Aarhus edo Århus (1948-2010) Danimarkako bigarren hiririk handiena da, bere 252.107 biztanleekin (2011). Erdialdeko Jutlandiako eskualdean kokaturik dago eta bertako hiri handiena da.

Århus
Aarhus
Aarhus
hiri handia
Århuseko alde zaharra eta katedrala Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Danimarka
EskualdeaErdialdeko Jutlandiako eskualdea
AlkateaJacob Bundsgaard
Izen ofizialaAarhus
Jatorrizko izenaAarhus
Posta kodea8000, 8100, 8200, 8210, 8220, 8229, 8230, 8240, 8245, 8250, 8260 eta 8270
Geografia
Koordenatuak56°09′23″N 10°12′35″E / 56.1564°N 10.2097°E / 56.1564; 10.2097
Map
Azalera91 km²
Altuera0-24
Demografia
Biztanleria290.598 (2023ko urtarrilaren 1a)
5.325 (2022)
Metropolia1.245.046
Dentsitatea3.193 bizt/km²
Informazio gehigarria
SorreraXI. mendea
Telefono aurrizkia8
Ordu eremuaUTC+01:00
Hiri senidetuakBergen, Göteborg udalerria, Turku, Novi Sad, Harbin, Rostock, Qaqortoq (en) Itzuli eta Kiel
http://www.aarhuscity-info.dk/

2017an Europako kultura-hiriburua izan da, Zipreko hiri batekin batera, Pafos izenekoa.

Geografia

aldatu

Jutlandia penintsularen erdialdean dago, ekialdeko kostaldean, Århus badian hain zuzen ere. Badian kokaturik egoteak mikroklima epelagoa ematen dio hiriari. Hiru ibaien (Egå, Århus Å eta Giber Å) bailarak hartzen baditu ere oso eremu laua da. Århus Å da hiruretan ibai nagusia, Å hitza danieraz "erreka" da.

Historia

aldatu

Aintzinako iparraldeko hizkuntzatik dator hiriaren izena, Áróssek "ibaiaren ahoa" esan nahi baitu. Ertaroko dokumentuetan Aars edo Oes bezala idatzita aurkitzen bada ere, 1406. urtetik aurrera Aarhus edo Århus hitzak nagusitzen dira.

Århusen apezpikutza 951. urtekoa da baina hiria 770. urte inguruan sortu zela uste da, honek Eskandinaviako hiri handi zaharrena bihurtzen duelarik. Bikingoen garaiko aztarna ugari aurkitu dira, bai etxe luze tipikoak eta baita bitxi eta tresna ugari ere.

XVII eta XVIII mendeetan alemaniarren eta suediarren eraso ugari jasan zituen bere kokapen ona zela eta. Garai hartan 100 itsasontzitik gorako flota zeukan eta Norvegia, Amsterdam, Lübeck, Frantzia, Ingalaterra eta Espainiarekin merkatal harremanak zituen. Honen ondorioz XIX mendean biztanlez nabarmen igo zen, Randers eta Aalborg gainditu eta Jutlandiako hiri handiena bihurtu zelarik eta horrela Kopenhage eta Hanburgoren aurrean independentzia ekonomikoa lortu zuen. Aberastasun honek Jutlandian hiri erreferentea izatea ekarri zion eta kultura ere asko garatu zuen, unibertsitatea, liburutegia eta antzokia sortuz.

Ondasun nabarmenak

aldatu
  • Den Gamle By: Aire libreko museo bat da. Danimarkako 20 hiri desberdinetako 75 etxe historiko bikoiztu zituzten bertan 1914. urtean. 3'5 milioi bisitari izaten ditu urtero.
  • San Klemente katedrala (Århus Domkirke): XV mendean berreraikitako eliza da, gotiko estilokoa. Danimarkako elizarik altuena eta luzeena da.
  • Aarhuseko Antzokia (Århus Teater): XIX mendeko antzokia.
  • Lorategi Botanikoa (Botanisk Have): Den Gamle By herrixkan kokaturik dago. 1875. urtean sortu zuten.
  • ARoS (Aarhus Kunstmuseum): Århuseko arte museo handiena, eta hedaduraz Europako handienetakoa. Danimarkako artea erakusten du.
  • Marselisborg jauregia (Marselisborg Slot): Danimarkako errege familiaren Århuseko egoitza.
  • Århuseko Udaletxea (Århus Rådhus): 1941ean jasotako eraikin modernoa da.

Ekonomia

aldatu
 
Århuseko kaia airetik ikusita.

Aarhusek Europa iparraldeko kai industrialik handienetakoa dauka, eta Danimarkako handiena dudarik gabe. Munduko 100 kontainer kai garrantzitsuenen artean dago eta urtero 12 milioi tonatako karga hartzen du (2006ko datua). Esportazio gai nagusiak nekazaritza produktuak dira eta inportazio gaiak ikatza eta burdina. Århus Stevedore Kompagni A/S da kaia kudeatzen duen enpresa. Aarhusen hasi bazen ere, gaur egun munduko hainbat kai kudeatzen ditu.

Esan bezala nekazal eta abeltzaintza produktuak dira Aarhusen ekoizpen gai nagusiak, behi haragia, zerria eta aleak.

Zientzia eta teknologia industria handiak ezarri dira metropoli eremuan eta hiri barnean aldiz zerbitzu konpainia txikiak.

Hezkuntza

aldatu

Aarhuseko Unibertsitatea Danimarkako unibertsitaterik handiena da ikasle kopuruaren arabera, 41.500 inguru baititu. Honetaz gain Goi Eskola ugari daude, denak teknologia, enpresagintza eta injeniaritzan zentratua.

Garraioa

aldatu

Aarhusek bi aireportu dauzka, Aarhuseko Aireportua Tirstrupen 40 km ipar-mendebaldera eta Billund Aireportua 95 kilometro hego-mendebaldera. Bestalde trenak Jutlandiako gainontzeko hiriekin lotzen du.

Mols-Linien konpainiako ferriek Kopenhagerekin lotzen dute. Munduko ferririk azkarrenak ere baditu, 110 km7h abiadura hartzeko gai direnak, eta 10 aldiz egiten dute hiribururako ibilbidea.

Danimarkan ohikoa den bezala, hiri barnean bizikletaz ibiltzeko bidegorri sarea dauka eta bizikletak alokatu ere egin daitezke.

Kultur ekitaldiak

aldatu

Aarhus Festuge, Ipar Europako arte eta kultura jaialdi handiena da 1965ean hasi zen ospatzen eta urtero gai baten inguruan erakusketak, dantzaldiak, antzerkiak, kontzertuak eta aisialdi ekintza ugari egiten dira. Azken urteetako gaiak honako hauek izan dira: Etorkizuna gertu dago (2009), Auzokideak (2010), Akats politak (2011) eta Handia (2012). Abuztuaren bukaeran eta irailaren hasieran izaten da eta 10 egu inguru irauten ditu.

Kirolak

aldatu

Hiriko klubik garrantzitsuena Århus Gymnastikforening (AGF) futbol taldea da. Superliga daniarra 5 alditan irabazi du eta Kopa berriz 9 alditan. Eskubaloian ere aritu izan da eta 1960an Europako Kopako finalera iritsi zen, galdu bazuen ere.

Aarhustar ezagunak

aldatu

Hauetaz gain Danimarkako bi lehen ministro bertakoak dira, H. C. Hansen eta Hans Hedtoft.

Hiri senidetuak

aldatu

Aarhus ondoko hiriekin senidetuta dago:

Iruditegia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  NODES
Done 1
see 1