Abbastar Kalifa-herria

Abbastar Kalifa-herria[1][2] (arabieraz: العبّاسيّون‎al-‘Abbāsīyūn) Mahoma hil ondoren sortutako lau kalifa-herrietatik hirugarrena izan zen. Buruzagiak abbastarren dinastiaren kalifak izan ziren, omeiatarrak Al Andalus ez beste lurralde guztietatik egotzi ondoren, beren hiriburua Bagdaden kokatu zutenak. Kalifa garrantzitsuenak Al-Mansur (754775 bitartean agindu zuena) eta Harun al-Rashid (786-809) izan ziren[3]. Azken honen agintaldian Bagdad munduko hiri garrantzitsuenetarikoa bihurtu zen. Kalifa hau Mila eta bat gauetan agertzen da.[4]

Abbastar Kalifa-herria
الخلافة العباسية الإسلامية
Al-Khilāfah al-‘Abbāsīyyah al-Islāmīyyah
750 – 1258
Kalifa-herria
Abbastar kalifa-herriko bandera

Abbastar kalifa-herriko armarria

Abbastar Kalifa-herria, bere hedadura handienean, 850. urtearen inguruan. Berde ilunezko lurrak laster galdu zituen.
Geografia
HiriburuaBagdad
Kultura
Hizkuntza(k)Arabiera
ErlijioaIslam sunita
Historia
Sorrera750
Ezeztapena1258
Aurrekoa
Omeiatar Kalifa-herria
Ondorengoak
Fatimitar Kalifa-herria
Mongolen Inperioa

Etengabeko borrokek eta luxu zein arte liberalen garapenak markatu zuten leinu berriaren historia.

Historia

aldatu

Abbastar iraultza (750-751)

aldatu

Abbastar Iraultzaren ondorioz, Mahomaren osabarik gazteena zen Abbas ibn Abd al-Muttaliben (566-653) ondorengoek sortu zuten kalifa-herria, Kufan, 750. urtean.

Boterea lortzeko, abbastarrek omeiatarren kontra zeudenak batzen jakin zuten, batez ere Aliren ondorengo bat kalifa bihurtu nahi zutenak. Muhammad ibn 'Alik hasi zuen kanpaina Pertsian, Mahomaren familiakoak boterera itzuli behar zirela eskatuz. Muhammad ibn 'Ali hau Abbasen birbiloba zen.

Matxinada militarra Abu Muslimek hasi zuen, Jorasanen. 748an Merv konkistatu zuen. Urtebete geroago Kufa, eta handik gutxira Zab ibaiko bataila irabazi zuen. Bitartean, Muhammad ibn 'Ali hil egin zuten eta haren ondorengo As-Saffah kalifa izendatu zuten.[5]

As-Saffah kalifak lau urte egin zituen boterean, hil aurretik. Honen anaiak, Al-Mansurrek, bere osabaren kontra borrokatu zuen, eta irabazi egin zuen. Botere galtzeko beldurragatik, bere familiako hainbat kide atxilotu eta hil zituen.

Al-Mansur-ek hiriburua Bagdadera aldatu zuen 762an, eta Asia Txikiko herriak mendean hartu zituen.[5][4] Arabiera hizkuntza ofizial bihurtu zuen.

VIII. mendea

aldatu

Al-Mansurren ondoren haren seme Al-Mahdik hartu zuen boterea (775-785). Bere agintaldiaren amaieran, Al-Mahdik bere seme gazteenari eman nahi zion agintea, baina seme zaharrenak ez zuen onartu. Al-Mahdi bere seme zaharrenaren kontra borrokatzera zihoala hil zen, eta seme honek, Musa al-Hadik, lortu zuen agintea. Hau hiltzean, bere anaia al-Rashid (786-809) bihurtu zen kalifa.

Harun al-Rashidek hainbat altxamenduri aurre egin behar izan zien: Khawarijak Mosulen, berbereak Ifrikijan, Idris errebeldea Fezen...

Garai oparoa izan zen kultura arloan. Arabierara itzuli ziren testu greziar edo persiarrak, eta hauetan oinarrituz aurrerapen zientifiko handiak egin ziren.

Hemendik aurrera, kalifa-herria indarra galtzen hasi zen. Lurralde batzuk independentzia lortu zuten: Ifrikijak (aglabtarren esku), Transoxaniak eta Al-Andalusek (omeiatarren esku). Jorasanen khawarijak matxinatu egin ziren, eta al-Rashid altxamendu hau zapaltzera joan zen. Baina bidean hil zen.

