Agence France-Presse
Agence France-Presse (AFP) berri-agentzia munduko zaharrenetakoa eta handienetakoa da Reuters eta Associated Pressekin batera.
Agence France-Presse | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | AFP |
Mota | Albiste-agentzia |
Jarduera sektorea | komunikabideen industria eta Q112165983 |
Herrialdea | Frantzia |
Jarduera | |
Eskumendekoak | |
Ekoizpena | |
Agintea | |
Lehendakaria | Fabrice Fries (en) |
Zuzendaria | Fabrice Fries (en) |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1835eko urriaren 22a 1944ko abuztuaren 20a |
Sortzailea | |
Sorlekua | Paris |
webgune ofiziala |
AFP Parisen dauka egoitza baina Washington DC, Hong Kong, Nikosia eta Montevideon ere badauzka bere etxeak, eskualdeka. Berriak frantsesez, ingelesez, espainolez, arabieraz, alemanez, portugesez eta errusieraz ematen ditu.
Historia
aldatuAgentzia, 1835ean, Charles-Louis Havas Parisko itzultzaile eta plubizista batek sortu zuen Agence Havas izenez. Bertako bi langilek, Paul Reuterrek eta Bernhard Wolfek, Londresen eta Berlinen hurrenez hurren, irekiko zituzten agentzia lehiakideak beranduago. Havasen semeek, gastuak murrizteko asmoz, Reuter eta Wolffekin akordioetara iritsiko dira. Alemaniak 1940an Frantzia hartu zuenean, agintariek agentzia ere hartu zuten, eta Agence Fraçaise d'Information izena jarri zioten.
1944ko abuztuaren 20an, aliatuak Parisera zihoazela, kazetari talde batek AFIko ofizinak hartu eta Agence France-Presse izenarekin lehenengo txostena argitaratu zuen askatutako hiriburuari buruz.
Gerraostean estatuko enpresatzat lanean aritu bazen ere, 1957an, Frantziako Parlamentuak agentzia libre utzi zuen. 1982an erabakiak deszentralizatzea erabaki eta Hong Kongen agentzia zabaltzea pentsatu zuen. Eskualde bakoitzeko aurrekontu bat, zuzendari administratibo bat eta erredakzio-buru bat dituzte.
2007ko irailean, AFP Fundazioa sortu zuten kazetaritza eremu zabalago batean sustatzeko asmoz.
Lehendakariak
aldatu- 1944 – 1945: Martial Bourgeon
- 1945: François Crucy
- 1945 – 1947: Maurice Nègre
- 1947 – 1950: Paul Louis Bret
- 1950 – 1954: Maurice Nègre
- 1954 – 1975: Jean Marin
- 1975 – 1978: Claude Roussel
- 1978 – 1979: Roger Bouzinac
- 1979 – 1986: Henri Pigeat
- 1987 – 1990: Jean Louis Guillaud
- 1990 – 1993: Claude Moisy
- 1993 – 1996: Lionel Fleury
- 1996 – 1999: Jean Miot
- 1999 – 2000: Eric Giuly
- 2000 – 2005: Bertrand Eveno
- 2005 – 2010: Pierre Louette
- 2010 - orain arte: Emmanuel Hoog