1. FC Kaiserslautern
1. FC Kaiserslautern (izen osoa 1. Fußball-Club Kaiserslautern) Alemaniako futbol talde ezagunetako bat da, Bundesliga lau aldiz eta Kopa bi aldiz irabazteaz gain UEFA Kopako finalaurrekoak ere bi aldiz jokatu baititu. Kaiserslautern hiriko futbol talde da.
Ezizena(k) | Die roten Teufel (deabru gorriak) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1900 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Futbol zelaia | Fritz-Walter-Stadion edukiera: 49.780 lagun inaugurazioa: 1920 (2002an berriztua) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | Stefan Kuntz | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Norbert Meier | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | 2. Bundesliga | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2023-24 | 13.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | fck.de | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Historia
aldatu1900ko ekainaren 2an Germania 1896 eta FG Kaiserslautern elkartu egin ziren FV 1900 sortzeko. Ondoren FC Palatia eta FC Bavaria (1909an) eta SV Phönix (1929an) gehitu zitzaizkien, guztia FV Phönix-Kaiserslautern sortu zelarik. Izena sinpleagotze aldera 1932an gaur egungo 1. FC Kaiserslautern izena hartu zuen.
Bigarren Mundu Gerraren ondoren izan zituen lehenengo emaitza onak, bi liga irabazi baitzituen 1951 eta 1953an. Klubeko lau jokalari zeuden Alemaniako futbol selekzioak irabazi zuen 1954ko Munduko Futbol Txapelketan. Hurrengo hamarkadetan ez zuen arrakasta handirik izan Kopako finalak lau aldiz jokatu eta galdu zituen arren, 1961, 1972, 1976 eta 1981an. 1982an hala ere UEFA Kopako finalaurrekoa jokatzera iritsi zen.
90. hamarkada oparoa izan zen klubarentzat, bi liga eta bi kopa irabazi baitzituen. 1999an UEFAko Txapeldunen Ligan final laurdenak jokatu zituen eta 2001ean berriz iritsi zen UEFA Kopako finalaurrekoetara. 2006an ordea bigarren mailara jeitsi zen eta lau urte egin ditu bertan. 2010-11ean Bundesliga nagusira itzuli zen baina urtebete egin du bertan.
Palmaresa
aldatuAlemanian: 7
aldatu- Bundesliga (4): 1951, 1953, 1991 eta 1998
- Alemaniako Kopa (2): 1990 eta 1996
- Alemaniako Superkopa (1): 1991
Europan: 0
aldatu- UEFA Kopa (0): finalaurrekoak 1982 eta 2001ean.
- UEFAko Txapeldunen Liga (0): final laurdenak 1999an.
Jokalari ezagunak
aldatu- Fritz Walter (1920-2002): 1954ko Munduko Futbol Txapelketan Alemaniako selekzioaren kapitaina.
- Horst Eckel (1932-2021)
- Michael Ballack (1976- )
- Miroslav Klose (1978- )
Euskal taldeen aurkako partidak
aldatuKaiserslauternek kanporaketa bakarra jokatu du euskal taldeen aurka:
Denboraldia | Txapelketa | Fasea | Etxekoa | Emaitza | Kanpokoa |
---|---|---|---|---|---|
2000-01 | UEFA Kopa | Final erdiak | Alaves Kaiserslautern |
5-1 1-4 |
Kaiserslautern Alaves |