A Star Is Born (1954ko filma)
A Star Is Born (euskaraz Izar Bat Jaio Da) 1954ko George Cukor estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako musikal film bat da. 1937ko izenburu berdineko filmean oinarritua dago, eta ondoren beste bi berregokitzapen izan ditu, 1976an eta 2018an. Judy Garland, James Mason, Jack Carson eta Charles Bickford aktoreek antzeztu zuten.
Bost Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen: Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Judy Garland), Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (James Mason), Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria (Malcolm C. Bert, Gene Allen, Irene Sharaff eta George James Hopkins), Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria (Jean Louis, Mary Ann Nyberg eta Irene Sharaff), Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria ("The Man that Got Away") eta Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria (Ray Heindorf).
Argumentua
aldatuNorman Maine (James Mason) bere zurruterako joeraren ondorioz gainbeheran dagoen aktoreak gau batez Esther Blodgett (Judy Garland) abeslariarekin topo egingo du. Elkar adiskidetu eta azkenean maitemindu egingo dira, eta Normanek Estherri izar bilakatzen lagunguko dio, baina Estherren aktore ibilbidea goruntz doan heinean, Normanek alkoholaren bidez bere burua suntsitzen jarraituko du.
Aktoreak
aldatu- Judy Garland: Esther Blodgett (Vicki Lester)
- James Mason: Norman Maine
- Jack Carson: Matt Libby
- Charles Bickford: Oliver Niles
- Tommy Noonan: Danny McGuire
- Amanda Blake: Susan Etting
- Lucy Marlow: Lola Lavery
- Irving Bacon: Graves
- Hazel Shermet: Libbyren idazkaria
- Nancy Kulp: Estherren bizilaguna (krediturik gabe)
- Frank Puglia: Bruno (krediturik gabe)
Kanpo estekak
aldatu- A Star Is Born filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)