2019ko apirileko Espainiako hauteskunde orokorrak

2019ko apirilaren 28an Espainiako Gorte Nagusietarako hauteskundeak egingo dira. Diputatuen Kongresuko 350 kideak eta Senatuko 208 kide hautatuko dira. Demokrazia berrezarri zenetik, 14. hauteskundeak izan dira, eta hirugarrenak Filipe VI.a estatuburu izanik.

2019ko apirileko Espainiako hauteskunde orokorrak
Espainia
2016 ←
2019ko apirilak 28 → 2019 (II)

Diputatuen Kongresuko 350 eserlekuak eta Senatuko 208 (266tik)
Kongresuan 176 eserleku behar dira gehiengo absoluturako
  1. alderdia 2. alderdia 3. alderdia
 
Hautagaia Pedro Sánchez Pablo Casado Albert Rivera
Alderdia PSOE PP C's
Izendatua 2018ko ekainak 18 2018ko uztailak 21 2006ko uztailak 9
Hautes-barrutia Madril Madril Madril
Aurreko
eserlekuak
85 eserleku
(%28,7)
135 eserleku
(%32,6)
32 eserleku
(%13,0)
Eserlekuak 123 66 57
Eserl. aldaketa 38 69 25
Bozak 7.513.142 4.373.653 4.155.665
Ehunekoa %28,7 %16,7 %15,9

  4. alderdia 5. alderdia 6. alderdia
 
Hautagaia Pablo Iglesias Santiago Abascal Oriol Junqueras
Alderdia Elkarrekin Ahal Dugu Vox ERC-Sob.
Izendatua 2014ko azaroak 15 2014ko irailak 20 2019ko martxoak 7
Hautes-barrutia Madril Madril Bartzelona
Aurreko
eserlekuak
71 eserleku
(%21,2)
0 eserleku
(%0,2)
9 eserleku
(%2,6)
Eserlekuak 42 24 15
Eserl. aldaketa 29 24 6
Bozak 3.751.145 2.688.092 1.024.628
Ehunekoa %14,3 %10,3 %3,9

Emaitza hauteskunde-barrutiaren arabera

Presidentea hauteskundeen aurretik

Pedro Sánchez
PSOE

Erregeak proposatutako presidentea

Pedro Sánchez
PSOE

2016ko ekainaren 26ean Espainiako Gorte Nagusietarako hauteskundeak egin ziren. Diputatuen Kongresuko 350 kideak eta Senatuko 208 kide hautatu ziren. Demokrazia berrezarri zenetik, 13. hauteskundeak izan ziren, eta hirugarrenak Filipe VI.a estatuburu izanik.

Gorteak 2019ko martxoaren 5ean desegin ziren, Kongresuak Pedro Sánchezen Gobernuaren aurrekontuei uko egin zien egun batzuk osteago.

3 data aukeratu zitekeen:

Hauteskunde sistema

aldatu

Espainian hauteskundeak arautzen dituen legediak honakoak dira:

  • 1978ko Espainiako Konstituzioa;
  • Hauteskunde Erregimenari buruzko ekainaren 19ko 1985/5 Lege Organikoa; eta
  • Urtarrilaren 28ko 2011/2 Lege Organikoa, Hauteskunde Erregimenari buruzko ekainaren 19ko 1985/5 Lege Organikoa aldatzen duena.[1]

Diputatuen Kongresua

aldatu

Diputatuak eta senatariak D'Hondt metodoaren bitartez hautatzen dira, probintzia mailako hauteskunde-barrutietan. Probintzia bakoitzak aukeratzen dituen parlamentari kopurua bere biztanleriaren araberakoa da.

Hauteskunde-barrutia Diputatuak
  Madrilgo Erkidegoa 37
  Bartzelona 32
  Valentzia 15
  Alacant eta   Sevilla 12
  Málaga 11
  Murtzia 10
  Cádiz 9
  Balearrak, Coruña,   Las Palmas eta   Bizkaia 8
  Asturias,   Granada,   Pontevedra,   Santa Cruz Tenerifekoa eta   Zaragoza 7
  Almería,   Badajoz,   Kordoba,   Girona,   Gipuzkoa,   Tarragona eta   Toledo 6
  Kantabria,   Castelló,   Ciudad Real,   Huelva   Jaén,   Nafarroa eta   Valladolid 5
  Araba,   Albacete,   Burgos,   Cáceres,   Errioxa,   León,   Lleida,   Lugo,   Ourense eta   Salamanca 4
  Ávila,   Cuenca,   Guadalajara,   Huesca,   Palentzia,  Segovia,   Teruel eta   Zamora 3
  Soria 2
  Ceuta eta   Melilla 1
 

Senatua

aldatu

Konstituzioaren arabera, Espainiako Senatua lurralde ordezkaritzako ganbera da. Hauteskunde bidez aukeratzen diren 208 senatariez gain, erkidegoko ganberek senatari 1 eta milioi bat biztanleko beste bana aukeratzen dituzte, orotara 266 senatarira iritsi arte. Hauteskunde honetan honela aukeratu dira:

Hauteskunde-barrutia Senatariak
Probintzia barrutia 4
Kanaria Handia, Mallorca eta Tenerife 3
Ceuta eta Melilla 2
Eivissa-Formentera, Menorca, Fuerteventura, Gomera, Hierro, Lanzarote eta La Palma 1

Hautagaiak

aldatu

Hautagaiak arderdiak aurkezten den biztanle gehieneko probintziako hautagaiak dira

Parte-hartzea

aldatu

Eguerdiko ordu bietan, 2016ko Espainiako hauteskunde orokorretan ordu berean erregistratu ziren datuekin alderatuta, parte-hartzea gehien igo zen autonomia erkidegoak hurrenak izan ziren, hurrenez hurren: Katalunia (%34.63ko igoera), Melilla (%28.9koa), Ceuta (%21.75), Aragoi (%17.99) eta EAE (%15,67). Nafarroako Foru Erkidegoan ere igoera nabarmena erregistratu zen (betiere ordu berean aurreko hauteskundeetan jazo zen parte-hartzearekin alderatuz), %15koa hain zuzen. Igoera txikiena erregistratu zutenak aldiz, Andaluzia (%3,46), Valentzia (%5.77) eta Kanariak (%8.48) izan ziren. Autonomia Erkidego batean ere ez zen parte-hartzea jatsi, Espainiak bizi izan zuen krisialdi konstituzionalaren seinale.[2]

Hego Euskal Herrian aspaldian izan zen parte-hartzerik altuena egon zen, izan ere, arratsaldeko 18:00etan euskotarren %59.87ak jada hautetsontziren batean botata zuen haren bozka. Igoera zortzi puntukoa izan zen aurreko hauteskunde orokorrekin alderatuz gero.[2] Datuak euskal probintziaka aztertuz gero, seietan parte-hartze daturik onena zuen probintzia Bizkaia zen, %62.33koa, bigarren postuan Nafarroa (%60.97), harengandik hurbil Gipuzkoa (%59.91), eta azkenik Araba (%51.8), azken honetan ere egon zen igoerarik apalena.[3] Kataluniari zegokionean ordea, parte-hartze horren aldaketa are nabarmenagoa izan zen, bertan seietarako biztanleriaren %64.17ak bozka emana baitzuen, aurreko hauteskunde orokorrekin alderatuta, %18ko igoera beraz.[4] Parte-hartzearen igoerarik nabarmenena, Kataluniaren kasuan, giro independentistako herrietan jazo zen, besteak beste, Lleidako probintzian eta Gironakoan. Azken honen hiriburuan, Gironan, igoera hogei puntukoa zen seietarako.[2][5]

Arras aipagarria da, betiere seietako datuen arabera, Hego Euskal Herriko barnealdeko herrietan erregistratu zen parte-hartzearen igoera. Gipuzkoan, Urola Kosta, Debabarrena, Debagoiena, Tolosaldea eta Goierriko eskualdetan igo zen gehien parte-hartzea. Bizkaian berriz, Lea-Artibain eta probintziaren erdialdeko udalerrietan nabaritu zen gehien igoera. Nafarroan bestalde, Iruñeko merindadeko iparraldeko herrietan, nahiz eta beste merindadeetako herri ugarietan ere igoera nabarmenak egon. Arabako datuei erreparatuz gero, igoerak ez ziren hain ikusgarriak izan, seietako datuen arabera behintzat.[6]

Azkenean, parte-hartzea %75.75koa izan zen, 2016ko hauteskundeetan erregistratu zena baino %9.28 altuagoa.[7] Aurrez aipatu bezala, igoera bereziki nabarmena izan zen Katalunian eta Hego Euskal Herrian (Araban salbu) ere era aipagarrian igo zen.

Autonomia
Erkidegoa
Ordua
14:00 18:00 20:00
2016 2019 2016 2019 2016 2019
  Euskal Autonomia Erkidegoa %36,05 %41,75 %51,36 %60,05 %67,44 %74,52
  Nafarroako Foru Erkidegoa %38,03 %43,79 %51,77 %60,97 %70,58 %76,29
  Espainia %36,87 %41,49 %51,21 %60,76 %69,83 %75,75

Emaitzak

aldatu

Hurrenez hurren, Diputatuen Kongresukoak eta Senatukoak.

Diputatuen Kongresua

aldatu

Espainiako Barne Arazoetarako Ministerioaren arabera, 2019ko Espainiako hauteskunde orokorren emaitzak azpikoak dira, betiere, Diputatuen Kongresuari dagozkienak. Aipatzekoa da zenbait alderdi, eserlekurik lortu ez dituztenak, ez direla ageri. Boto zuriak emandakoen %0.76a izan ziren eta nuluak %1.04a.[7]

2019ko Espainiako hauteskunde orokorretako emaitzak: Diputatuen Kongresua
 
Alderdia Bozketa Eserlekuak
Bozak % ± puntu Lortuak +/−
Espainiako Langileen Alderdi Sozialista (PSOE) 7.480.755 28.68 +6.05 123 +38
Alderdi Popularra (PP) 4.356.023 16.70 –16.31 66 –71
Herritarrak - Herritarron Alderdia (C's) 4.136.600 15.86 +2.8 57 +25
Elkarrekin Ahal Dugu (Unidos Podemos) 3.732.929 14.31 –2.66 57 –29
Vox (Vox) 2.677.173 10.26 +10.06 24 +24
Kataluniako Ezker Errepublikarra (ERC–CatSí) 1.015.355 3.89 +1.26 15 +6
Junts per Catalunya (JxCAT) 497.638 1.91 Berria 7 Berria
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV) 394.627 1.51 +0.32 6 +1
Euskal Herria Bildu (EH Bildu) 258.840 0.99 +0.22 4 +2
Kanariar Koalizioa-Kanarietako Alderdi Nazionalista (CC–PNC) 137.196 0.53 +0.20 2 +1
Nafarroak Batzen Du (N+) 107.124 0.53 Berria 2 Berria
Coalició Compromís (Compromís 2019) 172.751 0.41 Berria 2 Berria
Kantabriako Alderdi Erregionalista (PRC) 52.197 0.2 Berria 1 Berria
Animalien Tratu Txarren Kontrako Alderdia (PACMA) 326.045 1.25 +0.06 0 ±0
Galiziako Bloke Nazionalista (BNG–Nós) 93.810 0.36 +0.17 0 ±0
Geroa Bai (GBai) 22.150 0.08 +0.02 0 ±0

Iturria: Espainiako Barne Arazoetarako Ministerioa, emaitza hauek botoen kontaketa %99.99an zegoenekoak dira.[7]

Hego Euskal Herrian

aldatu

Hauteskunde hauetan Euskal Herriko lau probintziek hartu zuten parte; Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroak, hain zuzen. Garaiko banaketa politikoari kasu eginez, bi autonomia erkidego osatzen zituzten, EAE eta Nafarroako Foru Erkidegoa, bakoitzak eserleku batzuk zituelarik. Zehazki, EAEan 18 eserleku banatzen ziren (zortzi Bizkaian, sei Gipuzkoan eta lau Araban) eta Nafarroan beste 5 gehiago.[8][9]

Hauteskunde hauetan, Hego Euskal Herriko garailea EAJ izan zen, sei eserleku bereganatuta, bigarren postuan Alderdi Sozialista geratu zen beste hainbeste eserlekurekin. Hauen ondoren, eserleku gehien jazo zituztenak Ahal Dugu, EH Bildu eta Nafarroak Batzen Du izan ziren, hurrenez hurren bost, lau eta bi eserleku eskuratuaz. Beraz, historian lehen aldiz Alderdi Popularra Hego Euskal Herritik at geratu zen eta Espainiar eskuinak soilik bi eserleku menderatu zituen, biak ere Nafarroan.[8]

Emaitzak lurraldearen arabera[10][11]

Alderdia  
Araba
 
Gipuzkoa
 
Bizkaia
 
Nafarroa
Bozak % Eserlekuak +/- Bozak % Eserlekuak +/- Bozak % Eserlekuak +/- Bozak % Eserlekuak +/-
EAJ 40.199 22,74 1 = 119.106 29,09 2 = 235.322 34,37 3 1 - - - -
PSE-EE / PSN 39.595 22,4 1 = 77.128 18,84 1 = 136.037 19,87 2 1 94.094 25,75 2 1
Elkarrekin Podemos 31.346 17,73 1 = 70.671
17,26 1 1 121.228 17,71 2 1 68.168 18,66 1 1
EH Bildu 24.687 13,96 1 1 95.901 23,42 2 1 91.612 13,38 1 = 46.640 12,77 0 =
N+ - - - - - - - - - - - - 107.124 29,32 2 Ber.
PP 24.304 13,75 0 1 20.613 5,03 0 = 49.601 7,24 0 1 * * * *

*Alderdi Popularra (PP) Nafarroak Batzen Du koalizioaren barnean aurkeztu zen Nafar Herriaren Batasuna (UPN) eta Herritarrak (C's) alderdiekin batera.[12] Ber. laburdurak alderdi berria dela adierazi nahi du eta beraz, aurreko hauteskundeetako daturik ez duela alderaketak egiteko.

