601 Inteligentzia Batailoia
601 Inteligentzia Batailoia (gaztelaniaz: Batallón de Inteligencia 601) Argentinako Armadako inteligentzia unitate berezia izan zen, 1970eko hamarkada amaieran sortu eta 1985ean desegindakoa. Ospetsu bilakatu da Argentinako estatu terrorismoan eta Cóndor operazioan parte hartzeagatik.[1] Bertako kideek gerrillei eta giza eskubideen aldeko erakundeei buruzko informazioa bildu eta elkarte horietan infiltratu ziren eta, aldi berean, hilketak, bahiketak eta beste abusu batzuk koordinatu zituzten haien kontra.
601 Inteligentzia Batailoia | |
---|---|
Datuak | |
Mota | Military Intelligence battalion (en) |
Herrialdea | Argentina |
Jarduera | |
Honen parte | Army General Staff (en) |
Historia | |
Sorrera | 1968ko urtarrilaren 1a |
Desagerpena | 1985eko abenduaren 25a |
Bereziki aktiboa izan zen Malvinetako Gerraren aldian. 601 Inteligentzia Batailoiak, gainera, Argentinaz kanpoko ekintzetan parte hartu zuen, adibidez, Luis García Meza Tejadaren 1980ko 'kokainaren kolpea' deitutakoan Bolivian, eta kontren (kontrairaultzaileen) unitateei prestakuntza eman zien Lepaterique-Hondurasen 1980ko hamarkadan, baita Hondurasko 316 Batailoiko kideei ere, 601 Inteligentzia Batailoiko eliteen eskutik. Gero, beste eragile batzuei laguntza eman zieten haiek Nikaraguako kontrei Honduras eta Guatemalan prestakuntza eman ziezaieten, une horretan CIAk sandinisten aurka finantzatzen zituenean.
Erreferentzia
aldatu- ↑ Argentina reveals secrets of 'dirty war'. Buenos Aires News.net 2010-01-29 (Noiz kontsultatua: 2014-12-03).