Ahab (erregea)
Ahab (hebreeraz: אַחְאָב; akaderaz: 𒀀𒄩𒀊𒁍, Aḫâbbu; antzinako grezieraz: Ἀχαάβ, Achaáb; latinez: Achab) Israelko zazpigarren erregea izan zen, Omri erregearen semea eta ondorengoa eta Jezebel Sidongoaren senarra, Bibliaren arabera[1]. Hebrear Bibliak esaten du Ahab errege ustela zela, eta politika erlijiosoetan Jezebelek zuen eragina kondenatzen du. Nabothen exekuzioan izan zuen papera gaitzesten du.
Ahab (erregea) | |||
---|---|---|---|
← Omri (en) - Ahaziah of Israel (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | K.a. 935 | ||
Herrialdea | Israelgo Erresuma | ||
Bizilekua | Samaria | ||
Lehen hizkuntza | Bibliako hebreera | ||
Heriotza | Ramoth-Gilead (en) , K.a. 852 (82/83 urte) | ||
Hobiratze lekua | Samaria | ||
Heriotza modua | borrokan hilda | ||
Familia | |||
Aita | Omri | ||
Ezkontidea(k) | Jezabel | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Leinua | Omrides (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | Bibliako hebreera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | agintaria | ||
Parte-hartzailea
| |||
Zerbitzu militarra | |||
Parte hartutako gatazkak | Battle of Qarqar (en) | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Canaanite religion (en) |
Ahab existitu zela Bibliatik kanpo ere ziurta daiteke. Salmanasar III.a Asiriakoak dokumentatu zuen K.a. 853an Qarqarko guduan errege dozena baten aliantza garaitu zuela; horietako bat zen Ahab. Mesako Estelan ere aipatzen da[2].
Asa Judakoaren erregealdiaren hogeita hamargarren urtean bilakatu zenAhab Israelgo errege, eta hogeita bi urtez agindu zuen, Erregeen I. Liburuaren arabera. William F. Albrighten ustez K.a. 869-850 artean agindu zuen, baina Edwin R. Thielek uste du K.a. 874-853 artean izan zela[3]. Michael Cooganen ustez K.a 871-852 artean agindu zuen[4].
Erreferentziak
aldatu- ↑ 1 Err 16:29
- ↑ Finkelstein, Israel. (2002). The Bible unearthed : archaeology's new vision of ancient Israel and the origin of its sacred texts. (First Touchstone edition. argitaraldia) ISBN 978-0-7432-2338-6. PMC 891851917. (Noiz kontsultatua: 2022-02-18).
- ↑ (Ingelesez) Thiele, Edwin Richard. (1965). The Mysterious Numbers of the Hebrew Kings: A Reconstruction of the Chronology of the Kingdoms of Israel and Judah. Paternoster Press (Noiz kontsultatua: 2022-02-18).
- ↑ Coogan, Michael David. (2009). A brief introduction to the Old Testament : the Hebrew Bible in its context. Oxford University Press ISBN 978-0-19-533272-8. PMC 243545942. (Noiz kontsultatua: 2022-02-18).