Édouard-Henri Avril
Édouard Henri Avril, Paul Avril izengoitiaz ezagunagoa, (Argel, 1849ko maiatzaren 21 – Le Raincy, 1928ko uztailaren 28a) margolari komertzial frantziarra izan zen. Liburu askotarako marrazkiak egin zituen, bereziki literatura erotikoaren lanetan. Lan horiek izengoitiaz sinatzen zituen.
Édouard-Henri Avril | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Édouard-Henri Avril |
Jaiotza | Aljer, 1849ko maiatzaren 21a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Le Raincy, 1928ko uztailaren 28a (79 urte) |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Arte Ederren Goi Eskola Nazionala |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria eta ilustratzailea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Izengoitia(k) | Paul Avril |
Biografia
aldatuFrançois-Joseph Avril gendarmeriako koronelaren semea (1795-1857), Ohorezko Legioko ofiziala, Édouard-Henri Avril bera ere ofizial izan zen. 51. infanteriako erregimentuko subtenientea, 1870eko Frantzia-Prusia Gerran borrokatu zuen eta, horren amaieran, Ohorezko Legioa eman zioten, 1871ko maiatzaren 31n. 21 urte zituela erretiratu egin zen zenbait lesioengatik, 1872ko urtarrilaren 23an. Erretreta gaztea hartuta, bokazio berri baten bila, Parisko hainbat arte saloietak ibili zen. 1874tik 1878ra arte, Parisko Arte Ederren Eskolan ikasi zuen. Geroago, Théophile Gautieren "Fortunio" ipuina ilustratzeko enkargua jaso zuen. Lan hura "Paul Avril" ezizenarekin sinatu zuen. Ospea lortu zuen eta kontratu berriak jaso zituen, batez ere literatura "galante" deituriko egile garrantzitsuen liburuak ilustratzeko. Liburu hauek edizio txikietan saldu ohi ziren, harpidetzaren bitartez. Bere ilustrazio ezagunenak Friedrich Karl Forbergen Erotologia Klasikoaren Eskulibururako (De Figuris Veneris) libururako egin zituenak izan ziren. 1928an hil zen, 79 urte zituela, Parisko Raincy auzoan.
Obra
aldatuPaul Avril liburu askoren ilustratzailea izan zen:
- Gustave Flauberten Salammbô
- Vivant Denonen Point de lendemain (1889)
- John Clelanden Fanny Hill
- Jean-Baptiste Louvet de Couvrayren Les aventures du Chevalier de Faublas
- Mario Ucharden (1824-1893) Mon oncle Barbassou (1884)
- Jules Micheleten La Femme
- Hector Franceren Musque, hashish et sang
- Octave Uzanneren (1888) Le Miroir du monde
- Pietro Bacci Aretinoren (1892) Sonetti lussuriosi
- Gautieren (1893) Le Roi Candaule
- Alfred de Musseten Gamiani
Iruditegia
aldatu-
Pietro Aretinoren Sonetti lussuriosi (1892).
-
Sonetti lussuriosi (II).
-
Saforen bizitzari buruzko irudia.
-
Friedrich Karl Forbergren Manuel libururako irudia (I).
-
Forberg (II).
-
Forberg (III).
-
Forberg (IV).
-
Jaunartze ondoren.