Wikipedia:Txokoa/Politikak/2009ko abuztua
Bozketa
aldatuHemen eztabaidatu ondoren eta hemen bozkatu ostean, nire proposamenarekin bat, Txokoaren itxura aldatu egingo dut. Ahal den azkarren aldatuko dut. Amaitzean, hemen abisua jarri dut. Ondo izan.--An13sa ✎ 14:29, 7 Abuztua 2009 (UTC)
- Bidebatez, beste wikipedien hizkuntzetarako loturak itsatsi ditut. Aio, --Euskalduna Esaidak hemen 17:48, 2009ko abuztuaren (UTC)
Dentsitatea zuzenean kalkulatzea
aldatuKaixo! Beno, Txokoa aldatu denez orain ez dago aukerarik proposamenak egiteko. Hemen egingo dut, ea zer deritzozuen. Gauza da askotan populazioaren datuak aldatzen ditugula baina ez dugula berriro kalkulatzen dagoen dentsitatea. Beste askotan datu hori ez dago eskuragarri eta kalkulagailuarekin aurkitu behar da. Galdera tekniko batzuk egin ostean eta froga ezberdinak garatu ondoren aurkitu dut nola egin.
Arazoa da txantiloi bati esaten badiogu kalkulatzeko populazioa/azalera ondo egiten duela baldin eta bi zenbakiek ez badute puntuazio seinurik. Adibidez populazioa 600 bada eta azalera 3, orduan ondo esaten digu dentsitatea 200 dela. Baina azalerak dezimalak baldin baditu guk , jartzen dugu bereizteko eta programak . baino ez du onartzen. Populazioak ere milakoak baditu guk . jartzen dugu, eta programak , baino ez du ulertuko. Horregatik tranpa bat egin behar dugu eta {{formatnum:}} erabili. Honek honako tranpa egiten du: {{formatnum:123456.78}} jartzen badugu 123.456,78 emaitza emango du. Honela azalera eta biztanleria normal jarri beharrean formatnum honekin jartzen badugu, puntuazioako .ak kenduta eta , guztiak .gatik aldatuta kalkulua automatikoki egin daiteke. Nahi duenak ikusi dezake nola geratzen den Lankide:Theklan/Proba orrian eta nola egin dudan Lankide:Theklan/Dentsitate kalkulagailua orrian.
Arazoa da hau erabili nahi badugu bot bat beharko genukeela txantiloietan erabili ahal izateko. EZ dakit nola egin daitekeen hori. Ideiarik? -Theklan · ezt · @ 15:47, 25 Abuztua 2009 (UTC)
- Beno, sartu dut tranpa bikoitz batekin Bizkaiko infotaulan, frogatzen joateko eta egia esan Abanto-Zierbena artikuluan ondo geratu da. Zer deritzozue? -Theklan · ezt · @ 18:07, 25 Abuztua 2009 (UTC)
Hori TXiKik erantzun beharko luke... Ni behintzat ez naiz oraindik oso iaioa botekin :-( --Unai (esan) 20:19, 25 Abuztua 2009 (UTC)