Zorriak (Phthiraptera) 3.250 espezie inguru dituen intsektu ordena bat dira.[1]

Zorri
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaPsocoptera
Ordena Phthiraptera
Haeckel, 1896
Azpiordenak

Ugaztun eta hegaztien parasitoak dira, eta beren ile edo lumaian ezkutatu eta ezartzen diuzte arrautzak. Zorriaren arrautzak bartz izena du. Zorri espezieak ostalari zehatz bati moldatzen zaizkio, ostalari mota bakoitzak zorri mota bereziak dituelarik. Zenbai zorri animalia baten zonalde jakin batean bizitzeko moldatua da, gainera. Erran bezala, ia ugaztun eta hegazti espezie guztiei erasaten diete zorriek, baita gizakiei ere: buru-zorria (Pediculus humanus capiti), gorputz-zorria (P. humanus corporis) eta pubis-zorria (Phthirus pubis) kasu, gizakiaren parasito dira.[2]

Bizi zikloa eta ohiturak

aldatu

Espeziearen arabera, zorrien elikagaia ostalariaren azala, lumak, gantz-glandulak edo odola izan daiteke. Arkakusoek ez bezala, zorriak ostalarian egiten du bere bizi-ziklo osoa: bertan jaio, elikatu eta ugaltzen da. Ez du hegan edo jauzi egiteko gaitasunik eta bere mugitzeko gaitasuna mugatu xamarra da. Hala ere, ostalaritik ostalarira mugi daiteke, eta zenbait denbora biziraun dezake ostalaririk gabe, beste bat topatu arte.

Zorriak intsektu hemimetaboloak dira, alegia, metamorfosi bakuna burutzen dute eta beren bizi zikloak hiru fase ditu: arrautza, ninfa eta heldua.

  • Arrautzak edo bartzak ile edo lumari itsatsirik izaten dira, eta txikiak badira ere normalki ikusteko modukoak izan ohi dira.
  • Ninfak zorri heldugabeak dira. Helduen oso antzekoak dira, tamaina txikiagokoak izan arren. Elikadura ohitura berak dituzte baina oraindik ez dira ugaltzeko gai. Heldu bihurtzeko metamorfosia burutzen dute.
  • Helduaroa da zorrien azken fasea. Fase honetan ugaltzeko gaitasuna dute. Emea handiagoa izan ohi da, arraultzak jartzen baititu.


Taxonomia

aldatu

Galeria

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. H. V. Hoell, J. T. Doyen & A. H. Purcell. (1998). Introduction to Insect Biology and Diversity. Oxford University Press., 407–409 or. ISBN 0-19-510033-6..
  2. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Zorri. .

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 2
idea 2