Agadir[1] (arabieraz: أݣادير‎; Marokoko amazigera estandarrez: ⴰⴳⴰⴷⵉⵔ) Marokoko hiri bat da, izen bereko probintziaren hiriburua.

Agadir
ⴰⴳⴰⴷⵉⵔ
‫أڭادير‬
urban commune of Morocco (en) Itzuli
Administrazioa
Herrialdea Maroko
EskualdeaSouss-Massa
PrefekturaAgadir-Ida-Ou-Tanane prefektura
AlkateaAziz Akhannouch (en) Itzuli
Izen ofizialaأكادير
ⴰⴳⴰⴷⵉⵔ
Jatorrizko izenaⴰⴳⴰⴷⵉⵔ
‫أڭادير‬
Geografia
Koordenatuak30°25′17″N 9°34′59″W / 30.4214°N 9.5831°W / 30.4214; -9.5831
Map
Altuera74 m
Demografia
Biztanleria538.000 (2023ko uztailaren 1a)
0 (2023)
Etxebizitzak105.057
Informazio gehigarria
Sorrera1505
Ordu eremuaEuropa Erdialdeko Ordua
Hiri senidetuakMontreuil, Oakland, Miami, Olhão, Nantes, Stavanger, Xiraz, Vigan, Duala eta Pleven
agadir.ma

Iparraldean Essaouirako probintzia eta Marrakecheko probintziarekin muga egiten du, ekialdean Ouarzazateko probintziarekin, hego-ekialdean Tan-Tango probintziarekin, hegoaldean Tizniteko probintziarekin eta mendebaldean Ozeano Atlantikoarekin.

Rabatetik 600 kilometro inguru hegoaldera dago.

Bertako portu eta aireportua Al Massiran daude.

Historia

aldatu

Portugaldarrek sortu zuten 1500 inguruan. 1526an saadiek inbaditu zuten. 1911n Agadirko krisia gertatu zen. 1912 eta 1956 bitartean Frantziaren domeinupean egon zen, 1956an Marokoren subirautzapera pasatuz.

1960ko otsailak 29an lurrikara batek hiria suntsitu zuen,[2] beranduago epizentrotik bi kilometro hegoaldera berreraiki zena.

Agadirrek 1990eko hamarkadako lehen urteetara arte arrantza hitzarmenpean Cadizko badiako arrantzontzi espainiarrek erabili zuten arrantzalekuari izena ematen dio, Huelvako probintziako Isla Cristinako baporeen flotak 1920ko hamarkadatik arrazoi honengatik Agadirko flota izena jasoz.

Demografia

aldatu
  • 1994: 502.475 biztanle
  • 2004: 678.596 biztanle
  • 2006: 718.498 biztanle (estimatua)
  • 2010: 986.768 biztanle (gutxi gora-behera)
      Datu klimatikoak (Agadir)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 20.4 21.0 22.4 21.9 23.2 24.0 26.1 26.1 26.4 25.3 23.5 20.7 23.4
Batez besteko tenperatura (ºC) 14.1 15.2 16.7 17.0 18.7 20.2 22.0 22.2 21.9 20.3 17.9 14.6 18.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 7.9 9.4 10.9 12.0 14.2 16.4 18.0 18.2 17.3 15.2 12.3 8.5 13.4
Pilatutako prezipitazioa (mm) 45.5 42.4 31.1 25.9 3.5 1.1 0.1 0.2 3.0 25.8 52.6 60.7 291.9
Prezipitazio egunak (≥ ) 5.4 5.6 5.1 3.7 1.4 1.3 0.2 0.4 1.6 4.1 5.3 5.3 39.4
Eguzki orduak 229.4 232.0 269.7 282.0 294.5 270.0 269.7 254.2 243.0 244.9 219.0 229.4 3037.8
Iturria: Hong Kong Observatory[3]

Turismoa

aldatu

Nazioartean ezaguna den turismolekua da.

Turismo erakargarritasunari dagokionez hango baliabiderik nagusienetako bat Souss-Massako Parke Nazionala da, non paisaia aipagarriak eta ibis ermitauaren azken populazio bideragarria dauden, berebiziko iraungitze arriskuan dagoen espeziea. Zenbait ekoturismo ekimen egin dira, bereziki Massa ibaiaren itsasoratzean, non posible den ibilbideak tokiko gidariekin lagunduta egitea uretako hegaztien behaketarekin eta asto gainean eginiko paseoekin tokiko aberastasun kulturalari gehitutako erakargarritasun bezala.

Hiri senidetuak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. .
  2. Maxwell, Gavin. (1974). The Rocks Remain. Penguin Books ISBN 0140039260..
  3. "Climatological Information for Agadir, Morocco" - Hong Kong Observatory

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Done 1