Senatua

aldatu

Espainiako Senatuari dagokionean, ohi den moduan, emaitzak arras desberdinak dira. PSOEk era argian irabazi zuen senatuan, izan ere, gehiengo absolutua bereganatzeko besteko babesa eskuratu zuen. Euskal alderdiei zegokienean, EAJk eta Nafarroak Batzen Du alderdiek kongresuan baino ordezkaritza zabalagoa eskuratu zuten, EH Bilduk ordea, murritzagoa.

2019ko Espainiako hauteskunde orokorretako emaitzak: Senatua[13]
 
Alderdia Eserlekuak
Lortuak +/− Hautatuak Guztira
Espainiako Langileen Alderdi Sozialista (PSOE) 121 +78 18 139
Alderdi Popularra (PP) 56 –74 19 75
Kataluniako Ezker Errepublikarra (ERC–CatSí) 11 +1 2 13
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV) 9 +4 1 10
Herritarrak - Herritarron Alderdia (C's) 4 +4 6 10
Elkarrekin Ahal Dugu (Unidos Podemos) 0 –16 6 6
Junts per Catalunya (JxCAT) 2 = 2 4
Nafarroak Batzen Du (N+) 3 +3 0 3
Euskal Herria Bildu (EH Bildu) 1 +1 1 2
Gomerako Batasun Sozialista (ASG) 1 = 0 1
Kanariar Koalizioa-Kanarietako Alderdi Nazionalista (CC–PNC) 0 –1 1 1
Coalició Compromís (Compromís 2019) 0 = 1 1
Vox (Vox) 0 = 1 1

Aipatu beharra dago autonomia erkidego orok senatari bat gehiago izendatzeko eskubidea duela eta beste bat gehiago milioi bat biztanleko.[14] Hau da, Andaluziako, Kataluniako eta Madrilgo autonomia erkidegoek gehitzen dituzte senatari gehien, biztanle kopuru altuarengatik.[15][16] Hala ere, EAEk 3 senatari gehitzeko eskubidea du eta Nafarroako Foru Erkidegoak bat gehiago gehitu dezake.

Erreferentziak

aldatu
  1. Ley Orgánica 2/2011, de 28 de enero, por la que se modifica la Ley Orgánica 5/1985, de 19 de junio, del Régimen Electoral General
  2. a b c (Gaztelaniaz) «La afluencia se dispara un 18% en Cataluña y sube 8 puntos en Euskadi» El Correo 2019-04-28 (Noiz kontsultatua: 2019-04-28).
  3. «Parte-hartzea %59,97ekoa da EAEn eta %60,97koa Nafarroan, 18:00etan» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-28).
  4. (Gaztelaniaz) «Cataluña se moviliza masivamente y la participación se dispara 17,8 puntos» El País (Noiz kontsultatua: 2019-04-28).
  5. (Gaztelaniaz) «Los catalanes van camino de pulverizar el récord de participación» EITB.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-28).
  6. (Gaztelaniaz) Sánchez, Raúl. «MAPA | Comprueba los datos de participación a las 18:00 en tu municipio» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2019-04-28).
  7. a b c «Elecciones Generales España 2019» www.resultados.eleccionesgenerales19.es (Noiz kontsultatua: 2019-04-29).
  8. a b (Ingelesez) Berria.eus. «EAJk irabazi ditu hauteskundeak Hegoaldean; Espainiako eskuinak soilik bi ordezkari lortu ditu 23tik» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-04-29).
  9. (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (2019-04-29). «Escaños por provincias | Elecciones generales en EL PAÍS» EL PAÍS (Noiz kontsultatua: 2019-04-29).
  10. Berria.eus. «Espainiako Gorteetarako hauteskundeak» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-04-29).
  11. (Gaztelaniaz) PAÍS, Ediciones EL. «Resultados Electorales en Navarra: Elecciones Generales 2019» EL PAÍS (Noiz kontsultatua: 2019-04-29).
  12. Berria.eus. «Navarra Suma, abertzaletasunari aurre egin nahian» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-04-29).
  13. (Gaztelaniaz) Resultados Elecciones Generales 2019 al Senado - RTVE.es. (Noiz kontsultatua: 2019-04-30).
  14. «Senatua» www.generales2019.infoelecciones.es (Noiz kontsultatua: 2019-04-30).
  15. España, Senado de. «El Senado en el sistema bicameral español | Senado de España» www.senado.es (Noiz kontsultatua: 2019-04-30).
  16. «EAEko 18 diputatu eta 12 senatari hautetsiak» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-30).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 4
idea 4
todo 1