Zerra mozteko erabiltzen den altzairuzko tresna da, eskuz erabil daitekeena, edo lurrunaz, uraz, elektrizitateaz edo beste sistema batzuez. Ahoa horzduna edo urratzailea izaten du.

Zerra
ebakitzeko tresna
Osagaiaksaw blade (en) Itzuli

Arkuzko zerra

aldatu

Arkuzko zerra zura, metalezko edo PVCzko hodia eta horien antzeko beste hainbat gauza mozteko esku-zerra da. Kontuz ibili behar da zein motatako zerra-orria erabiltzen den, zerra-orri bakoitza material-mota batekin erabiltzeko eginda baitago.

Zerra elektrikoa

aldatu

Atzera-aurrerako zerra elektrikoak hainbat erabilera ditu, hala nola zurezko piezak, PVCzko hodiak, eta abar moztea. Zenbait zerra-orri berariaz zura edo metala mozteko eginda daude. Erabilera askotarakoa da eta oso baliagarria da kurbak dituzten mozketak egiteko (esaterako, zurezko puzzleak). Angelu desberdinetara mozteko ere doitu daiteke.

Muxarratzeko zerra

aldatu

Muxarratzeko zerra zura mozteko esku-zerra bat da. Ez da egokia metalezko hodiak eta PVCzko hodi lodi gehienak mozteko. Duen zerra-orria hain fina izanik (erraz eteten dena, zabarkeriaz erabiliz gero), eta arkua oso zabala (arkuzko zerrarena baino sakonagoa), kurba zorrotzeko ebakidurak errazago egin daitezke muxarratzeko zerrarekin beste edozein zerrarekin baino.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES