William Brodie, askoz ere ezagunagoa Deacon Brodie (euskaraz: «Brodie Diakonoa») titulu prestigiotsuaz (1741eko irailaren 28a, Edinburgh1788ko urriaren 1a, Edinburgh) eskoziar altzarigile bat izan zen, gaur egungo kutxa gotorgile edo sarrailagilearen parekoa, bai eta Edinburgheko Merkataritza Ganberako lehendakaria eta hiriko diakonoa ere. Halere, benetako ogibidez, egunez ofizialki zurgin zintzoa, eta gauez ezkutuko lapurra izan zen, alde batetik azken jarduera honek sorrarazten zion adrenalina zirrara zela eta, eta bestetik sekulako dirutza modu azkarrean bereganatzeko bidea baitzen.

William Brodie

Bizitza
JaiotzaEdinburgo1741eko irailaren 28a
Herrialdea Britainia Handiko Erresuma
HeriotzaEdinburgo1788ko urriaren 1a (47 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: urkatzea
Hezkuntza
HeziketaRoyal High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakartisaua, politikaria, kriminala eta enpresaburua
KidetzaEdinburgh Cape Club (en) Itzuli

Find a Grave: 9785353 Edit the value on Wikidata

Egunez bere sarrailagile lanbidearen bidez lortzen zuen bezeroen segurtasun mekanismoen informazioa gauez haiei lapurretak egiteko baliatzen zuen, bezeroen kutxa gotortuen giltzen argizarizko kopiak egiten baitzituen. Hiriko sarrailagile garrantzitsuena zenez, Edinburgheko kide aberatsenen jauregi eta etxebizitzetan lan egin zuen. Lapurtutako dirua bere bizimodu bikoitzak sortzen zizkion gastuak ordaintzeko erabiltzen zuen, tartean bost seme-alaba, elkarren artean berririk ez zuten bi maitale, bai eta bere jokorako eta apustuetarako zaletasuna ere.

1768an bere ibilbide kriminalari ofizialki ekin zion, banku bateko giltzen kopiak egin eta 800 libra esterlina hoztu zituenean. 1786an lapur talde txiki bat osatu zuen, bera eta beste hiru kideekin batera: John Brown (beregain zazpi urteko espetxe zigorra zuen lapurra), George Smith (lanbidez sarraigilea eta Cowgate kalean janari-denda bat zuen gizona) eta Andrew Ainslie (zapataria).

Halere, azkenean taldekideak atzemanak, epaituak eta heriotzara zigortuak izan ziren. 1788ko urriaren 1ean Brodie eta Smith hiriko Old Tolbooth eraikineko urkamendian zintzilikatuak izan ziren.

Herri kulturan

aldatu

Hil eta berehala, Deacon Brodie zena Edinburgheko kultura herrikoira igaro eta kondairazko pertsonaia bilakatu zen. Maiz aipatzen denez, Robert Louis Stevenson eskoziar idazleak bere Jekyll doktorea eta Hyde jauna eleberri ospetsua idazteko haren bizimodu bikoitzean oinarritu omen zen.

Gaur egun, Edinburgh hiriko Royal Mile hiribidean bere izena daraman taberna bat dago, Lawnmarket eta Bank Street kaleen izkinan, The Mound eremutik hurbil.

1997an BBC 1 katean bere bizitzan oinarritutako eta Billy Connolly eskoziar umorista eta aktore ospetsuak antzeztutako izenburu berdineko telesaila estreinatu zen.

Kanpo loturak

aldatu
  NODES