Akisgrango Kapera Palatinoa
Akisgrango Kapera Palatinoa Akisgran edo, alemanez, Aachen hirian dagoen Goi Erdi Aroan eraikitako kapera da. Egun Alemanian bada ere, Karlomagnoren Akisgrango jauregiaren atala zen.[1] Jauregia dagoeneko desagertua da eta kapera Akisgrango katedralaren erdigunean gordetzen da. Monumentu hau karolingiar arkitekturaren eraikin nagusietariko bat da. Kapera horretan Karlomagnoren gorpuzkinak jaso ziren. Geroago Otondarren dinastiak lekua menderatu zuen. Toki honetan 936 urtetik 1531 arte koroatze zeremoniak egin ziren. Akisgrango katedralarekin batera Unescok gizateriaren ondare izendatu zuen.[2]
Akisgrango Kapera Palatinoa | |
---|---|
Pfalzkapelle | |
Akisgrango katedrala | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Alemania |
Alemaniako estatua | Ipar Renania-Westfalia |
Eskualdea | Kolonia |
Special municipality association of Germany | Aachen cities region |
Hiria | Akisgran |
Koordenatuak | 50°46′29″N 6°05′04″E / 50.7747°N 6.08444°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | IX. mendea |
Erlijioa | kristautasuna |
Elizbarrutia | Roman Catholic Diocese of Aachen (en) |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Odo of Metz (en) |
Estiloa | Karolingiar arkitektura |
Historia
aldatuKarlomagno 796 inguruan hasi zen kapera palatinoa eraikitzen, Akisgrango jauregiko gainerako egiturak eraikitzearekin batera. Leon III.a aita santuak 805ean Ama Birjinaren omenez sagaratu zuen. Eraikinak gangadun kapera bat du, oinplano zentratukoa. Ekialdeko muturrean abside karratua zuen, eta jatorriz, alboetan, bi egitura basilikal zituen; egitura horiek galduak dira gaur egun baina arkeologiaren bidez ezagutzen dira. Kaperan monumentu-atari batetik sartzen da. Eraikinaren proiektuan eta dekorazioan material klasikoko elementuak, bizantziarrak eta prerromanikoak, zein beste elementu oparo batzuk nahasten ziren, Karlomagnok, eraikinaren bidez, errege-etxe boteretsu berri bat erakutsi nahi zuen.[3]
Arkitekto arduraduna X. mendeko kupularen inguruko inskripzio bati esker ezagutzen dugu: Odo von Metz;[2] horrela dio idazkunak: "Insignem hanc dignitatis aulam Karolus caesar magnus instituit; egregius Odo magister explevit, Metensi fotus en urbe quiescit". Odori buruz oso gutxi dakigu. Diseinatu zuen eraikinak kanpoalde sinplea eta barnealde konplexua ditu. Kupula oktogonal bat du, geruza bikoitzekoa, eta pilare handien gainean bermatuta dago; bi solairuko goragune bat du, eta estaldura eta dekorazio landua.
936an, Oton I.ak, Germaniako Erromatar Inperio Santuaren lehen enperadoreak, kaperaren eta Karlomagnoren arteko lotura estua aprobetxatu zuen, eta Alemaniako errege gisa koroatzea han ospatu zuen. Inperioaren enperadoreek Kapera Palatinoan koroatzen jarraitu zuten 1531 arte. 1000. urtean, bestetik, ekintza sinboliko baten bidez, Oton III.ak Karlomagnoren gorpuzkinak kaperan jarri zituen eta omenaldia egin zion. Karlomagnoren jatorrizko hilobia ziurrenik «Karlsmemorie» izenarekin ezagutu zen hilobia izan zen baina 1788an suntsitua izan zen.[4]
Iruditegia
aldatu-
Kaperaren beheko maila.
-
Bizargorriaren Kandeleroa.
-
Kupula.
-
Tronuaren ikuspegia.
-
Sapaietako mosaikoak.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Akisgran hiriak frantsesez Aix-la-Chapelle izena du; alemanez Aachen da.
- ↑ a b https://www.ecured.cu/Catedral_de_Aquisgrán
- ↑ http://whc.unesco.org/fr/list/3/
- ↑ Bayer, Clemens MM (2014). "Das Grab Karls des Grossen". Pohle, Frank. Karl der Grosse: Orte der Macht, Dresden: Sandstein Verlag, 382-91 or. ISBN 978-3-95498-092-5
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Frantsesez):Aix-la-Chapelleren jauregia eta Kapera Palatinoa.
- (Gaztelaniaz):Akisgrango Kapera Palatinoa Arteguías webgunean.