Laugarren fitna

aldatu
 
Abbastar inperioa 820 inguruan

Al-Rashiden ondorengotzak gerra zibila sortu zuen inperioan. 803an Al-Rashidek bere oinordekoa zein izango zen argitu zuen: bere seme Al-Amin. Bere bigarren semeari, Al-Mamumi, Jorasan probintzia eman zion.

Al-Rashid hiltzean, bi semeek gerra hasi zuten: laugarren fitna edo abbastarren gerra zibila.

Al-Amin kalifa bihurtu zuten Bagdaden, 809an, eta bere anaiaren lurraldeari eraso egin zion. Al-Mamumek, erantzun gisa, bere semea izendatu zuen oinordeko, eta armada bat osatu zuen.

Al-Aminen armada Jorasanera joan zen, baina Al-Mamumen armadak garaitu egin zuen Teherandik hurbil. Gero, Irakera jo zuen eta Bagdad setiatu zuen. Urtebeteren ondoren, hiria errenditu egin zen. Al-Amin ejekutatu egin zuten eta Al-Mamun kalifa bihurtu zen, baina Jorasanen bueltatu zen, Bagdaden geratu ordez.

Bagdadeko boteretsuak marjinatuak sentitu ziren, eta Al-Mamumen osaba bat kalifa izendatu zuten Bagdaden, 817an. Al-Mamum Bagdadera joan behar izan zen, 819an. Hurrengo urteetan Al-Mamumek bere boterea sendotzea lortu zuen.

Harun al-Rashid (786-809) eta Al-Mamunen (813–833) agintaldiak distira handiko garaiak izan ziren[5].

IX. mendea

aldatu
 
Abbastar Kalifa-herria 850 urte inguruan

Al-Mamunek hainbat altxamenduri aurre egin behar izan zien. Jorasaneko Khawarijen erreboltak zapaltzeko, armadako ofizial bat bidali zuen, Tahir. Honek matxinada zapaldu eta lurralde hura gobernatu zuen, gero independente bihurtzeko. Hau hiltzean, bere semeak tahirien dinastia sortu zuen.

Kufa eta Basorako xiiei ere aurre egin behar izan zien kalifak. Hauen ezinegona baretzeko, Al-Rida imam xiia izendatu zuen bere oinordeko. Hori ez zitzaien gustatu Bagdadekoei, eta herritarrak matxinatu egin ziren.

Al-Mamun bizantziarrei aurre egitera zihoala hil zen, eta haren anaiak ordezkatu zuen boterean, Al-Mutasimek (833-842)

Al-Mutasimek sortu zuen kalifa-herriko armadaren unitaterik ospetsuena, turkiar mamelukoena. Hauek gero eta botere gehiago lortu zuten administrazioan, eta horrek Bagdadeko herritarren haserrea piztu zuen. Ondorioz, handik 100 kilometrora hiriburu berri bat eraiki zuten, Samarra.

 
Samarrako meskita handia, 848 eta 851 urteen artean eraikia

Turkiar ofizial batzuk gobernatzen zuten lurraldea independente bihurtu zuten.

Hurrengo kalifa aurrekoaren semea izan zen, Al-Wathiq (842-847), eta gero honen anaia Al-Mutawakkil (847-861). Azken honek xiien, kristauen eta juduen kontrako errepresioa bultzatu zuen. Turkiarren presioari ihes egiteko, Al-Gafariyya jauregia eraiki zuen Samarra kanpoaldean. Baina hala ere hil egin zuten, bere seme baten eta turkiar ofizial batzuen konplot baten ondorioz.

Hurrengo bederatzi urteetan kaosa izan zen nagusi inperioan. Lau kalifa egon ziren, eta lauak hil zituzten.

870ean Al-Mutamid bihurtu zen kalifa (870-892), baina bere anaia Al-Muwaffaq izan zen botere kontrolatu zuena. Honen lorpen handiena izan zen turkiar armadako buruzagi nagusiak bere inguruan batzea. Bi anaiak bata bestearen ondoren hil ziren, eta Al-Muwaffaqen seme batek, Al-Mutadidek, hartu zuen kalifa postua (892-902). Kalifa honek gerra egin behar izan zuen fronte guztietan, eta Iraneko ekialdea galdu zuen (samaniar emir-herriaren esku geratu zen).

