Aire-arrasto kimikoen konspirazio-teoria

airearen kutsadura oinarritzat duen konspirazio-teoria

Aire-arrasto kimikoen konspirazio teoria edo, ingelesezko hitza erabilita, chemtrailen konspirazio-teoria, hegazkinek sortzen dituzten kondentsazio-arrastoak nolabaiteko "arrasto kimikoak" direla proposatzen duen uste okerra da[1]. Konspirazio-teoria honen arabera[2], hegaldi luzeko hegazkinek zeruan utzitako agente kimiko edo biologikoek pertsonak kaltetzeko askatzen dira atmosferan, publiko orokorrari helburua ezkutatuz[3]. Konspirazio-teoria horren aldekoek diote kondentsazio-arrasto normalak nahiko azkar desagertzen diren bitartean, irauten duten arrastoek substantzia gehigarriak izan behar dituztela[4]. Teoria horren aldekoek uste dute substantzia kimikoak askatzeko helburua honako hau izan daitekeela: eguzki-erradiazioaren kudeaketa, klimaren manipulazioa, manipulazio psikologikoa, giza populazioaren kontrola, gerra biologiko edo kimikoa, edo populazio baten gainean agente biologiko edo kimikoen probak, edo arrastoek arnas gaixotasunak eta bestelako osasun-arazoak eragiten dituztela[5].

Airbus A340 hegazkina ur kondentsazio arrastoa uzten zeruan. Teoriaren babesleen arabera, gai kaltegarrien askapena egiten egongo litzateke.

Baieztapen horiek zientzia-komunitateak baztertu ditu. Ez dago frogarik ustezko estela kimiko horiek eta hegaldi altuko hegazkinek baldintza atmosferiko jakin batzuetan uzten dituzten ur-lorratz normalak desberdinak direnik[6]. Bere defendatzaileak fumigazio kimikoak gertatzen direla frogatzen saiatu diren arren, haien analisiak akastunak izan dira edo kontzeptu okerretan oinarritu dira[7][8]. Konspirazioaren teoriaren iraupenaren eta gobernuaren inplikazioari buruzko zalantzen ondorioz, mundu osoko zientzialariek eta gobernu-agentziek behin eta berriz azaldu dute ustezko estela kimikoak kondentsazio-lorratz normalak direla[9][10].

