Adam Gottlob Oehlenschläger
Adam Gottlob Oehlenschläger daniar olerkari erromantikoa (Vesterbro, 1779 - Kopenhage, 1850). Danimarkako erromantizismoko idazle nagusia izan zen, eta Danimarkako olerkari handientzat hartua da. Steffensen adiskide izan zen; harekin Alemaniara joan, eta bertan Goethe eta Tieck ezagutu zituen. Ondoren Erromara joan, eta han Thoerwaldsen ezagutu zuen; Frantzian, Madame de Staël-en etxean bizi izan zen. Steffensen eragina nabarmena da Oehlenschlägerrengan; haren ideiek eman zioten XVIII. mendeko literaturari, tradizioa alde batera utzi eta bide berriak zabaltzeko kemena. Olerkari honek bere lanetan Europako iparraldeko epika eta tradizioak izan zituen oinarri. 1829an, Iparraldeko olerkarien errege izendatu zuten Lund-eko katedralean.
Adam Gottlob Oehlenschläger | |||||
---|---|---|---|---|---|
1846 - 1847 ← Frederik Christian Sibbern - Christian Thorning Engelstoft →
1831 - 1832 ← Jens Wilken Hornemann (en) - Jens Møller (en) → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Kopenhage, 1779ko azaroaren 14a | ||||
Herrialdea | Danimarka | ||||
Heriotza | Kopenhage, 1850eko urtarrilaren 20a (70 urte) | ||||
Familia | |||||
Aita | Joachim Conrad Oehlenschläger | ||||
Ezkontidea(k) | Christiane Georgina Elisabeth Öhlenschläger (en) | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Haurrideak | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Efterslægten (en) Kopenhageko Unibertsitatea (1800 - | ||||
Hizkuntzak | daniera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | poeta, antzerkigilea, idazlea, autobiografialaria, libretista, unibertsitateko irakaslea eta kanta-idazlea | ||||
Enplegatzailea(k) | Kopenhageko Unibertsitatea | ||||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||||
Jasotako sariak | |||||
Kidetza | Royal Swedish Academy of Letters, History and Antiquities (en) Ludlamshöhle (en) | ||||
Mugimendua | erromantizismoa | ||||
Obra
aldatuOehlenschlägerren lan aipagarrienak:
- Guldhornene (Urrezko adarrak);
- Helge;
- Nordens guder (Iparraldeko jainkoak);
- Aladdins lampe (Aladinoren lanpara);
- Hakon Jarl;
- Baldur hin Gode (Baldur jainkoa);
- Axel og Valborg (Axel eta Valborg);
- Hrolf Krake;
- Correggio.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.