X eta XI. mendeak

aldatu

Aurreko mendeetan ez bezala, urte hauetatik aurrera inperioko biztanleen gehiengoa musulmana zen.

908 eta 945 urteen artean inperioa krisi sakonean sartu zen. Urte hauetan bost kalifa egon ziren, eta hauetatik lau biolentziaz kendu zituzten kargutik.

Al-Muqtadir (908-932) kalifa ahula izan zen, eta bisirrek kontrolatu zuten gobernua. Hil egin zuten, eta horrek krisia areagotu zuen.

Baina armadaren boterea, pixkanaka, pixkanaka, haziz joan zen. Militarrak ez matxinatzeko, Kalifak lurrak ematen zizkien, han zergak jaso zitzaten. Gero kalifari jasotakoaren zati txiki bat bidaltzen zioten. Nekazari askok lurrak eman zizkieten militarrei, hauen babesa lortzeko.

Armadaren boterearen beste erakusgarri bat: Ar-Radi kalifak (934-941) Muhammad ibn Raiqen gain utzi behar izan zituen errege-eskumen gehienak[5].

Inperioaren gainbehera laster hasi zen eta, 150 urtez Persia mundu musulmanaren erdigunea izan ondoren, tokiko emirren eskuetan utzi behar izan zuten aginpidea.

945. urtean buiatar xiiek hartu zuten agintea Bagdaden, eta 1062 arte gobernatu zuten abbastar kalifen izenean. Buiatar hauek Iran iparraldekoak ziren, Dailamekoak.

Inperioak zatitzen jarraitzen zuen: Hamdanitarrek Mosul hartu zuten, eta 979ra arte iraun zuten, buiatarrek berriro konkistatu arte. Egipto fatimitarren esku geratu zen 969tik aurrera.

Abbastar kalifak seljuktarrei eskatu zien laguntza, buiatarrak Bagdadetik botatzeko. 1055ean seljuktarrek Bagdad konkistatu zuten[6] eta abbastarrekin aliatu ziren. Kalifak turkiar buruzagi bat izendatu zuen Ekialdeko eta Mendebaldeko errege, Tugril Beg. Turkiarrek modu errepresibo eta intolerantean gobernatu zuten.

XII eta XIII. mendeak

aldatu

Al-Mustarshid kalifak armada bat osatu zuen seljuktarrei aurre egiteko, baina 1135ean garaitu egin zuten eta hil egin zuten.

Al Muqtafi II.a kalifa abbastarrak kalifa-herriaren independentzia militarra berreskuratu zuen, 200 urtez kanpoko dinastien esku egon eta gero.

Al-Nasir kalifak (1180–1225) bere boterea herrialde osora zabaltzea lortu zuen. Eta Al-Mustansirrek (1226–1242) unibertsitate bat eraiki zuen.

Mongoliarren inbasioa

aldatu

Abbastar kalifa-herriaren behin betiko desagerpena 1258an gertatu zen, Hulagu khanak Bagdad menderatu zuenean.[7]

Abbastar familiako batek Egiptora ihes egin zuen. Han mamelukoek botere politikoa atxiki zutenez gero, abbastarrek autoritate erlijiosoa gordetzea lortu zuten, 1519an Otomandar Inperioak eskualdea konkistatu zuen arte[8][4].

Abbastar kalifen zerrenda

aldatu

Bagdaden

aldatu

Kairon

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia. (PDF) 182. arauaː Dinastien izenak. .
  2. Toynbee, Arnold. (2000). Historiaren azterketa I. Klasikoak, 52 or. ISBN 84-88303-32-7..
  3. Abbassides Collier's New Encyclopedia (1921)
  4. a b c Claramunt, S., Portela, E., Gonzalez, M. eta Mitre E. (2021), Historia de la Edad Media, Ariel, Bartzelona
  5. a b c d Abbasids, 1911 Encyclopædia Britannica
  6. Lur entziklopedietatik hartua.
  7. Cooper, William Wager; Yue, Piyu (2008), Challenges of the muslim world: present, future and past, Emerald, 215 or., ISBN 978-0-444-53243-5.
  8. The Abbassides, The New International Encyclopædia

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
admin 1
Idea 2
idea 2
INTERN 1