Babesleen argudioak

aldatu
 
Londresko eguzki-sartze honetan hegazkinen aire-arrastoak ikus daitezke.
  •  
    Aire-arrastoak Mediterraneo Itsasoan, Sitgesen.
    Iraunkortasuna: airetik isuritako substantzia kimikoek iraungo luketen denbora-tartea zeruan kondentsazio arrastoek iraungo luketena baino askoz luzeagoa izango litzateke, orduetan zehar mantenduko lirateke. Zerura begiratuz gero eta hegazkinen arrastoak behatuz gero, batzuk iraunkorrak direla ikusiko dugu. Alabaina, iraunkortasun hori presioa, hezetasuna eta tenperaturaren araberakoa da, besteak beste, kondentsazio arrasto batean, hortaz, baldintza egokietan orduak iraun ditzake.[11]
  • 90ko hamarkada baino lehen arrastorik egon ez izana: fenomeno hau aipatutako hamarkadatik aurrera hasi edo behintzat, nabarmenki hedatu zela.
  • Altuera baxuko arrasto kimikoak: kondentsazio arrastoak 8000 kilometro baino altuera garaiagoetan agertzen dira soilik. Haatik, lurrunaren kondentsazioa, baldintza egokietan betiere, garaiera baxuagoan eman daitekeela egiaztatu da, baita itsas mailan ere (lanbroaedo behe-lainoa). Zenbait babesleren arabera, arrasto hauek 8000 kilometro baino baxuago atzeman dira, alabaina, ez dago aipatutakoa ziurtatzen duen txosten teknikorik.[12]
  • Arma esperimentalei buruzko txostenak: 2001ean, Ameriketako Estatu Batuetako Ordezkarien Ganberara Dennis Kucinichek Space Preservation Fact izeneko txostena aurkeztu zuen, zeinetan zenbait arma debekatzeko asmoa islatzen den, horien artean, aire-arrasto kimikoena aipatzen da.[13] Gainera, zenbait alderdi militarrek klima menderatzeko interesa dutela aditzera ematen da. Hortaz, hauxe mintzatzen dihardugun armaren existentziaren frogatzen hartu izan da.
  • Mundu mailako iluntzea: zenbait arlotan halako kondentsazio arrastoek kliman eta klima aldaketan duten eragina aztertzeko gogo bizia dago (ikus HAARP proiektua).[14] Arrasto hauek Eguzki-argia sartzea zailtzen dutenez, Lurraren negutegi-efektua arintzen lagun dezaketela uste izan da (gertaera honi iluntze globala deitzen zaio). Gogo edo interes honek aire-arrasto kimikoak klima aldatzeko lan baten zatia direla erakutsiko luke.[15]
  • Patroiak zeruan: aire-arrasto kimikoek patroiak eratu beharko lituzkete noizean behin (lerro paraleloak, lerro ebakitzaileak, etab.). Halako patroiak ikusten direlakoan, teoria honen babesleek aire-arrastoek eremu handiak eragiten dituztela diote.[16]
  • Eritasunen agerpena: aire-arrastoak agertzen hasi ondoren gaixotasun berri ugari aurkitu dira eta batzuen ustez hori esperimentazio programa baten probak dira, edota biztanlerian sarraskia eragiteko bidea, ustezko gainpopulazioa dela eta.[17]
  • Arrastoak azaldu ondoren usainak agertzea: gai kimikoen izatea baieztatuko luke.[18]
  • Arrasoak azaldu ondoren substantzia kimikoak atzematea: teoria honen zenbait babeslek aire-arrastoak ikusi ondoren aluminio, bario eta estrontzio kopurua nabarmenki areagotzen dela diote lursailetan; beste babesle batzuek bakterioak atzeman dituztela ere esaten dute.[19]
  • Biztanlerian esperimentatu zuten programen izatea: badira zenbait froga eta txosten XX. mendean zehar biztanlerian esperimentatu zuten programen existentzia baieztatzen dutenak (MK Ultra proiektua, adibidez) eta hortaz, teoria honen babesleen arabera, gertakari hori ustez egun gertatzen ari denaren aurrekaria da.[20][21]
  • Lainoetan zuloak atzeman izana: zenbaitetan hegazkin bat laino baten ondotik igaro eta hodeia desegiten dela ikus daiteke; beste batzuetan, lainoetatik erortzen den materiala ere ikus daiteke.[22][23]
  • Hegazkinen jarrera arraroa:
    • U formako arrastoak: halakoak sortzeko hegazkinak norabidea aldatu eta etorritako bidetik itzuli behar du, derrigorrez. Ekintza hori eremu bat behin eta berriz fumigatzeko asmoaren adierazletzat jotzen dute teoriaren babesleek.[24]
    • Lerro ez-jarraituak diren arrastoak: ezin dira kondentsazio arrastotzat hartu, atmosferan hain hurbil kokatzen diren bi eremutan ezinezkoa delako hain baldintza desberdinak egotea.[25]
    • Hegazkinaren motorretatik ateratzen ez diren arrastoak: kondentsazio arrastoak hegazkinaren motorretatik ateratzen dira, alabaina, zenbaitetan motorretatik sortzen ez diren arrastoak ikusi dira eta hortaz, teoriaren aldeko argudiotzat hartzen da.[26]

Aurkako argudioak

aldatu
  •  
    Kondentsazio arrastoak zirru motako lainoekin nahas daitezke.
     
    Aire-arrasto iraunkorrei buruzko lehen idatzia, ingelesez.
     
