Abel Gance
Abel Gance (Paris, Frantzia, 1889ko urriaren 25a - 1981eko azaroaren 10a) zinemagilea izan zen, Europako zinemaren aitzindaria. Lehen Mundu Gerraren aurretik egin zituen lanak maisulantzat hartu izan dira. Gerra-garaian propaganda-filmak egin zituen Frantziako Armadarentzat: Mater dolorosa (1917), esaterako. Baina haren film garrantzitsuenak mutuak dira: La dixième symphonie (1918, Hamargarren sinfonia); J'accuse! (1919, Salatzen dut!); La roue (1923, Gurpila) eta, batez ere, Napoléon (1925). Azken film horrek arazoak izan zituen, hiru pantaila behar baitzituen; gainera, oso luzea zen. Zinema ahostuna sortu eta, urte batzuk lanik gabe egon ondoren, beste film batzuk egin zituen. Haietako batzuk: Lucrèce Borgia (1935); Le capitán Fracasse (1942); La tour de Nesle (1954); eta Cyrano y D´Artagnan (1962).
Abel Gance | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Abel Eugène Alexandre Perthon |
Jaiotza | rue de la Charbonnière (en) eta Parisko 18. barrutia, 1889ko urriaren 25a |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | rue de l'Yvette (en) eta Parisko 16. barrutia, 1981eko azaroaren 10a (92 urte) |
Hobiratze lekua | Auteuil Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: tuberkulosia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Sylvie Gance (en) (1933ko urriaren 7a - 1978ko azaroaren 19a) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Lycée Chaptal (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | gidoilaria, zinema aktorea, film-zuzendaria, zinema ekoizlea eta film-muntatzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Mugimendua | Frantziako zinema inpresionista |
|
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Abel Gance |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.