Absalom
Absalom[1] (hebreeraz: אַבְשָׁלוֹם, ʾAḇšālōm, euskaraz: «bakearen aita») Itun Zaharreko pertsonaia da, David erregearen hirugarren semea.[2]
Absalom | |
---|---|
Argitalpena | |
Ageri den obrak | ikusi
|
Datu biografikoak | |
Jaiotza | Hebron, K.a. 1009 |
Heriotza | Wood of Ephraim (en) , K.a. 978 |
Herrialdea | Israelgo Erresuma |
Sexua | gizonezkoa |
Jarduera | agintaria erreboltaria gizahiltzailea |
Familia | |
Aita | David |
Ama | Maacah |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Familia | Davidic line (en) |
Kontakizuna
aldatuAbsalomen istorioa Daviden etxeko tragedia delakoaren barruan kokatzen da, azken finean Salomon tronura eramango duena. Amnon anaiarik zaharrena Tamar Absalomen sasi-arrebaren edertasunaz liluratuta, bortxatu egin zuen (2 Sm 13:14). Absalomek mendekatzea erabakiko du, bere zerbitzariei Amnon oturuntza batean hiltzeko aginduz (2 Sm 13:29) eta gero Gesurrera ihes egingo du, non bere amaren aldeko aitona, Talmai aramearra, errege den. Joabek Daviden aurrean bere alde hitz egiten ostean, erregeak itzultzeko baimena ematen dio, baina bi urte behar ditu jasotzeko (2 Sm 14:25).
Behin Amnon hila eta oinordetza-eskubide argirik ez dagoenez, Absalom kanpaina egiten hasten da bere primogenitura-eskubideak baliarazteko. Baina Israelgo estamentu guztien babesa bazuen ere, oinordekotza Salomonentzat gordeta zegoela zirudien, eta, beraz, aitaren bizitzaren aurkako azpijokoa zen.
Azkenik, David ez zegoela aprobetxatuz, mertzenarioek lagunduta errege izendatu zuen bere burua eta Jordan ibaiaren ondoan borrokan hasi ziren. Ihes egin duen bitartean, ironikoki, bere adats ederrak zuhaitzetan korapilatuta geratzen daa, eta, Joab, Daviden kapitaina, bihotzean hiru gezi sartuko ditu. Daviden pena izugarria izan zen, gertatutakoa gorabehera, Jerusalemen gudua galdu izan balu bezala sartu baitzen.
Familia
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. 177. araua: Antzinateko pertsona-izenak eta izen mitologikoak (III). Bibliako pertsona-izenak. .
- ↑ Albizu, Jose Luis. (1985). Figuras bíblicas. Madril: Ediciones Rioduero ISBN 84-220-1212-X..
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |