1923ko Kantōko lurrikara handia

Kantō lurrikara handia (japonieraz: 関東大地震Kantō dai-jishin; Kantō ō-jishin[1]) 1923ko irailaren 1eko 11:58:44an (Japoniako ordua) Japoniako Kantōko lautada kolpatu zuen lurrikara suntsitzailea izan zen. Lurrikarak 4 minutu eta 10 minutu artean iraun zituen, iturrien arabera. Lurrikararen ostean sortutako suteek hildako kopurua are nabarmenagoa egin zuten. 105.385 eta 142.800 pertsona artean hil ziren lurrikararen eta jarrian gertutakoen ondorioz.

1923ko Kantōko lurrikara handia
Irudia
Map
MotaKantō earthquakes (en) Itzuli
Honen izena daramaKantō eskualdea
Data1923ko irailaren 1a
Iraupena48 s
GaraiaTaishō Aroa
KokalekuSagamiko fosa
HerrialdeaJaponia
Honen ondorioaAftermath of 1923 Great Kantō earthquake (en) Itzuli
Mercalli intentsitate eskalaMercalli scale XI (en) Itzuli
Sakonera bertikal23 km
Pertsona hilak105.385
Kalteen kostua4.500 M¥

Momentu magnitude eskalan 7.9ko magnitudea izan zuen lurrikara izan zen[2], Izu Ōshima uhartearen pean, Sagami badian. Filipinetako Itsasoko plakak Okhotsk plakaren azpian subdukzioa egiten du eremu horretan, Sagamiko fosan zehar[3].

Lurrikararen ostean Kantōko sarraskia hasi zen. Zurrumurruek zioten etnikoki korearrak zirenek Japoniako ur-putzuak pozoitu zituztela hiriak erasotzeko plan baten bitan. Erantzun gisa, Japoniako poliziak eta pertsona armatuek milaka korear edo korear izateko susmagarriak erailez. Iturrien arabera 6.000 eta 10.000 korear artean erail zituzten sarraski honetan[4][5][6].

1960tik irailaren 1 Hondamendien Prebentzio Eguna da, lurrikarak, tsunamiak edo tifoiak baldin badatoz prestakuntzak egiteko eguna[7].

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) «Taishô jûninen Kantô ôjishin, shingai chôsa hôkoku. Report on investigation of damagescaused by the great Kantô earthquake, 1923 | WorldCat.org» www.worldcat.org (Noiz kontsultatua: 2023-07-12).
  2. «Most Destructive Known Earthquakes on Record in the World» web.archive.org 2009-11-02 (Noiz kontsultatua: 2023-07-12).
  3. (Ingelesez) Bakun, William H.. (2005-02). «Magnitude and location of historical earthquakes in Japan and implications for the 1855 Ansei Edo earthquake: M AND LOCATION OF HISTORICAL EARTHQUAKES IN JAPAN» Journal of Geophysical Research: Solid Earth 110 (B2)  doi:10.1029/2004JB003329. (Noiz kontsultatua: 2023-07-12).
  4. «The Great Kanto Earthquake Massacre - OhmyNews International» web.archive.org 2013-12-02 (Noiz kontsultatua: 2023-07-12).
  5. Hammer, Joshua. (2006). Yokohama burning: the deadly 1923 earthquake and fire that helped forge the path to World War II. Free Press ISBN 978-0-7432-6465-5. (Noiz kontsultatua: 2023-07-12).
  6. «The Great Kanto Earthquake of 1923» library.brown.edu (Noiz kontsultatua: 2023-07-12).
  7. «東京消防庁<消防マメ知識><消防雑学事典>» www.tfd.metro.tokyo.lg.jp (Noiz kontsultatua: 2023-07-12).

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
INTERN 1