Zaldibar
Zaldibar Bizkaiko ekialdeko udalerri bat da, Durangaldeko eskualdean kokatua, Gipuzkoarekiko mugan. 11,84 km2 ditu eta 2016. urtean 3.087 biztanle zituen. Eskualdeko 7. udalerria da biztanle kopuruaren arabera, 14 herrietatik.
Zaldibar | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizkaia, Euskal Herria | |||||||||||
Zaldibar | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Bizkaia | ||||||||||
Eskualdea | Durangalde | ||||||||||
Izen ofiziala | Zaldibar | ||||||||||
Alkatea | Eneritz Azpitarte (EHBILDU) | ||||||||||
Posta kodea | 48250 | ||||||||||
INE kodea | 48095 | ||||||||||
Herritarra | zaldibartar | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°10′21″N 2°32′43″W / 43.1725°N 2.5452777777778°W | ||||||||||
Azalera | 11,84 km² | ||||||||||
Garaiera | 195,49 metro | ||||||||||
Distantzia | 39 km Bilbora | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 3.027 (2024) 22 (2023) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 257,2 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | % 5,85 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 12,25 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 46,72 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 75,37 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 6,14 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 9,85 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 47,48 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % 27.6 (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera [3] | % 34.24 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Webgunea | http://www.zaldibar.eus |
Durangotik 7 km-tara, Eibartik 9tara eta Bilbotik 37tara kokatuta dago.
Zaldua izena ere hartu izan du historikoki.
Geografia
aldatuMugakideak
aldatuMugakide ditu iparraldean Mallabia eta Ermua, hegoaldean Elorrio, ekialdean Eibar eta Elgeta (Gipuzkoa), eta mendebaldean Berriz.
Areitioko mendateak (313 m) lotzen du Ermuarekin N-634 errepidearen bidez.
Auzoak
aldatuHerrigunearen inguruan, Aranguren, Goierri, Gatzaga eta Urizar auzoak daude udalerriaren mendebaldean. Ekialdean, berriz, Eitzaga eta Sallabente daude.
Ingurune naturala
aldatuZaldua ibaiak (edo Zalduerreka) udalerria zeharkatzen du, eta Matiena bat egiten du Ibaizabalekin. Ibaiak ura jasotzen du beste erreka bietatik, Solozabal eta Agirre-sakonatik. Ekialdean, Ego ibaiak bat egiten du Maltzagan Debarekin. Ibuereka eta Aixola dira Egoren ibaiadarrak. Ariolako urtegia (Aixolakoa) ere aipatzekoa da, hego-ekialdean kokatuta, Elgetako mugan.
Anbotoko mendilerroa (1.331 m) eta Oizko mendigunearen (1.026 m) artean kokatuta, mendi baxuagoek inguratzen dute herria. Horietatik altuena Santamariñazar (675 m) da, hegoaldean zutitzen dena.
Historia
aldatuHerriak denbora luzean Zaldua izena izan zuen. Zalduako elizaurrea Durangoko merindadearen barruan zegoen, eta Gerediagako Batzarretan 7. eserlekua zeukan. Elezaharraren arabera, Antso II.a Garzeitz Abarka nafar erregea 10 urtez preso egon zen Zaldibar dorretxean. Bestela, San Andres eliza XIII. mendekoa izan daitekeela uste dute aditu batzuek.
Herriaren historia ur gaziko iturriak markatu du, mineralduna eta osasungarria, 1846an bainuetxea zabaldu baitzuten Peñafloridako kondearen eskutik. Termalismoa boladatik pasatu eta gero, Bizkaiko Foru Aldundiaren eskuetara pasatu zen eraikina, eta ospitale psikiatriko bihurtu zen.
1932an Zaldua herriak gaur egungo izena, Zaldibar, hartu zuen, eta 1976an armarrian sartu zituzten zuhaitza eta zaldia. Azkenik, 2017an hiru otsoak berreskuratu zituzten armarrirako, "Zaldua" izena azpian dutela.
Demografia
aldatuZaldibarko biztanleria |
---|
Politika
aldatu2019ko udal hauteskundeak
aldatu2019ko maiatzaren 26ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Zaldibarko alkatea EAJ-PNVko Jose Luis Maiztegi da.
