Aireportuen NAGE kodea
Aireportuen NAGE kodea edo IATA kodea, munduko aireportu bakoitzak duen hiru letrako kodea da. Kode hauek Nazioarteko Aire Garraio Erakundeak[1] izendatzen ditu. Kodeak adibidez, maletetan jartzen diren etiketetan azaldu ohi dira kodeak. Aire konpainiei eta aireportuetako garraioarekin harreman bereziki estua duten zenbait tren geltokiri ere ematen zaie.
Ez da konfunditu behar ICAO edo NAZE[2] elkarteak esleitzen duen Aireportuen NAZE kodearekin, hau ere aireportuentzat.
Ezaugarriak eta zeini eman
aldatuEuskal Herrikoak
aldatu- BIO: Bilbo-Loiu aireportua.
- BIQ: Biarritz-Angelu-Baionako aireportua.
- EAS: Donostia-Hondarribia aireportua.
- PNA: Iruñea-Noain aireportua.
- VIT: Gasteiz-Foronda aireportua.
Beste adibide batzuk
aldatu- BRU — Bruselako aireportua, Brusela.
- CDG — Paris-Charles de Gaulle aireportua, Paris aldea.
- HND — Tokio-Haneda aireportua, Tokio.
- LAX — Los Angelesko nazioarteko aireportua, Los Angeles.
- ORY — Paris-Orly aireportua, Paris aldea.
- STN - Londres-Stanstedeko aireportua, Londres.
- YUL — Pierre-Elliott-Trudeau aireportua, Montreal.