William Styron (Newports News, Virginia, 1925eko ekainaren 11 - Martha's Vineyard, Massachusetts, 2006ko azaroaren 1) estatubatuar eleberrigilea izan zen.

William Styron


Epaimahaiko presidentea Cannesko Zinemaldian


Giorgio Strehler - Dirck Bogarde
Bizitza
JaiotzaNewport News1925eko ekainaren 11
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaNewport News
Virginia
HeriotzaMartha's Vineyard2006ko azaroaren 1a (81 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaChristchurch School (en) Itzuli
Warwick High School (en) Itzuli
Davidson College (en) Itzuli
Duke Unibertsitatea
(1943 - 1947) lizentzia : Ingelesezko literatura
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, militarra eta eleberrigilea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakAlbert Camus, Francis Scott Fitzgerald, Gustave Flaubert, James Joyce, John Dos Passos, Mark Twain, Richard Yates, Romain Gary, Thomas Wolfe, William Faulkner eta Wolfgang Amadeus Mozart
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Fellowship of Southern Writers (en) Itzuli
Genero artistikoadrama
autobiografia
literatura kritika
script (en) Itzuli
saiakera
Zerbitzu militarra
Adar militarraAmeriketako Estatu Batuetako Marineen Gorputza
Graduateniente

IMDB: nm0836612 Allocine: 41253
Find a Grave: 16421526 Edit the value on Wikidata

Estatu Batuetako hegoaldean hazi zen. Duke Unibertsitatean egin zituen ikasketak. William Faulknerren eragina sumatzen da haren obran, inguruneko gaiak lantzeko moduagatik. Lehen eleberrian, Lie Down in Darkness (1951, Ilunpean etzanda), Hegoaldeko erdi-mailako familia baten suntsiketaren deskribapena egin zuen. Maisulana, ordea, The Confessions of Nat Turner (1967, Nat Turnerren aitorpenak) du, esklabo beltzen 1831ko matxinada baten kronika. Obra hark eztabaida handiak piztu zituen, eta Pulitzer saria irabazi zuen 1968an.

Beste zenbait lan aipagarri: The Long March (1953, Ibilaldi luzea), militarren entrenamendu-leku batean girotutako eleberria; Set This House on Fire (1960, Etxea sutan), Bigarren Mundu Gerraren ondoren Italian geratu ziren estatubatuar soldaduen bizitzari buruzko kontakizuna; Sophie's Choice (1979, Sophieren erabakia), estatubatuar idazle baten eta Auschwitzetik bizirik atera zen poloniar gazte baten adiskidetasunaren historia, arrakasta handikoa; Darkness Visible (1990, Iluntasun ikusgai), buruko eritasun baten aurkako borrokaren kontakizuna; eta, azkenik, A Tidewater Morning: Three Tales from Youth (1993, Goiz bat itsasertzean: gaztetako hiru kontakizun), haurtzaroko une mingarriei buruzko kontakizunak.

Erreferentziak

aldatu
  NODES
Ideen 1
multimedia 1
os 2
web 1