2002ko Gibraltarko burujabetzari buruzko galdeketa
Gibraltarko burujabetzari buruzko galdeketa 2002ko azaroaren 7an itsasoaz haraindiko britainiar lurraldea den Gibraltarren ospatu zen autodeterminazio erreferendum bat izan zen. Bozka hartan, Gibraltarko herritarrei galdetu zieten ea Erresuma Batuak eta Espainiak partekatutako burujabetza bat nahi zuten. Ezezkoak irabazi zuen, bozen ia % 98,48rekin.
2002ko Gibraltarko burujabetzari buruzko galdeketa | |
---|---|
Gibraltarko armarria. | |
Galdera | Onartuko al zenuke Gibraltar Erresuma Batuak eta Espainiak partekatutako burujabetza baten pean egotea? |
Data | 2002ko azaroaren 7a |
Lekua | Gibraltar |
Bozkatzaileak | 20.678 gibraltartar |
Parte-hartzaileak | 18.176 |
Emaitzak | Ez: 17.900 (% 98,48) Bai: 187 (% 1,03) Zuriak edo baliogabeak: 89 (% 0,49) |
Emaitzak
aldatuAukera | Bozkak | % |
---|---|---|
Ez | 17.900 | 98,48 |
Bai | 187 | 1,03 |
Balio gabeak/zuriak | 89 | 0,49 |
Guztira | 18.176 | 100 |
Erregistratutako bozkatzaileak | 20.678 | 87,9 |