World War Z
World War Z (euskaraz Z Mundu Gerra) 2013ko Marc Foster alemaniar-suitzar zinema zuzendariaren film bat da. Filma Max Brooks idazlearen World War Z eleberrian oinarritua dago. 2013ko ekainaren 2an Londresen estreinatu zen.
Ipar Euskal Herrian 2013ko uztailaren 5an estreinatu zen, aldiz, Hego Euskal Herrian abuztuaren 2an.
Argumentua
aldatuGizateria osoa pertsonak zonbi bilakatzen dituen bapateko pandemia oldarkor batek erasotzen duenean, NBEko Gerry Lane ikertzaile adituak (Brad Pitt) denbora eta ia ziurra den patuaren aurkako lasterketa bizi batean zibilizazioaren desagerpena ekiditen saiatuko da. Gizakien behin betiko desagerpenaren mehatsua dakarren pandemia beldurgarri hau geldiarazteko erantzunaren bilaketan Gerry munduko hainbat herrialdeetatik igaroko da, honela milioika ezezagunen bizia eta baita bere familia berarena ere salbatu asmoz.
Aktoreak
aldatu- Brad Pitt: Gerry Lane.
- Mireille Enos: Karen Lane, Gerryren emaztea eta haren bi alaben ama.
- Daniella Kertesz: Segen, israeldar gudaria.
- James Badge Dale: Speke, estatubatuar militarra.
- David Morse: Gunter Haffner, CIAko agente ohia, arrazoi ezezagunengatik espetxe abandonatu batean dagoena.
- Fana Mokoena: Thierry Umutuni, Gerryren laguna.
- David Andrews: Mullenaro kapitaina.
- Sterling Jerins eta Abigail Hargrove: Gerry eta Karenen alabak.
- Peter Capaldi: MOEko medikua.
- Pierfrancesco Favino: MOEko Osasun Zentruko burua.
- Ludi Boeken: Jurgen Warmbrunn, Mossadeko buruzagia.
- Grégory Fitoussi: C130ko pilotua.
- Ernesto Cantu: Tomasen aita.
- Matthew Fox: paraxutista.
Kanpo estekak
aldatu- World War Z filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- World War Z filmaren webgune ofiziala (Ingelesez)