    Bigarren Mundu Gerran sorturiko ortziko arrastoak.
    Zirruekin nahastea: teoria honen hainbat aurkariren arabera, atzeman diren aire-arrasto gehienak zirru motako hodeiak dira. Gainera, atzemandako arrasto gehienak altuera oso altukoak direla baieztatzen dute kritiko hauek eta ez, teoriaren babesleek dioten moduan, garaiera baxukoak.[27]
  • Konspirazioaren handitasuna: kritiko ugariren arabera, halako operazio erraldoi bat martxan jartzeko norbanako ugariren partaidetza behar da. Gainera, aire-arrasto asko hegazkin zibilek sortuak dira eta honek, are zailago egiten du operazioa sekretupean mantentzea. Alabaina, teoriaren zenbait babeslek argudio hau indargabetzeko pilotua konturatu gabe erregaian beharrezko substantziak gehitzen direla adierazten dute. Estatu Batuetako Aire Indarrek adierazi dute beraien hegazkinen artean fumigazioa egiteko baimenduak 910 unitatekoak direla, zeinetan C-130 Herkules hegazkinak dauden.[27]
  • Iraunkortasuna: teoriaren aurkariek ukatu egiten dute kondentsazio arrastoen iraupen baxua garaiera handietan eta horretarako, Munduko Meteorologia Erakundeak 1975ean egin zuen adierazpena hartzen dute oinarri, zeinak hurrena dioen:[28]
« [...] Sarritan iraupen motza dute, baina zehazki zirru edo zirrostratuak ageri direnean, zenbait ordu iraun ditzakete. Arrasto iraunkorrak progresiboki sakabanatzen dira [...] batzuetan ezinezkoa da arrasto zaharrak eta laino hauek bereiztea. »

Munduko Meteorologia Erakundea


  • 90ko hamarkada aurretik fenomenoa egon izana: kondentsazio bidez sorturiko aire-arrastoen lehen erregistroa 1918koa da. Deskribapen hura Ward S. Wells kapitainak egin zuen Meuse-Argonneko erasoaldian, Lehen Mundu Gerran. Bestalde, kondentsazio arrasto iraunkor bati buruzko lehen txostena 1921ekoa da eta Monthly Weather Review aldizkarian agertu zen. Gainera, Bigarren Mundu Gerran mota honetako arrastoei hainbat argazki atera zitzaizkien, Estatu Batuetako Aire Indarrak 1953rako halakoen izatea egiaztaturik zuen eta 1975eko Hodeien Atlasean aipatzen dira.
  • Arrasto kimikoen agerpen eta desagerpenak: Ozeano eta Atmosferaren Administrazio Nazionalaren arabera, arrasto ez-jarraituak hegazkina hezetasun eta tenperatura desberdineko atmosferako guneetatik igarotzen delako sortzen dira:
« Noizean behin erreakziozko hegazkin bat, bereziki igoeran edo jaitsieran badago, atmosferako geruza askoz lehor eta hezeago batetik igaroko da eta horrek ikusitako arrasto hautsiaren patroia sor dezake, zeina banaturik ageri den era jarraituan agertu beharrean. »

Ozeano eta Atmosferaren Administrazio Nazionala


  • Koloratzeen izatea: zirruetan, bereziki zirrostratuetan, irisazioak sortzea ohikoa da. Munduko Meteorologia Erakundeak haren 1975eko Hodeien Atlasean kondentsazio arrastoak kolore berezizko irisazioak sortzeko gai zirela aipatzen zuen jadanik.
  • Zeruko trafikoa: zeruan trafikoa gero eta ugariagoa da. Honek emango liguke kondentsazio arrastoen bat-bateko areagotzearen zergatia. Teoria honen aurkarien arabera, zeruan sortzen diren marrazkiak (gurutzatzen diren arrastoak edo paraleloak, besteak beste) hegazkinek jarraitzen dituzten bide zehatzek eraginak dira.
  • Fumigazioaren aldeko frogen gabezia: teoriaren aurkariek ez dituzte frogatzat hartzen teoriaren aldekoek aurkeztutako arrastoei buruzko analisiak. Kritikoek lainoak aztertu beharrean lurra aztertzen dela txarresten dute eta aurkeztutako analisietan agertzen diren substantziak ohikoak direla eta beraz, ez direla arriskutsuak biztanleriarentzat.[27]

Erreferentziak

aldatu
  1. «“Chemtrails” not real, say leading atmospheric science experts | Carnegie Institution for Science» web.archive.org 2016-12-20 (Noiz kontsultatua: 2023-05-08).
  2. Tyagi, Aman; Carley, Kathleen M.. (2021-07-07). «Climate Change Conspiracy Theories on Social Media» arXiv:2107.03318 [cs] (Noiz kontsultatua: 2023-05-08).
  3. Fraser, S. (2009). «Phantom Menace? Are Conspirators Using Aircraft to Pollute the Skies?» Current Science 1494: 8-9...
  4. Conspiracy theories in American history : an encyclopedia. ABC-CLIO 2003 ISBN 1-57607-813-2. PMC 53946926. (Noiz kontsultatua: 2023-05-08).
  5. «Chemtrails» web.archive.org 2001-03-09 (Noiz kontsultatua: 2023-05-08).
  6. «Wayback Machine» web.archive.org 2013-03-06 (Noiz kontsultatua: 2023-05-08).
  7. (Ingelesez) kreidler, Marc. (2009-03-01). Curious Contrails: Death from the Sky? | Skeptical Inquirer. (Noiz kontsultatua: 2023-05-08).
  8. (Ingelesez) kreidler, Marc. (2008-09-01). The 'Chemtrail Conspiracy' | Skeptical Inquirer. (Noiz kontsultatua: 2023-05-08).
  9. (Ingelesez) Cama, Timothy. (2015-03-13). «EPA confronts ‘chemtrails’ conspiracy talk» The Hill (Noiz kontsultatua: 2023-05-08).
  10. (Ingelesez) Mazon, Jordi; Costa, Marcel; Pino, David. (2018-06-05). «Aircraft clouds: From chemtrail pseudoscience to the science of contrails» Metode Science Studies Journal 0 (8): 181–187.  doi:10.7203/metode.8.9954. ISSN 2174-9221. (Noiz kontsultatua: 2023-05-08).
  11. «Stolen Skies: The Chemtrail Mystery» Earth Island Journal (Noiz kontsultatua: 2020-01-03).
  12. (Gaztelaniaz) «¿QUÉ DIFERENCIA A LOS CHEMTRAILS DE LOS CONTRAILS?» Espacio Misterio (Noiz kontsultatua: 2020-01-03).
  13. (Ingelesez) Kucinich, Chemtrails and HR 2977 – The “Space Preservation Act” – Contrail Science. (Noiz kontsultatua: 2020-01-03).
  14. (Gaztelaniaz) «El proyecto HAARP: Máquinas para modificar y controlar el tiempo» Tiempo.com | Meteored 2003-06-20 (Noiz kontsultatua: 2020-01-03).
  15. «Estelas químicas en Andalucía» www.culturandalucia.com (Noiz kontsultatua: 2020-01-03).
  16. (Gaztelaniaz) «Estelas curvas de aviones» Tiempo.com | Meteored 2017-12-28 (Noiz kontsultatua: 2020-01-03).
  17. (Ingelesez) «Chemtrails Conspiracy Theory: The ‘Pro & Con’ Arguments» Thought Catalog 2018-08-24 (Noiz kontsultatua: 2020-01-03).
  18. (Gaztelaniaz) «Qué son las 'chemtrails' y cómo se han convertido en una teoría de la conspiración» Nobbot 2019-03-27 (Noiz kontsultatua: 2020-01-03).
  19. «CHEMTRAILS: Is U.S. Gov't. Secretly Testing Americans 'Again'? - KSLA News 12 Shreveport, Louisiana |» web.archive.org 2011-11-25 (Noiz kontsultatua: 2020-01-03).
  20. (Gaztelaniaz) «¿Qué fue el Proyecto MK Ultra?» MuyHistoria.es 2019-10-07 (Noiz kontsultatua: 2020-01-03).
  21. (Gaztelaniaz) «La CIA drogó a civiles con LSD entre 1953 y 1964» La Vanguardia (Noiz kontsultatua: 2020-01-03).
  22. (Gaztelaniaz) Romero, Sarah. (2015-11-25). «¿Qué fenómeno es el llamado 'agujero en el cielo'?» MuyInteresante.es (Noiz kontsultatua: 2020-01-03).[Betiko hautsitako esteka]
  23. (Ingelesez) Fallstreak Holes (February ’06) – Cloud Appreciation Society. (Noiz kontsultatua: 2020-01-03).
  24. «U formako arrastoa» Google Irudiak (Noiz kontsultatua: 2020-01-03).
  25. (Gaztelaniaz) «Nubes de aviones» Revista Mètode 2017-12-19 (Noiz kontsultatua: 2020-01-03).
  26. (Ingelesez) Los Imposibles vuelos de los Chemtrails (más casos) – Mundo Desconocido. (Noiz kontsultatua: 2020-01-03).
  27. a b c Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :1 izeneko erreferentziarako
  28. (Gaztelaniaz) «Manual de observación de nubes y otros meteoros» (PDF) Munduko Meteorologia Elkartea (Noiz kontsultatua: 2020-01-03).

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
admin 2
Idea 2
idea 2