Capote
- Miguel de Cervantes
- Cúchulainn
- DNAren erreplikazio
- Vlad Drakula
- Durangoko bonbardaketa
- Enkarterriko historia
- Espainiako trantsizioa
- Andrés Espinosa
- Estatistika
- Euskal Herriko bertako etxabereen arrazak
- Euskal Herriko ekonomia erromatar garaian
- Euskal Rock Erradikala
- Eusko Itsas Gudarostea
- Finlandiako historia
- Finlandiako historiaurrea
- Gasteizko historia
- Mel Gibson
- Hidrogeno
- Alfred Hitchcock
- Hondarribia
- Imanol Larzabal
- Immunitate-sistema eta estresa
- Integral
- Biktoriano Iraola
- Iruñeko zitadela
- Israel
- Jesus Nazaretekoa
- Kellseko liburua
- Kontxako bandera
- Kristautasuna Euskal Herrian sartzea
- Mikel Laboa
- Lemoizko zentral nuklearra
- Nelson Mandela
- Manga
- Freddie Mercury
- Mundaka
- Napoleondar Gerrak Euskal Herrian
- Nightwish
- Obanosko Infantzoien Biltzarrak
- Pasai Donibane
- Persepolis
- Real Sociedad
- Sherlock Holmes
- Thor
- Ugandako trenbidea
- Uhin-partikula dualtasuna
- Viana
- Tom Waits
- Yosemite Parke Nazionala
- Zabalgune
- Zangoza
- Zuberoa
Izendapena kendu (NA-X)
aldatu- Alde Zaharra (Iruñea)
- Aran uharteak
- Bankuaren gerra
- Bilboren berritzea
- Euskal Herriko mendiak
- Gaeltacht
- Intel Core 2
- John Fitzgerald Kennedy
- Landare inbaditzaileak Urdaibain
- Lorategi-hiri
- Motia
- Pablo Neruda
- Nostradamus
- Primate
- Probabilitate
- Rock
- Sarasate pasealekua
- Sei Eguneko Gerra
- Sorgin
- Stonehenge
- Zelta mitologia
Zalantzazkoak (NA?)
aldatu- 2001eko irailaren 11ko atentatuak
- Mikael Agricola
- Autismo
- Añanako Gatz Harana
- Basilisko (agintaria)
- Behigorri
- Jose Miguel Beñaran Argala
- Bilboko metroa
- David Bowie
- Donbasseko gerra
- Donostiako Setioa
- Errusiar Inperioa
- Euskal Herriko ardoak
- Euskal Herriko baleazaleak
- Euskal Kantagintza Berria
- Euskara-islandiera pidgina
- Foraminifero
- Gasteiz
- Gasteizko martxoaren 3ko sarraskia
- Antoni Gaudí
- Guadalcanalgo Kanpaina
- Tarja Halonen
- Hegazkin
- Hegi Babesgarria operazioa (2014)
- Herri Batasuna
- Iberdrola dorrea
- Itsaso Hileko Eskuizkribuak
- Jack Tripa-ateratzailea
- Kanguru
- Landare inbaditzaile
- Mallako Natura Erreserba Hertsia
- Saint-Pierre eta Mikelune
- San Mames
- Andres Urdaneta
- Xynthia ekaitza
Bestelakoak
aldatu- Entzelado (satelitea): Nik egina denez, nire balorazioa partziala izan daiteke.
- Finlandiako historia: Sarrera falta zaio, bestela NA, nire ustez.
- Oorten hodeia: Nik egina denez, nire balorazioa partziala izan daiteke.
- Pallas-Yllästunturiko Parke Nazionala: Estilo gida.
- Pelkosenniemi: Zatiren batean ez du estilo gida betetzen, konponduz gero, nire ustez, NA.
- Pello: Aurrekoak duen arazo bera. Konponduz gero NA.
- Ranua: Aurrekoak duen arazo bera. Konponduz gero NA.
Erantzunak
aldatuZuen erantzunen zain. Xabi22 (eztabaida) 13:13, 23 abendua 2018 (UTC)
- Mila esker Xabi22 hartutako lanagatik! Berrikuspen handia behar dute zenbait artikuluk, egia da. Nik ekarpen txikitxo bat baino ez dut egingo. Zerrenda horretan agertzen diren artikulu batzuk nik sortu nituen eta horiei buruzko iritzia emango dut.
- Artikulu On bihurtu:
- Finlandiako historiaurrea: Bat nator
- Zalantzazkoak:
- Mikael Agricola: beharbada erreferentziak faltza zaizkio, baina artikulu txukuna dela iruditzen zait; artikulu on izatera pasatuko nuke.
- Tarja Halonen: azken 8 urteetako informazioa falta da eta esaldiren batean oraindik presidente izaten jarraitzen duela ageri da; zaharkituta gelditu da. Izendapena kenduko nioke.
- Mallako Natura Erreserba Hertsia: lan handia hartu nuen artikulu hau sortzen: informazioa bilatu eta itzuli, mapa sortu, argazki egokiak topatu... Nahiz eta hitz-kopuruari dagokionez, izendapenetik kanpo gelditu beharko lukeen, oso artikulu txukuna dela iruditzen zait. Beharrezko informazio guztia ematen du, ondo antolatua dago, erreferentzia zuzen eta egokiak ditu, eta bisualki aparta da. Nik nabarmendutako artikulu bezala utziko nuke.
- Bestelakoak:
- Finlandiako historia: sarrera laburtxo bat gehitu diot. Nik ez nioke NA kenduko.
- Pallas-Yllästunturiko Parke Nazionala: moldaketa handi bat behar du. Hori egin ezean (eta oraingoz ez dut konpromiso hori hartzeko asmorik), ez dut uste nabarmendua izan behar duenik.
- Pelkosenniemi, Pello eta Ranua: artikulu hauek aldatuko ditut izendapena galdu ez dezaten. Baina jakin nahiko nuke zergatik ez duten estilo-gida betetzen...
- -Sikret8 (eztabaida) 18:31, 23 abendua 2018 (UTC)
- Mila esker Sikret8 hain azkar erantzuteagatik. Finlandiako historia eta Mallako Natura Erreserba Hertsia NA gisa mantentzearen aldekoa naiz ni ere, ea besteek zer dioten... Pelkosenniemi, Pello eta Ranua artikuluei dagokienean, estilo gidan ez du ezer jartzen baina nire ustez, testuan zehar ager diren letra lodizko hitzak arruntak bihurtu beharko lirateke, gainerako artikuluek hala egiten dutelako. Hala ere, hau eztabaidatu daiteke. Xabi22 (eztabaida) 19:39, 23 abendua 2018 (UTC)
- Koherenteak behar dugu lehenik eta behin. Pena dut batzuk ondo antolatu eta idatzita daudelako, baina erreferentziarik ez dute, eta beraz ezin dira ON ere izan, WP iraganaren zati dira, eta hori eguneratu nahi dugu. Batzuek ez dute merezi ON ere izatea, nahiz eta hiruzpalau erreferentzia gehiagorekin ON izan daitezkeen, adibidez, Mikel Laboa.
- Saiatuko naiz gainbegiratu ditudan guztiak gogoratzen (denak ez ditut gainbegiratu, hala ere). NA > ONetik, Jose Antonio Agirre X egingo nuke, ez du ia erreferentziarik. Berdin ondorengoak: Sherlock Holmes, Tom Waitsek txukuntzea behar du ON izateko, Euskal Rock Erradikala,Freddie Mercury, Inmunitate-sistema eta estresa (erreferentziarik ez)...
- Izendapena kentzeko sailetik, dena ez dut gainbegiratu. Tartean, baina, nire artikulu bat dago NA Xerako zerrendan, Bankuaren gerra, eta ez dakit zergatik jarri duzun Xrako hautagai. 15.000 byte ditu eta erreferentziak ia paragrafoka, beraz, ONerako egoki-egokia. Gainerakoekin, ados.
- Zalantzazkoetan, 2001eko irailaren 11ko atentatuak zerrenda itxura du askotan, kohesioa falta zaio. Argala, tarte gehiegi erreferentziarik gabe. Euskara-islandiera pidginak amaitu gabeko artikulu itxura du, ez nioke on emango. Euskal Kantagintza Berria > ON (ez ditu 25.000 byte). Saint-Pierre eta Mikelune NA. Euskal Herriko baleazaleak ON (ez da 25.000 bytetara heltzen). Andres Urdanetak eta Xynthia ekaitzak ez dute hitz nahikorik NA izateko, beraz > ON. Iñaki LL (eztabaida) 08:51, 24 abendua 2018 (UTC)
- Euskal Kantagintza Berria artikuluari moldaketa txikiren bat egin diot, eta 25.000 byteen langa gainditzen du orain. Era egokian egituratua eta idatzia dago, eta erreferentzia aski ditu; NA izendapena ez nioke kenduko.--Xirkan (eztabaida) 18:34, 26 abendua 2018 (UTC)
- Gainerakoetan, NA ikusten ditut astronomiakoak (zuk landutakoak, oker ez banabil). Finlandiako artikuluetan, ez dakit arazoa zein ataletan dagoen arazoa. Ados nago Finlandiako historiak sarrera behar duela. Iñaki LL (eztabaida) 22:53, 23 abendua 2018 (UTC)
- Finlandiako historia artikuluari sarreratxo bat egin diot nahi baduzue artean ere zerbait gehiago osatu; NArako moduan dago. Iñaki LL (eztabaida) 08:02, 24 abendua 2018 (UTC)
