2024ko Magdeburgeko atentatua

2024ko Magdeburgeko atentatua, abenduaren 20ko arratsaldeko 7:04an, hiriko Gabonetako Azokan jazotako atentatu terrorista izan zen. Auto bat jendetzaren kontra sartu da azokan, abiada bizian, eta dozenaka pertsona jo ditu. Agintarien arabera, gutxienez lau pertsona hil ditu; haur bat da horietako bat. Zaurituak 200 inguru dira, baina ez dute argitu horietatik zenbat dauden larri. BMW auto beltz batek jendetzaren kontra jo du, zuzenean, eta 400 bat metro egin du aurrera azokaren bisitarien artean. Gidaria atxilotu egin dute. Saxonia-Anhalt landeko barne ministro Tamara Zieschangek esan duenez, erasotzailea 50 urteko sendagile bat da, Saudi Arabiakoa, eta Alemanian bizi da 2006tik, legalki. Gaineratu duenez, Bernburgen ari zen lanean, Magdeburgetik 40 kilometrora. Zieschangen arabera, erasotzailea bakarrik aritu da, eta ez dago informaziorik pentsarazteko laguntzaileak izan dituenik.[1]

2024ko Magdeburgeko atentatua
Irudia
Map
Motavehicle-ramming attack (en) Itzuli
Honen parte daterrorism in Germany (en) Itzuli
Data2024ko abenduaren 20a (19:04 (en) Itzuli. Europa Erdialdeko Ordua)
KokalekuAlter Markt
HerrialdeaAlemania
HelburuGabonetako Azoka
Pertsona hilak5
Pertsona zaurituak235
ErantzuleTaleb Al Abdulmohsen (en) Itzuli
ArmaBMW X3
Komunikabide

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Saxonia-Anhalteko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
  NODES
multimedia 1
os 1