Alexandre Dumas (semea)

Alexandre Dumas (semea) (Paris, 1824ko uztailaren 27a - Marly-le-Roi, Frantzia, 1895eko azaroaren 27a) idazle frantziarra izan zen, Alexandre Dumas idazlearen semea. Aitak bezalaxe, ospea lortu zuen eta La Dame aux Camelias izan zen bere lan ezagunenetako bat

Alexandre Dumas (semea)

10. Vice Chair of the French Academy (en) Itzuli

1874ko urtarrilaren 29a - 1895eko azaroaren 27a
Pierre-Antoine Lebrun - André Theuriet
Bizitza
Jaiotzaformer 2nd arrondissement of Paris (en) Itzuli eta Paris1824ko uztailaren 27a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaMarly-le-Roi1895eko azaroaren 27a (71 urte)
Hobiratze lekuaMontmartreko hilerria
Familia
AitaAlexandre Dumas
AmaCatherine Laure Labay
Ezkontidea(k)Nadezhda Ivanovna Knorring Narychkine Dumas (en) Itzuli
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
HeziketaLycée Chaptal (en) Itzuli
Lycée Condorcet (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, antzerkigilea eta dramagilea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaFrantses Akademia
Genero artistikoaeleberri historikoa

IMDB: nm0241414 Allocine: 37149 Allmovie: p309104 IBDB: 4006
Discogs: 1916705 IMSLP: Category:Dumas_fils,_Alexandre Find a Grave: 3454 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Alexandre (Parisen jaio zen, 1824ko uztailaren 27an. Aita Alexandre Dumas idazlea izan zen eta ama, berriz, haren bizilaguna zen Laura-Catherine Labay jostuna (1793-1868).

Haurra ezkontzatik kanpo jaio zen eta, 1831n, epaitegietan erabaki zen 7 urteko Alexandre txikia aitarekin heziko zela. Heziketarik hoberena eman zion Goubaux erakundean eta Bourbon akademian, baina Alexanderrek ez zion aitari sekula barkatuko benetako familia bat ez osatzea eta ezinegon hura bere lanaren berizgarri izango zen.

Ilegimitatea gutxi balitz, Dumasek arraza beltzeko odola zeraman aitaren aldetik, frantziar noble bat eta haitiar beltz bat izan baitzituen arbaso. Lagun artean iseka egiteko arrazoi izan zen hori eta bere poemetan maiz agertuko den drama izango da.

1844an, Alexandre Saint-Gemain-en-Layera, bere aitarengana, joan zen bizitzera. Urte berean, Marie Duplessis ezagutu zuen Parisen, La Dame aux Camelias (1848) inspiratuko zion emakumea. Arrakasta itzela izan zuen antzezlanak eta tankera bereko lanak egitera animatuko zuen horrek. Ingelesez, Camille izena eman zioten eta Giuseppe Verdiren, La Traviataren oinarri izango zen (1853).

Bere lanean, ohikoa da aholku morala eta heziketa, garaiko prejuizio sozialak salatuz eta emakume eta haurren eskubideen defentsa eginez.

1864an, Alexandre Dumas (semea) Nadeja Naryschkine printzesarekin ezkondu zen (Nadine Dumas) eta alaba bat izango zuten. Alargundu zenean, berriro ezkondu zen, oraingo honetan, Henriette Régnierrekin.

1874an, eta Victor Hugoren eginahalen aurka, Académie françaiseeko kide egin zuten. 1894an, Ohorezko Legioa jaso zuen.

1895eko azaroaren 27an hil zen bere Marly-le-Roieko etxean (Yvelines), eta Montmartreko (Paris) hilerrian eman zioten lur.

Idazlanak

aldatu

Eleberriak

aldatu
 
 
Alexandre Dumas (semea)
  • Aventures de quatre femmes et d’un perroquet (1847)
  • Césarine (1848)
  • La Dame aux camélias (1848)
  • Le Docteur Servan (1849)
  • Antonine (1849)
  • Le Roman d’une femme (1849)
  • Les Quatre Restaurations (1849-1851]])
  • Tristan le Roux (1850)
  • Trois Hommes forts (1850)
  • Histoire de la loterie du lingot d'or (1851)
  • Diane de Lys (1851)
  • Le Régent Mustel (1852)
  • Contes et Nouvelles (1853)
  • La Dame aux perles (1854)
  • L'Affaire Clémenceau, Mémoire de l'accusé (1866)

Antzezlanak

aldatu
  • Le Bijou de la reine (1845)
  • Le Verrou de la reine (1848)
  • Atala (1848)
  • La Dame aux camélias (1852)
  • Diane de Lys (1853)
  • Le Demi-Monde (1855)
  • La Question d’argent (1857)
  • Le Fils naturel (1858)
  • Un Père prodigue (1859)
  • L’Ami des femmes (1864)
  • Les Idées de Mme Aubray (1867)
  • Une visite de noces (1871)
  • La Princesse Georges (1871)
  • La Femme de Claude (1873)
  • Monsieur Alphonse (1873)
  • L’Étrangère (1876)
  • La Princesse de Bagdad (1881)
  • Denise (1885)
  • Francillon (1887)

Elkarlanak

aldatu
 
  • George Sandekin: Le Marquis de Villemer (1864)
  • Émile de Girardinekin: Le Supplice d’une femme (1865)
  • Armand Durantinekin: Héloïse Paranquet (1866)
  • H. Lefrançoisekin: Le Filleul de Pompignac (1869)
  • Pierre de Corvinekin: Les Danicheff (1876)
  • Gustave-Eugène Fouldekin: La Comtesse Romani (1876)
  • Alexandre Dumas: La Jeunesse de Louis XIV (1874)
  • Alexandre Dumas: Joseph Balsamo (1878)

Saiakerak

aldatu
  • La question du divorce (1879)

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alexandre Dumas (semea)  
  NODES
Idea 3
idea 3