1972ko Neguko Olinpiar Jokoak
1972ko Neguko Olinpiar Jokoak, Sapporo herri japoniarrean ospatu ziren, urte horretako otsailak 3 eta otsailak 13 bitartean. Bertan, 1006 kirolarik parte hartu zuten 35 herrialde, 6 kirol eta 35 probatan ordezkatuz. Hauek, Neguko Olinpiar Jokoen XI. edizioa izan ziren. Gainera, Asian eta Japonian antolatzen ziren bigarren Olinpiar Jokoak izan ziren, zortzi urte lehenago, 1964ko Udako Olinpiar Jokoak Tokion ospatu ondoren.
1972ko Neguko Olinpiar Jokoak | |
---|---|
Mota | Neguko Olinpiar Jokoak |
Denbora-tarte | 1972ko otsailaren 3a - 1972ko otsailaren 13a |
Data | 1972ko otsaila |
Edizio zenbakia | 11 |
← 1968
1976 → | |
Kokaleku | Makomanai Open Stadium (en) |
Herrialdea | Japonia |
Partehartzaile kopuru | 35 1.006 |
Parte-hartzaileak | Milena Chlumová (en)
|
Kirola | negu-kirol |
Beste batzuk | |
Kirol proba olinpiko | 35 |
Osatuta | |
bobsleigh at the 1972 Winter Olympics (en) speed skating at the 1972 Winter Olympics (en) biathlon at the 1972 Winter Olympics (en) Nordic combined at the 1972 Winter Olympics (en) ice hockey at the 1972 Winter Olympics (en) alpine skiing at the 1972 Winter Olympics (en) Nordic skiing at the 1972 Winter Olympics (en) cross-country skiing at the 1972 Winter Olympics (en) luge at the 1972 Winter Olympics (en) ski jumping at the 1972 Winter Olympics (en) figure skating at the 1972 Winter Olympics (en) | |
Webgune | olympics.com… |
Gertakariak
aldatu- Francisco Fernández Ochoa eskiatzaile espainiarrak, eslalomeko proban urrezko domina irabazi zuen, Neguko Olinpiar Jokoetan, Espainiak irabazten zuen lehen urrezko domina izan zelarik, baita bakarra ere, gizonezkoen artean, Neguko Olinpiar Jokoen historian.
- Magnar Solberg, Norvegiakoak, biatloiko bakarkako 20 kilometroko proban, bere bigarren urrezko domina irabazi zuen, aurreko olinpiar jokoetan beste hainbeste egin ondoren
- Anne Henning eta Diane Holum izotz gaineko abiadura-patinajeko kirolari estatubatuarrek, AEBen lehiaketarik hoberena egin zuten Neguko Olinpiar Jokoetan, bi urrezko domina, zilarrezko bat eta brontzezko bat irabaziz.
- Ard Schenk abiadura irristatzaile herbeheretarrak, hiru urrezko domina irabazi zituen abiadura irristaketan.
- Galina Kulakovak, SESBekoa, emakumezkoen cross-countryko hiru probak irabazi zituen.
- Jokoak hasi baino hiru egun lehenago, amateur estatusari buruzko eztabaida planteatu zen Nazioarteko Batzorde Olinpikoko presidentea zen Avery Brundagek, promozioa eta beste adostasun batzuk zituzten 40 eski alpetarreko kirolari deskalifikatzearekin mehatxatu zuenean. Adibide bezala, Karl Schranz eskitzaile austriarrak, 50.000 $ jaso zituen eski manufakturengatik, eta, ondorioz, deskalifikatua izan zen. Bitartean, Kanadak, bere izotz hockey taldea bidaltzeari uko egin zion, nazio komunistetako, izotz hockey jokalari profesionalei, oztoporik gabe parte hartzea uzten zitzaiela argudiatuz.
Kirol ezberdinen egoitzak
aldatuDominak
aldatuHauek dira domina gehien lortutako lehen hamar estatuak. Japonia 11. geratu zen.
Postua | Estatua | Urrea | Zilarra | Brontzea | Guztira |
---|---|---|---|---|---|
1 | Sobietar Batasuna | 8 | 5 | 3 | 16 |
2 | Suitza | 4 | 3 | 3 | 10 |
3 | Herbehereak | 4 | 3 | 2 | 9 |
4 | Alemaniako Errepublika Demokratikoa | 3 | 4 | 7 | 14 |
5 | AEB | 3 | 2 | 3 | 8 |
6 | Alemaniako Errepublika Federala | 3 | 1 | 1 | 5 |
7 | Norvegia | 2 | 5 | 5 | 12 |
8 | Italia | 2 | 2 | 1 | 5 |
9 | Austria | 1 | 2 | 2 | 5 |
10 | Suedia | 1 | 1 | 2 | 4 |
Aurrekoa 1968ko Grenobleko Neguko Olinpiar Jokoak |
Aro Modernoko Neguko XI. Olinpiar Jokoak 1972 |
Ondorengoa 1976ko Innsbruckeko Neguko Olinpiar Jokoak |