Alepoko xaboi
Alepoko xaboia erramu-olioarekin koipeztaturiko oliba-olioz egindako xaboia da, Alepon, Siria iparraldean, duela mende askotatik modu tradizionalean egiten dutena.[1] Marseillako xaboiaren aurrekaria da eta Europara Gurutzaden garaian iritsi zela uste dute. Edonola ere, greziarrek eta erromatarrek jada ezagutzen zuten.[2] Bere osaigaiak bigarren presioko oliba-olioa, sodio hidroxidoa eta erramu-olioa dira, beti ere proportzio aldakor batean.
Alepoko xaboi | |
---|---|
xaboia | |
Propietateak
aldatuAlepoko xaboia hipoalergenikoa da, gehigarri kimikorik edo koloratzailerik ez duelako. Gainera, erramu-olioak propietate antiseptikoak ematen dizkio eta oso erabilgarria da gazte-aknearen tratamenduan. Psoriasi kasuak tratatzeko ere erabiltzen dute.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) «Aleppo Soap, The True Natural Soap» Natural Cosmetic News.
- ↑ (Ingelesez) Partington, James R. (1960). A history of Greek fire and gunpowder. , 307 or. ISBN 9780801859540..