William Gilbert
William Gilbert (Colchester, 1544ko maiatzaren 24a - Londres, 1603ko azaroaren 30a) britainiar sendagile eta fisikaria izan zen.
William Gilbert | |||
---|---|---|---|
1600 - | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Colchester, 1544ko maiatzaren 24a | ||
Herrialdea | Ingalaterrako Erresuma | ||
Heriotza | Londres, 1603ko azaroaren 30a (59 urte) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: Izurri Beltza | ||
Familia | |||
Aita | Jerome Gilberd | ||
Ama | Jane Wingfield | ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Saint John's College (Cambridge) | ||
Hizkuntzak | latina ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | filosofoa, medikua, ingeniaria, fisikaria, astronomoa eta naturalista | ||
Lantokia(k) | Ingalaterra | ||
Cambridgeko St. John´s Collegen egin zituen ikasketak. Elisabet erreginaren lehen sendagilea izan zen, eta Errege Sendagile Eskolako lehendakari izendatu zuten 1600ean. Urte horretan bertan, magnetismoari buruzko lehen ikerketa egin zuen: De magnete, magneticisque corporibus et de magno magnete tellure, Ingalaterran argitaratu zen fisikako lehen liburu garrantzitsua. Mundua iman handi bat balitz bezala deskribatu zuen. Elektrizitate estatikoa aurkitu zuen, anbarra eta bestelako gai batzuk igurtziz. Elektrizitate hitza asmatu zuen, anbarraren grekozko izenetik, elektronetik, eratorria.
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: William Gilbert |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.