Airbus A320
Mota | komertziala |
Bidaiariak | 180 |
Eraikitzailea | Airbus |
Lehenengo hegaldia | 1987-02-22 |
Zerbitzu hasiera | 1988-03-28 |
Egoera | zerbitzuan |
Erabiltzaile nagusiak | United Airlines JetBlue Airways Northwest Airlines |
Unitate eraikiak | 1524 |
Airbus A320 Airbusek egindako helmen txiki-ertaineko hegazkina da. 1988. urtean Air France-rekin hegan hasi zen hegazkin hau "Fly-by-Wire" aginte teknologia erabiltzen aurrenekoa izan zen. Airbus A318, Airbus A319, Airbus A321arekin batera, Airbus A320ak A320 familia osatzen du. Familia honetako 2600 unitate saldu dira, munduan gehien saldu den bigarren familia da bere lehiakidea den Boeing 737aren atzetik.
Hegazkin honetan oinarriturik, Airbusek Airbus A318, Airbus A319 eta Airbus A321 hegazkinak garatu zituen.
Bertsioak
aldatuAirbus A320a bi bertsiotan eraiki izan da: A320-100 eta A320-200. Airbus A320-200 da hegazkinaren bertsio definitiboa A320-100 gutxi eraiki zirelarik. Hasierako bertsio hau Air Francek eta British Airwaysek soilik darabiltzate. Bi bertsioen desberdintasun nagusia Airbus A320-100 "wintip fences" edo "winglet-ak" ez izatea da eta A320-200ak helmena areagotzeko erregai edukiera handiagoa izatea dira.
150 bidaiaridun A320-200 baten helmeta 5.400km-takoa da. Hegazkin honek CFMI CFM56-5 edo IAE V2500 motako bi motore dauzka 25.500 eta 27.000 libera arteko indarra ematen dutenak.
Hegazkin honen lehiakide zuzena Boeing-en 737-800a da.
Ikus, gainera
aldatuA320 familiako beste hegazkinak:
Kanpo estekak
aldatu(Ingelesez) Airbus A320aren webgune ofiziala
(Ingelesez) Loturaren izenburua Airbus A320ari buruzko informazioa Airliners.net webgunean