Onddo bigun

Xerocomus subtomentosus» orritik birbideratua)

Onddo biguna (Xerocomus subtomentosus edo Boletus subtomentosus) Boletaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Haragi gorrien hornigai gisa, eta plater konbinatuetarako egokia. Gisatuetan, beste Boletus-ak baino kalitate apalagoa du.

Onddo biguna
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaBoletaceae
GeneroaXerocomus
Espeziea Xerocomus subtomentosus
Quél., 1888
BasionimoaBoletus subtomentosus
Mikologia
 
poroak himenioan
 
txapel ganbila
 
hanka biluzik dago
 
espora oliba-arreak dauzka
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 3 eta 12 cm bitarteko diametrokoa, lehenik esferikoa, gero ganbila, baita laua ere. Azala belusduna, oso kolore aldakorrekoa, oliba-horixkaren eta marroi-gorrixkaren artekoa, pitzatu egiten da zahartzean.

Tutuak: Nahiko luzeak eta itsatsiak, horiak.

Poroak: Nahiko handiak, angelutsuak, poligonalak, lehenbizi horiak eta gero oliba-hori kolorekoak.

Hanka: Batzuetan zilindrikoa, beste batzuetan sabelduna edo oinarrian mehetua; horixka, pikart marroiez apaindua, edo luzetarako nerbio nabarmen samarrekin.

Haragia: Kapelan zurixka du eta oinean horixka samarra. Ez da urdintzen edo oso gutxi. Fruta usain arina du eta zapore atsegina.[2]

Etimologia: Xerocomus terminoa grekotik dator, lehorra, esan nahi duen "xerós" hitzetik eta, buruko ileak, ilea, adatsa esan nahi duen "kóme" hitzetik, espezie gehienen iletxo lehor eta tomentodunari erreferentzia eginez. Subtometosus epitetoa latinetik dator, ia, esan nahi duen "sub" hitzetik eta belusatua esan nahi duen "tomentosus" hitzetik. Pixka bat belusduna delako.

Jangarritasuna

aldatu

Jangarria, baina ez oso preziatua.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Xerocomellus chrysenteron delakoarekin, honek kapelaren arrailetan eta oinean tonu gorrixkak ditu. Baita Xerocomus ferrugineus eta Xerocomus lanatus espezieekin ere.[4]

Sasoia eta lekua

aldatu

Udan eta udazkenean hostozabalen basoetan.[5]

Banaketa eremua

aldatu

Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika, Kolonbia, Europa, Errusia, Kaukasia, Himalaiako mendikatearen eremua, Japonia, Australia.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 60 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 146 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 521 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 42 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
todo 1