Zaldibarko udalbatza | |||||
Alderdia |
2019ko maiatzaren 26a | ||||
Zinegotziak | Boto kopurua | ||||
EH Bildu | 5 / 11 |
||||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 4 / 11 |
||||
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE)) | 2 / 11 |
||||
Alderdi Popularra (PP) | 0 / 11 |
||||
Datuen iturria: webgunean |
Alkateak
aldatu- 1979: Valentin Lasuen (EAJ).
- 1983-1995: Pablo Sampedro Landazabal (EAJ).
- 1995-1999: Maria Blanca Onaindia (EAJ).
- 1999-2009: Igor Barrenetxea-Arando (EAJ + EA).
- 2009-2011: Ana Idoia Mendiolagarai (EAJ).
- 2011-2018: Arantza Baigorri (EH Bildu).
- 2018-2019: Eneritz Azpitarte (EH Bildu).
- 2019-: Jose Luis Maiztegi (EAJ).
Azpiegiturak
aldatuUdaletxea, bake epaitegia, liburutegia eta gizarte arloko hainbat elkarte daude udalerrian. Gainera, Osakidetzako osasun-zentroa eta erietxe psikiatrikoa den Zaldibarko Ospitalea aipatzekoak dira.
2011. urtetik, Eitzaga auzoan zabortegia du. 2020ko otsailaren hasieran bertan gertatu zen Zaldibarko zabortegiaren hondamendia.
Azkenik, AP-8 autopistak eta Euskotreneko Bilbo-Donostia lineak udalerria zeharkatzen dute. Zaldibarko geltokia dago trenbide horien sarearen barruan.
Kultura
aldatuEuskara
aldatuHerriko eta inguruko jatorrizko euskalkia mendebaleko euskararen aldaera bat da, Durangaldekoa[5][6] hain zuzen. Durango da eskualdeko herririk handiena, baina euskalki honen parte dira Abadiño, Atxondo, Iurreta eta Elorrio, besteak beste.
Ondarea
aldatu- San Andres eliza: XIII. mendekoa jatorriz, XVII eta XVIII. mendeetan zaharberrituta.
- Zalduako dorrea: XV. mendekoa antza denez, gaur egun hondatuta dago. Hiru solairu ditu eta puntu erdiko ateak.
- Garitaonandia dorrea: XVII. mendekoa, oso ondo kontserbatuta, armarriarekin.
- Eitzaga dorrea: XV. mendekoa beharbada. Joanes III. nafar erregearen armarriarekin.
- Kalbario: XVII. mendekoa.
- Otaolako Sallabente ermita: Goi Erdi Arokoa.
Jaiak
aldatu- Ekainaren 29an, San Pedro (Eitzaga).
- Uztailaren lehen ostegunean, Zaldibarko jaiak.
- Uztailaren 18an, Santa Marina (Goierri).
- Uztailaren 25ean, Santiago (Gatzaga).
- Abuztuaren 10ean, San Lorentzo (Sallabente eta Urizar).
- Azaroaren 30ean, San Andres (herriko zaindaria).
- Abenduaren 26an, San Eztebe.
Elkarteak
aldatuZaldibartar ospetsuak
aldatu- Bitor Garitaonandia (1876–1929), euskal idazlea.
- Ignacio Artamendi (1900–1953), esku huskako pilotaria.
- Felisa Areitioaurtena (1904–1990), antzezlea.
- Miren Maortua (1916–1971), idazlea eta irakaslea.
- Balendin Lasuen (1924–), euskal idazle, politikari eta ikertzailea.
- Gaizka Zabarte (1960–), idazlea.
- Jose Luis Mendilibar (1961–), futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Iñaki Aiarzaguena (1969–), txirrindularia.
- Rubén Pérez (1981–), txirrindularia.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ a b «Durangaldekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-15).
- ↑ «Durangaldekoa» Ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-15).
- ↑ «Zaldibar - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-15).
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz)Zaldibarko udal webgunea[Betiko hautsitako esteka]
- Herria "Anboto" komunikabidean.
- (Gaztelaniaz)"Auñamendi" entziklopedian.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |