69 (sexu jarrera)
69 bikote batean aho-sexua aldi berean eskaintzea errazten duen sexu jarrera bat da. Postura hau lortzeko bi pertsonak gainazal batean etzaten dira, bata bestearen gainean. Baina aurpegia bata bestearen aurrean jarri beharrean bakoitzak bere burua bestearen genitalen aurrean jartzen du, biak aldi berean kitzikatuak izatea baimenduz.
Postura hau Kama Sutran agertzen denetako bat da. Badaude bestelako aukerak, adibidez gizona zutik jartzen denean eta emakumea bere pisuarekin hartzen duenean, hanketatik eutsita. Beste bariazio batzuetan bi kideen ipurtzuloa mihazkatu daiteke, eta behatzekin bai ipurtzulo zein alutik sarpena egin.
Jarrera hau zaila da altuera oso ezberdina duten bikoteen artean.