- Gainerakoetan, NA ikusten ditut astronomiakoak (zuk landutakoak, oker ez banabil). Finlandiako artikuluetan, ez dakit arazoa zein ataletan dagoen arazoa. Ados nago Finlandiako historiak sarrera behar duela. Iñaki LL (eztabaida) 22:53, 23 abendua 2018 (UTC)
- Asko eskertzen dizkizut zure ekarpenak Iñaki LL. Aipatu dituzun zuzenketa guztiak ikono bidez adierazi ditut zerrendan, eskertuko nizuke bakarren bat gehitu nahi baduzu, ipintzea, hala, beste lankideek adostasuna edo desadostasuna adierazi dezaten. Bankuen gerrari dagokionean, ON gisa ipintzearen alde nago, baina atal guztiak dituen jakin nahiko nuke, izan ere, ingelesezko wikipedian artikuluak atal askoz gehiago ditu. Badakit ezin direla bi hizkuntza hain desberdin alderatu, baina ON izateko irizpideetako bat gaiak funtsezko atal guztiak edukitzea da. Xabi22 (eztabaida) 09:08, 24 abendua 2018 (UTC)
- Ederki Xabi22, ea zerbait txukuna ateratzen dugun. Bestalde, Mallako Natura Erreserba Hertsia aldatu egin dut, ez du ematen NA luzeragatik. Horrek ez du haren balioa hondatzen, oso txukuna da, baina 25.000 byte baino gutxiago ditu, eta irizpide hori ez du betetzen. Horri buruzko eztabaidak egon izan dira lehenago, eta bete behar dira beraz. Eusko Itsas Gudarostea NArako onartuko nuke, lehendabiziko aipua euskaratu ondoren (oin-ohar gisa jatorrizko gaztelaniazkoa jarrita); Estatistika ONerako (pasarte luzeak erreferentziarik gabe). Bankuaren gerrak behar dituen atal guztiak ditu, testuetako egitura klasikoaz: Sarrera, Aurrekariak, Muina, Ondorioak, Erreferentziak, Iturriak (ON). Iñaki LL (eztabaida) 10:50, 24 abendua 2018 (UTC)
- Ados Iñaki LL. Ea beste erabiltzaileek zer dioten, dei egingo diet jarraian azken bi hilabeteetan aktibo egon direnei, parte hartu dezaten. Xirkan, Urtar, Koldo Biguri, Josu, Assar, Xabier Armendaritz, Euskaldunaa, Theklan, Lainobeltz, Oraina, Gorkaazk, Xabier Cañas, Supro23, Aitzolete, MerZab, Unai gasteiz.
- Muga 25.000 byte baldin bada, aldaketa egina dago. Orain Mallako Natura Erreserba Hertsia artikuluak 25.000 byte baino gehiago ditu. Xabi22Iñaki LL. -Sikret8 (eztabaida) 14:27, 24 abendua 2018 (UTC)
- Mallako Natura Erreserba Hertsia, orain bai! Bide batez, toki zoragarria;) Iñaki LL (eztabaida) 14:37, 24 abendua 2018 (UTC)
2019 hasi baino lehen bozketa formala abiarazteko asmoa dut, orain arte jaso diren iritziak kontutan hartuta. Beraz, eskertuko nieke parte hartu nahi duten lankideei, edozein ekarpen eginez gero, abenduaren 30a baino lehenago egitea. Mila esker. Xabi22 (eztabaida) 15:14, 28 abendua 2018 (UTC)
- Xabi22 lankideak proposatzen duena oso proposamen potoloa iruditzen zait, lan asko eskatzen duena eta, nire uste apalez, 2-3 asteetan erabaki ezin daitekeena. Nik uste dut tamaina honetako proposamen batek (130 artikuluren errebisioa eta bir-kalifikazioa proposatzen ari baita, artikulu luzeak, bestalde) alde batetik denbora askoz gehiago behar duela (patxadaz eta pazientziaz egindako azterketa sakona) eta, bestaldetik lankide gehiagoren inplikazioa ere, ez zaidalako egokia iruditzen lankide gutxi batzuek erabakitzea artikulu horien bir-kalifikazio berria. Beraz, ekarpenen epea luzatzea proposatzen dut (Xabi22k abenduaren 30ean jartzen zuen epe-muga, eta nik ez dut nire burua gai ikusten egun gutxi batzuetan 130 artikulu patxadaz irakurtzeko eta ebaluatzeko) eta lankide gehiagoren inplikazioari ere beharrezkoa deritzot. Ideia bezala, uste dut formula ona izan litekela 130 artikuluren berrazterketa batera egin beharrean, txandaka egitea (25 artikulu aztertu urtarrilean, beste 25 otsailean, 25 martxoan, etab). Eraginkorragoa izango litzateke formula hori nire ustez. -Josu (eztabaida) 20:05, 5 urtarrila 2019 (UTC)